Eskala kronoestratigrafiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
25. lerroa:
 
[[XI. mende]]ko [[Avizena]] geologoak eta [[XIII. mende]]ko [[Alberto Magno]] apezpikuak Aristotelesen teoria hedatu zuten, arroka bilatzen zuen fluido baten teoria sortuz<ref>{{Erreferentzia|izena=Rudwick, M. J.|abizena=S.|izenburua=The meaning of fossils : episodes in the history of palaeontology|argitaletxea=University of Chicago Press|data=1985|url=https://www.worldcat.org/oclc/11574066|edizioa=University of Chicago Press ed|isbn=0226731030|pmc=11574066|sartze-data=2018-12-14}}</ref>. Avizenak ere denbora-geologikoaren oinarria den geruzen gainjartzearen printzipioa ere aipatu zuen, [[1027]]ko liburu batean mendien sorrerari buruz hitz egiten ari zela<ref>{{Erreferentzia|izena=Alfred G.|abizena=Fischer|izenburua=The role of the Mediterranean region in the development of sedimentary geology: a historical overview|orrialdeak=3–41|hizkuntza=en|abizena2=Garrison|izena2=Robert E.|data=2009|url=https://onlinelibrary.wiley.com/doi/abs/10.1111/j.1365-3091.2008.01009.x|aldizkaria=Sedimentology|alea=1|zenbakia=56|issn=1365-3091|doi=10.1111/j.1365-3091.2008.01009.x|sartze-data=2018-12-14}}</ref>. [[Shen Kuo]] txinatarrak ere XI. mendean "denbora sakonaren" kontzeptua aipatu zuen<ref>{{Erreferentzia|izena=Sivin,|abizena=Nathan.|izenburua=Science in ancient China : researches and reflections|argitaletxea=Variorum|data=1995|url=https://www.worldcat.org/oclc/32738303|isbn=0860784924|pmc=32738303|sartze-data=2018-12-14}}</ref>.
 
=== Printzipioen ezarpena ===
XVII. mendearen amaieran [[Nicholas Steno]]k hainbat printzipio ezarri zituen geologian denbora-eskala bat egiteko. Stenok esan zuen arroka geruzak (edo [[estratu]]ak) segidan sortzen zirela, eta horietako bakoitzak denboraren "zati" bat errepresentatzen zuela. Gainezartzeko legea ere ezarri zuen, esaten duena edozein estratu beste baten azpian baldin badago, ziurrena dela bera baino zaharragoa izango dela. Stenoren printzipioa sinplea izanda ere, frogatzea oso korapilotsua izan zen. Stenoren ideiekin gaur egungo geologiako beste kontzeptu batzuk ere ezarri dira, adibdiez [[datazio erlatibo]]arena. XVIII. mendean zehar, geologoek honakoa ikusi zuten:
* Estratu sekuentziak higatzen dira, distortsionatzen dira, okertzen dira edo alderantzizkatzen dira sedimentazioaren ondoren.
* Garai berdinean leku ezberdinetan sortutako estratuek itxura guztiz ezberdina izan dezakete.
* Edozein lekutan dauden estratu guztiek Lurraren historia osoaren zati bat baino ez dira.
 
[[Abraham Werner]]rek XVIII. mendearen amaieran proposatu zuen [[uholde]] erraldoi batean sortu zirela arroka guztiak, [[neptunismo]] deitzen den teoria. [[James Hutton]]ek bere ''Lurraren Teoria'' aurkezten zuenean 1785ean aldaketa nabarmena izan zen. Gaur egungo ikuspegitik, James Hutton da geologia modernoaren sortzailea<ref>{{Erreferentzia|izena=McPhee, John,|abizena=1931-|izenburua=Basin and range|argitaletxea=Farrar, Straus, Giroux|data=1981|url=https://www.worldcat.org/oclc/7173053|isbn=0374109141|pmc=7173053|sartze-data=2018-12-16}}</ref>. Bere proposamenean esan zuen Lurraren barnealdea beroa zela, eta honek arroka berriak sortzeko motor bat eratzen zuela: lurra higatzen zen airearengatik eta urarengatik eta itsasoan metatzen zen geruzak osatuz; ondoren, kontsolidatzen zen eta harri bihurtu, eta altxatuz lur berriak eratzen ziren. Teoria honi [[plutonismo]] deitu zitzaion, neptunismoaren aurka.
 
=== Denbora geologikoaren eskalaren kontzeptua ===