Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialdetik eduki guztia ezabatzen
Osatu
1. lerroa:
20 urteko Medikuntza ikaslea [[Euskal Herriko Unibertsitatea|EHU]]<nowiki/>n. Osasuna eta informatika, bien artean dantzan nabil, biak ditut gustoko –baita idaztea ere.
 
Duela hamar urte [[Ubuntu (Linux banaketa)|Ubuntu]] 8.04 (bada denbora!) instalatzen ikasi nahi izatea etxeko ordenagailu zahar batean, urteak pasa birtartean, Wikipediara ekarri nau, Anatomiako lanak direla medio.
 
Mila esker [[Wikipedia]] –honen milioika artikuluen atzean dauden hainbat eta hainbat horiei berez–, hainbeste lagundu eta irakatsi izanagatik kontzientzia (eta pentsamendu kritikoa) daukadan momentu horretatik bertatik.
 
Gizakiaren berezko jakinmina asetzea da, niretzat, Wikipediaren zeregin nagusia, jakintza unibertsalaren ''Corpus'' baten antzera, zeinari edozein galde diezaiokezun.