Ireki menu nagusia

Aldaketak

8.080 bytes added ,  Duela 9 hilabete
ez dago edizio laburpenik
 
Zerbitzu honek erabiltzaileen esku jartzen du mezuak bidali eta jaso ahal izatea komunikabide elektroniko sareei esker; mezu hauek gutun elektroniko edo posta elektroniko izenak dauzkate. «Posta elektroniko» hitza, ohiko posta oinarri hartuz analogia bidez sorturiko hitza da. Aurreko biak mezuak jaso eta bidaltzeko erabiltzen dira, eta bitarteko postontzia dute biek, [[posta zerbitzari]]<nowiki/>a. ''E-mailak'' ez ditu bakarrik testuak bidali-jasotzen, era guztietako fitxategiak bidaltzen ditu,<ref>{{Erreferentzia|izena=Patrick|abizena=Kingsley|izenburua=Father of the email attachment|hizkuntza=en|data=2012-03-26|url=http://www.theguardian.com/technology/2012/mar/26/ather-of-the-email-attachment|aldizkaria=the Guardian|sartze-data=2018-11-27}}</ref> nahiz eta batzuetan mugak dauden erantzitako fitxategiekin.<ref>{{Cite web|url=https://archive.fo/20180515232501/https://support.office.com/es-es/article/Enviar-archivos-grandes-con-Outlook-8C698842-B462-4A4C-8D53-5C5DD04F77EF|izenburua=Enviar archivos grandes con Outlook|sartze-data=2018ko Azaroaren 26a|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Enviar archivos adjuntos con tu mensaje de Gmail - Ordenador - Ayuda de Gmail|hizkuntza=es|url=https://support.google.com/mail/answer/6584?co=GENIE.Platform=Desktop&hl=es|aldizkaria=support.google.com|sartze-data=2018-11-26}}</ref>
 
 
 
Posta elektroniko sistemak, birbidali eta biltze sisteman oinarritzen dira, beraz, ez da nahitaezkoa sistemaren bi muturrak aldi berean konektaturik egotea. Horretarako, posta zerbitzaria erabiltzen da, erdiko eginkizunak trebatu ditzan behin behineko mezu biltegi bihurtzen da, ondoren, mezuak dagokien helbidera heltzen dira.<ref>{{Erreferentzia|izena=Dave Crocker|abizena=<dcrocker@bbiw.net>|izenburua=Internet Mail Architecture|hizkuntza=en|url=https://tools.ietf.org/html/rfc5598#page-4|aldizkaria=tools.ietf.org|sartze-data=2018-11-26}}</ref> Interneten mota hauetako hamaika posta zerbitzari aurkitu daitezke, batzuk askeak dira eta beste batzuk ordea ordainpeko zerbitzuak dira, batzuk enpresa pribatuen esku daudenak
 
2011an munduan 1.4 bilioi email erabiltaile zeuden eta egunero [[Zabor-posta|spamik]] gabeko 50 bilioi e-mail bidaltzen ziren.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Encyclopedia of social networks|argitaletxea=Sage|data=2011|url=https://www.worldcat.org/oclc/698728403|isbn=9781452266503|pmc=698728403|sartze-data=2018-11-27}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=The ultimate mobile email statistics overview|hizkuntza=en-US|url=https://www.emailmonday.com/mobile-email-usage-statistics/|aldizkaria=www.emailmonday.com|sartze-data=2018-11-27}}</ref>
 
== Mezuaren idazketa ==
Bi ordenagailu pertsonalen edo ordenagailu zentral baten bi terminalen artean ezin dira mezuak elkartrukatu. Mezuak postontzi batean artxibatzen dira (mezuak bidaltzeko era azkar bat). Pertsona batek posta elektroniko bat idaztea erabakitzen duenean, bere programak (edo web postak) gutxienez hiru gauza eskatuko dizkio:
 
* '''Hartzailea''': mezua jaso duen posta helbide bat edo gehiago.
* '''Gaia''': hartzaileak korreoa ireki baino lehen mezuan ikusiko duenaren laburpena.
* '''Mezua''': Testua bakarrik izan ahal da, formatua eduki dezake eta ez du tamaina maximorik.
 
Gainera, [[Fitxategi (informatika)|fitxategiak]] gehitzeko aukera ematen du edozein motako datu informatikoak bidaltzeko aukera emanez.
 
Mezuaren '''hartzailea''' zehazteko, hartzailearen posta helbidea idazten da interfazearen '''Nori''' izeneko eremuan (ikusi goiko irudia). Hartzaile bat baino gehiago egotekotan, hartzaile guztien posta helbideak idatzi behar dira, koma edo puntu eta komaz banatuta.
 
'''Nori''' eremuaz aparte, ''CC'' eta ''CCO'' eremuak existitzen dira. Eremu hauek hautazkoak dira eta mezuaren kopiak bidaltzeko balio dute:
 
*'''CC''' eremua ([[Ikatzezko kopia]]): eremu honetan idazten diren helbideak mezua jasoko dute baina haiek hartzaile nagusia ez direla ikusiko dute. Aldi berean, mezua jasotzen duen edonork ikusi dezake CC eremua, hau da, mezua jaso duen edonork ikusi dezake CC zerrendan dauden helbideek mezua jaso dutela.
*'''CCO''' eremua ([[Ikatzezko kopia ezkutua]]): eremu honetan idazten diren helbideek mezua jasoko dute, haiek hartzaile nagusia ez izan arren. Kasu honetan, CC eremuaren kontrakoa da, mezua jasotzen duen inork ezin duelako eremu hau ikusi, hau da, CCO zerrendan dauden helbideek mezua jaso dutela ez dute jakingo.
 
Adibidez: ''Anak'' mezu bat bidaltzen dio ''Beari'' (bere irakasleari), lan bat bidaltzeko. ''Carlosek'' eta ''Davidek'' ,''Anaren'' taldekideek, mezuaren kopia bat jaso nahi dute lana ondo bidali dela egiaztatzeko, beraz, ''Anak'' '''CC''' eremuan gehitzen ditu ''Daviden'' eta ''Carlosen'' helbideak. Azkenik, demagun ''Anaren nebak'' lana ikustea nahiko lukela, baina ez da taldearen parte, beraz Anak bere nebaren helbidea '''CCO''' eremuan gehituko du. Modu horretan, bere nebak kopia bat jasoko du eta taldeko beste partaide guztiek ez dute jakingo kopia jaso duela.
 
Orduan:
 
*''Beak'' berari zuzendutako mezua jasotzen du ('''Nori''' eremuan bere helbidea agertzen delako), aldi berean, ikusten du ''Carlosek'' eta ''Davidek'' kopia bat jaso dutela ('''CC''' eremuan daudelako).
*''Carlosek'' berari zuzenduta ez dagoen mezu bat jasotzen du ('''CC''' eremuan dagoelako eta hartzaile nagusia ''Bea'' delako).
*''David Carlosen'' egoera berdinean dago.
*''Anaren nebak'' mezua jasotzen du eta hurrengoa ikusten du: ''Beak''hartzaile nagusia dela ('''Nori''' eremuan dagoelako). ''Davidek eta Carlosek'' kopia bat jaso dutela ikusten du ('''CC''' eremua). Azkenik suposatzen du Anak mezua bidali diola bere helbidea '''CCO''' eremuan gehituz.
*'''Reply-To''' eremua (erantzun). Igorleak erantzuna non jaso nahi duen adierazten duen eremua. Oso erabilgarria da igorleak kontu bat baino gehiago daukanean.
*'''Data''' eremua (mezuaren ordua eta eguna) Mezua bidali zen momentuko ordua eta eguna. Igorlea den sistemak ordu eta egun okerrak konfiguratuta baditu, akatsak sor daitezke eremu honetan.
 
Garrantzia gutxiago duten beste eremu batzuk:
 
* Igorlea (sender): mezua bidaltzen duen sistema edo pertsona.
* Hartzaileak (Received): Mezua garraiatu duten MTAen zerrenda
* Mezu identifikatzailea (Message-Id): Mezua identifikatzen duen zenbaki bakarra.
* In-Reply-To: erantzun mezuaren identifikatzailea.
* Erreferentziak (References): Mezuaren beste id-ak.
* Keywords: Erabiltzailearen gako hitzak.
* X-Erabiltzaile: Erabiltzaileak definitutakoak.
 
Mezuaren goiburua normalean laburtuta adierazten da. Xehaztasun guztiak ikusteko, goiburua zabaldu bakarrik egin behar da.
 
=== Posta baten bidalketa prozesua ===
[[Fitxategi:Encabezado correo electrónico.png|thumb|Posta elektronikoaren goiburua]]
Erabiltzaileak nahi badu, bidaltzen dituen mezuak gorde ahal ditu bere ordenagailuan, era automatiko edo eskuzko era batean. Gordetako mezuak bidalitako mezuei erreserbatutako direktorio batean gordeta geratzen dira.
 
=== Mezuen harrera ===
Pertsona batek mezu bat jasotzen duenean, mezu horren laburpen bat ikusi ahal du ''sarrera ontzia'' deritzogun karpetan. Laburpen honetan hurrengoa ikusiko du:
 
* Igorlea (From:-ingelesez-): eremu honek nork bidaltzen duen mezua adierazten du. Igorlearen izena, posta helbidea edo ezizena bistaratuko da. Igorleak bere posta elektronikoa konfiguratu ez badu, posta elektronikoaren helbidea soilik ikusiko da.
* Gaia: eremu honetan mezuaren laburpen bat ikusten da. Igorleak eremu hau hutsik uzten badu eremu honetan ''gai gabe'' motako mezu bat ager liteke.
** Mezua beste mezu baten erantzuna bada, gaia RE: edo Re: (erantzuna edo ''Reply'' -ingelesez- laburdura) letrekin hasten da. Hala ere, mezuaren jatorriaren arabera beste laburdura batzuk ager litezke, An: (''antwort'' hitz alemanetik) adibidez.
** Mezua berbidalketa bat bada, gaia RV: (''reenviar'' -gazteleraz-) edo Fwd: (''forward'' -ingelesez-) letrekin hasten da.
* Data: eremu honek mezua noiz bidali den edo mezua noiz heldu den adierazten du. Eremu hau ordezkatzen dituen bi eremu egon daitezke, bata mezua noiz bidali den adierazten duena eta bestea mezua noiz jaso den adierazten duena.
 
Gainera beste eremu batzuk ager litezke:
 
* Tamaina: mezuaren eta honen barruan egon daitezkeen fitxategien tamaina adierazten duen eremua da.
* Hartzaileak (edo Nori: edo ''To:-ingelesez-''): mezua nori bidali den adierazten du.
*'''Erantsitako datuak''': marka bat agertzen bada ( normalen klip bat), mezua erantsitako fitxategiekin batera bidali dela esan nahi du.
* Lehentasuna: hartzaileak mezuari jarritako lehentasuna adierazten du (lehentasun handia harridura-marka batekin adierazten da, lehentasun txikia beherantz begira dagoen gezi batekin adierazten da eta lehentasun ertaina ez da adierazten).
* Jarraipen marka: aktibatuta badago ( adibidez bandera batekin) mezua kontuan hartu behar dela esan nahi du (aldez aurretik mezua jaso duen pertsonak markatu egin du).
*Ikuskatu edo alde batera utzi: eremu honetan klik bat eginez mezua markatu daiteke mezua ikuskatzeko. Bi klik eginez, mezua alde batera uzteko markatu dezakegu. Hiru klik eginez, hasierako egoerara bueltatzen gara.
*Kontua: Posta bezero bat erabiltzen badugu eta honetan kontu bat baino gehiago konfiguratzen badugu, konfiguratutako zein kontura ailegatu den mezua adierazten du eremu honek.
*Mezuaren lehenengo hitzak.
 
Oraindik irakurri gabe ditugun mezuak letra lodiz adierazten dira eta behin irakurrita letra arruntez adierazten dira. Batzuetan mezu hauek aukeratzerakoan (mezua ireki gabe) hauen aurrebista bat ikus dezakegu.
 
Hartzaileak mezua irakurri nahi badu normalean mezuan bi klik egin behar ditu. Orduan, hartzaileak mezuaren goiburua eta mezuaren edukia ikusi ahal izango ditu. Fitxategiak badaude, goiburuaren edo mezuaren edukiaren ondoren agertzen dira.
 
Behin hartzaileak mezua jaso eta ireki duenean, hainbat gauza egin dezake. Aukera posibleak:
 
*'''Erantzun''': jasotako mezuaren igorleari erantzun (pertsona bakarra) edo '''guztiei erantzun''', igorleari eta CC eremuan dauden helbideei erantzun.
*'''Berbidali''': jasotako mezua igorlea ez den beste pertsona bati bidali. Berbidalitako mezua editatu ahal da.
*'''Zabor posta edo Spam''': jasotako mezua beste ontzi batean gorde. Ontzi horretan jaso nahi ez ditugun mezuak gordetzen dira. Posta-bezeroak konfiguratu daiteke mezuak zuzenean ''spam ontzira'' bidaltzeko.
*'''Artxibatu''': mezua ordenagailuan gorde, modu honetan mezua kontsultatu ahal izango dugu edonoiz. Normalean, posta-bezeroak automatikoki artxibatzen ditu jasotako mezuak.
*'''Ezabatu''': Mezua ''ezabatutako elementuetako karpetara'' bidaltzen da.
*'''Karpetaz mugitu''': sistema batzuek mezuak katalogatzea ahalbidetzen dute, mezuak karpeta desberdinetan gordetzeko aukera emanez.
 
== E-mail zerbitzariak ==