Koltan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
212.142.241.217 (eztabaida) wikilariaren 5775139 berrikuspena desegin da (bandalismoa)
No edit summary
1. lerroa:
'''Koltana''' - coltan ere deitua - [[kolunbita]] eta [[tantalita]] mineralez konposatutako mineral metaliko beltza eta opakua da. Koltana ez da elementu konkretu bati erreferentzia egiten dion izendapen zientifikoa. Izendapena bi mineralen izenen kontrakzioen batuketaren ondorioz sortzen da. Alde batetik, [[kolunbita]] (COL) [[niobio]]<nowiki/>zko oxidoa [[burdina]] eta [[manganeso|manganesoa]] (Fe, Mn)Nb<sub>2</sub>O<sub>6</sub> eta bestetik, [[tantalita]] (TAN), [[tantalo]]<nowiki/>zko oxido [[burdina]] eta [[manganeso|manganesoa]] osatzen dute. Koltana bi elementuen arteko [[soluzio solidoa]] da. Hau da, bi mineral horiek proportzio mugagabeetan nahasi egiten dira. Koltana erlatiboki eskasa da naturan eta oso garrantzitsua bilakatu da azken urteotan, bere aplikazio teknlogokioak direla eta. Mineral bitxi batetik izatetik, mineral estrategiko bat izatera bihurtu da. Gailu elektroniko ia guztietan erabiltzen den minerala da koltana.
'''Koltana''' gehienbat [[Kongoko Errepublika Demokratikoa]]n erauzten den mineral konposatu bat da. Bi mineralez eratutako mineral konposatu bat da. [[Kolunbita]] eta [[tantalita]] [[mea|mineralez]] eratua dago eta gris kolorekoa da. Kongoko Errepublika Demokratikoaren atzetik, ekoizle nagusiak [[Brasil]], [[Thailandia]] eta [[Australia]] dira.
 
 
Koltanaren ustiapen interesa [[Tantalo|tantalioa]] erauztean oinarritzen da batez ere; beraz, koltanaren balioak duen [[tantalita]] portzentaiaren - % 20 eta % 40 artean normalean - eta tantalitan dagoen oxidozko tantaloaren portzentaiaren - % 10 eta % 60 artean - mende dago.
 
== Koltanaren erabilera ==
Elektronika alorrean, koltanaren [[tantalo]]<nowiki/>a kondentsadore elektrikoak sortzeko erabiltzen da batez ere. Elementu horren abantaila garrantzitsuenak kondentsadoreetan, bere eraginkortasun bolumetrikoa (hauen tamaina guztiz minimizatuz) eta bestetik, jasan dezakeen tenperaturak dira (-55 ºC-tik 150 ºC-ra). Ezaugarri hauekin lortzen dute beste materialezko kondentsadoreak, zeramikozkoak adibidez, atzean geratzea. Izan ere, potentzia altuko erresistentziak fabrikatzeko erabiltzen dute ere bai.
 
 
 
Elektronikaz aparte, tantalozko erabilera metalezko aleazioetan, produktu kimikoetan eta karburoetan handitu egin da. Tantalo duten aleazioak (% 2 eta % 12 artean), hegazkinetako motoreetan, turbina estatikoetan energia estatikoa sortzeko eta erreaktore nuklearretan erabiltzen dira.
 
[[Telefono adimentsu]] baten barruan, tantalorako erabilera ezberdinak daude:
 
* Gaur egungo mugikorretako baterien tamaina izugarri txikitu da tantaloaren ezaugarriak direla eta. Gainera, karga elektriko kantitate handia gorde ditzakete.
* Tantalozko oxidoa argazki-kameren lente finagoak eta txikiagoak fabrikatzeko balio du.
* Tantaloa eroale handiko materialak kontrolpean izaten laguntzen du, eta horri esker seinaleak arinago ailegatzen dira dispositiboan zehar.
* Mikroprozesadorea ere bai tantaloz osatuta dago, txiparen barruan dauden transistoreen integritatea mantentzen laguntzen du eta.
 
[[Niobio]]<nowiki/>ri (Nb) dagokionez, aleazio metalikoak egiteko erabiltzen dira. Hauek aeronautikan erabiliak dira, hala ere, beste propietate interesgarri bat dute: [[Supereroankortasun|supereroankortasuna]]. Honek elektroiman potenteak sortzea ahalbidetzen du, non erresonantzia magnetikoa duten aparatuetan eta partikula-azeleragailuetan aplikatzen den.
 
 
== Produkzioa ==
 
 
Erreserben kokalekuei dagokionez, bi teoria guztiz kontrakoak daude. Teoria nagusiena, koltanezko erreserba handiena Afrikan kokatzen dela dio, [[Kongoko Errepublika Demokratikoa]]<nowiki/>n (RDC), hain zuzen ere. Bertan munduko erreserben %80-a kokatzen dira. Denaren, ''Tantalum-Niobium International Study Center''en arabera, RDC-ko erreserba guztiak ez lirateke %9-ra ailegatuko, eta ez %80-ra esaten duten moduan ere. Hala ere, bi teoria hauek bat egiten dute zenbait erreserba kokapenetan, hala nola, [[Australia]]<nowiki/>n, [[Brasil]]<nowiki/>en, [[Kanada]]<nowiki/>n, [[Txinako Herri Errepublika|Txina]]<nowiki/>n eta RDC-ko hainbat herrialdetan ([[Ruanda]], [[Burundi]] eta [[Etiopia]]). Hauek munduko produktore handienak dira, Australia, Brasil eta Kanada bereziki. Bestetik, [[Malaysia|Malasia]]<nowiki/>n eta [[Thailandia|Tailandia]]<nowiki/>n ere ekoizten da tantalioa, baina ez koltanatik habiatuta, baizik eta [[eztainu]] produktu batetik. Paradoxikoki, Ruandak koltan erreserbak eduki ez arren, produktore nagusietakoa da. [[Errusia]] errekurtso honetan oso aberatsa izan arren, bere koltan-andelak ez dira oraindik ustiatu.
 
2008. urtean munduko tantaliozko eskaintzaren jatorriari daokionez, % 71 material atera berria zen, % 20 birziklatua eta gainerakoa estainu hondarra. 2009. urtean [[Kolonbia]]<nowiki/>k eta [[Venezuela]]<nowiki/>k koltan erreserben aurkikuntzaren berri eman zuten. 2018ko maiatzan material horren lehenengo esportazio konsistentea egin zuen [[Venezuela]]<nowiki/>k [[Italia]]<nowiki/>ra (10 paleta izan ziren, 5 toneladetako pisuarekin eta 300 000 eurotako balioarekin).
 
Koltanaren ustiapena gatazka geopolitiko ugarien arrazoia da. [[Kongoko Errepublika]]<nowiki/>n batez ere, estatuaren eta mugako herrialdeen, eskualdean aritzen diren gerrillen, mendebaldeko multinazionalen eta kontrabandisten interesak guztiz nahasten dira. Zenbait agentzia internazionalen eta [[Nazio Batuen Erakundea]]<nowiki/>ren arabera, koltanaren esportazioa [[Kongoko Bigarren Gerra]]<nowiki/>ren zenbait talderi finantziatzeko lagungarria izan da, izan ere, gatazka honetan 6 milioi hildako egon dira jada. Gaur egun, [[Uganda]] Kongotik lapurtutako koltana mendebaldera esportatzen ari da, Estatu Batuetara gehienbat, non ia koltan kantitate guztia tantalozko [[kondentsadore elektrikoak]] fabrikatzeko erabiltzen den.
 
== Arazoak ==
Jende gehienaren iritziz, [[Kongoko Errepublika Demokratikoa]] koltanaren munduko erreserben % 80-a ditu. Mineral hori baliabide oso estrategikoa eta berriztaezina denez, 1998tik Kongoan gerra bat hasita dago meategien kontrola lortzeko. [[Nazio Batuen Erakundea]]<nowiki/>k dioenez, [[Ruandako Defentsa Indarrak]] Kongoko meatzaritza aktibitatea kontrolatzeko eta mendebaldeko enpresari eta bezeroekin kontaktua errazteko egitura bat sortu dute. Minerala Ruandara eramaten da, non esportatu baino lehen prozesatzen duten. Azkenengo hartzaileak [[Ameriketako Estatu Batuak|Amerikako Estatu Batuak]], [[Alemania]], [[Herbehereak]], [[Belgika]] eta [[Kazakhstan|Kazajistan]] dira. Guda honek mineralaren ustiapenarekin guztiz zerikusia du, 5,5 milioi hildako egon dira, [[Bigarren Mundu Gerra]]<nowiki/>n baino gehiago.
[[Kongoko Errepublika Demokratikoa]]n mineral honen esplotazioak arazo asko ekarri ditu. Mineral hau [[birziklapen|birziklagarria]] da; baina, eskaria oso handia denez, eskariaren %&nbsp;20 besterik ez du asetzen birziklatutako koltanaren bidez.<ref name="USGS MYB2009">Papp, John F., [http://minerals.usgs.gov/minerals/pubs/commodity/niobium/myb1-2009-niobi.pdf «Niobium (Columbium) and Tantalum»], U.S. Geological Survey, ''2009 Minerals Yearbook'', 52.1 - 52.14 orrialdeak.</ref>
 
 
[[Ruanda]] eta [[Uganda]] Kongoko abertasun mineralen trafikoa eta espoliazioa dela eta, salatuak izan dira nazioarteko hainbat txotenetan. Hala ere, laguntza ekonomikoa eta militarra bertara ailegatzen jarraitzen du, nahiz eta gatazkak jarraitu, mendebaldeko herrialdeak onuradunak izanik. Amerikako Estatu Batuen eta bi herrialde horiek elkartasun-planak sinatu zituzten. Izan ere, mineral honen salerosketaren ondorioz lortu zuten aberastasunaz aparte, ikusi zuten bere kanpo-zorrak bertan behera geratu zirela eta eskualdeko eredu ekonomiko-garatzaile bezala hartu zuten. Eskualdeko enpresa garratzitsuenen artean ''American Mineral Fields'' dago. Enpresa honetan [[George H. W. Bush]]<nowiki/>ek, Amerikako Estatu Batuetako lehendakari ohia eta bere semeak, [[George W. Bush]], lehendakari ohia ere bai, interes nabarmenak dituzte.
1998tik gerran ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan, koltanaren hobiak kontrolatzeko borrokan. Hainbat erakundek dioenez, Kongoko meategi gehienak Ruandako armadak kontrolatzen ditu. Ruandako armadak meategietatik ateratako koltana Ruandara eramaten du, beste herrialde batzuetara esportatzeko, hala nola [[Alemania]]ra, [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetara]], [[Herbehereak|Herbehereetara]], [[Belgika]]ra eta [[Kazakhstan]]a. Mineral honen esplotazioak eragindako gerrak 5,5 milioi hildako ekarri ditu.
 
Koltanaren esplotazioa, Kongon batez ere, eztabaida ezberdinak sortu ditu izan ditzakeen ondorio sozialak eta ingumenekoak direla medio. Baliabide honen esplotazioa, gatazka armatuak sustatu ditu alderdi lokalen artean, kasu batzuetan, [[Uganda]]<nowiki/>k lagunduta. Horrek [[gudazko diamante]]<nowiki/>en komertzializazioarekin sortu zen arazoaren antzekoa gertatzen ari da. Koltanarekin jarraituz, sortzen diren beste kezka batzuk langileen ustiapena eta ekosistemaren suntsipena dira. Koltan meatoki nagusien kokalekuak, bat egiten dute desagertze sorian dauden gorilen habitatarekin.
Ruandak eta beste herrialde batzuek Kongoko Errepublika Demokratikoan duten okupazio gerraz gainera, beste arazo batzuk ekarri ditu, hala nola Kongo miserian bizitzea, ingurugiroa hondatzea eta gizabanakoak esklabo egitea.
 
Aspaldiko urteetan [[Ruanda]]ri eta [[Uganda]]ri leporatzen zaie mineral hau legez kanpo esportatzea. Orobat, [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBei]] egotzi zaie salerosketa ziurtatzearren Ruanda, Uganda edo beste herrialde batzuekin legez kontra itunak egitea.
 
== Erreferentziak ==