«Lotura metaliko»: berrikuspenen arteko aldeak

Erreferentziak txertatu
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
(Erreferentziak txertatu)
 
=== Lotura metalikoa hiru dimentsiotan ===
Esan bezala, lotura metalikoan hainbat metal-[[atomo]] elkartzen dira [[elektroi]]ak elkarbanatuz. Atomo hauek hiru dimentsioetan kokatzeko aukera ezberdinak daude eta kokapen ezberdin horiei '''paketatze''' esaten zaie. Paketatzeak sinpleak edo trinkoak izan daitezke; bestalde, atomoek hartzen duten kokapen hirudimentsionalaren arabera, paketatzea ere ezberdin izendatzen da. Bi deskribapen hauen arabera azaltzen da metalek izango duten paketatze mota.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Metallic bonding|hizkuntza=en|data=2018-12-10|url=https://en.wikipedia.org/w/index.php?title=Metallic_bonding&oldid=873040970|sartze-data=2018-12-14|encyclopedia=Wikipedia}}</ref>
 
== Elektroi-hodeiek sortutako propietateak ==
Aipatu bezala, metalen arteko loturak sortzean, elektroi-hodei bat eratzen da. Elektroi-hodei honek berak ematen dizkie metalei beraien propietate bereizgarrienak. Propietate hauek, esan bezala, eroankortasuna eta deformagarritasuna dira.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Metallic bonding|hizkuntza=en|data=2018-12-10|url=https://en.wikipedia.org/w/index.php?title=Metallic_bonding&oldid=873040970|sartze-data=2018-12-14|encyclopedia=Wikipedia}}</ref>
 
=== '''Eroankortasuna''' ===
 
== Erradio metalikoa ==
Erradio metalikoa lotura metalikoa osatzen duten bi ioi metalikoren artean dagoen distantziaren erdia da. Erradioa zenbait faktoreren menpe dago, hala nola, atomoaren izaera edo ingurunea (bereziki koordinazio-zenbakia da faktorerik garrantzitsuenetakoa, tenperaturaren eta aplikatutako presioaren eraginpean dagoena).<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Metallic bonding|hizkuntza=en|data=2018-12-10|url=https://en.wikipedia.org/w/index.php?title=Metallic_bonding&oldid=873040970|sartze-data=2018-12-14|encyclopedia=Wikipedia}}</ref>
 
Erradioa orokorrean, salbuespenak salbuespen, periodoetan ezkerraldera joan ahala handitzen da karga nuklear eraginkorra txikitzearen eraginez, eta taldeetan behera handitzen da zenbaki kuantiko nagusia handiagotzearen ondorioz.
 
== Loturaren sendotasuna ==
Metalen kasuan, orokorrean, atomoen arteko erakarpen-indarra sendoa da, eta beraz, lotura hori apurtzeko energia handia beharko dugu. Horren ondorioz, metalek normalean irakite-puntu altua izaten dute (wolframioaren irakite-puntua, adibidez, 5838 K-koa da).<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Metallic bonding|hizkuntza=en|data=2018-12-10|url=https://en.wikipedia.org/w/index.php?title=Metallic_bonding&oldid=873040970|sartze-data=2018-12-14|encyclopedia=Wikipedia}}</ref> Atomoak elkarren artean hain gertu egotearen ondorioz, nukleoek eta dagozkien hodei elektronikoek elkarren artean interkazionatzen dute, paketatze hirudimentsional bat sortuz, eta horrenbestez, hodei elektronikoek nukleoak inguratuz. Honen ondorioz geratzen diren elektroi libre horiek lotura metalikoaren propietate askoren erantzule izango dira.
 
Galioa adibidez, fusio-puntu baxua duen metala da (giro-tenperaturan urtzen da) baina bere irakite-tenperatura orokorrean altua da (galio likidoa ez da batere lurrunkorra). Irakite-tenperatura altu hori lotura metaliko sendoarengatik da.
Karga mugikorren presentziak dira propietate optikoen erantzule. Horretarako elektroiak talde kolektibo bezala ulertu behar dira eta ez lotura kobalenteak eratzen dituzten partikula hutsak bezala, elektroi-hodei delakoak osatzen dituzte.
 
[[Argia]], esaterako, eremu elektriko nahiz magnetikoaren arteko konbinazioa da. Eremu elektrikoa metalaren elektroiekin kontaktuan jartzean, argia osatzen duten fotoi gehienak ez dira gai metalaren barrura asko murgiltzeko eta islatuak izaten dira; beste batzuk absorbituak izaten dira, eta absortzio hori espektro ikuskorrean topa daiteke. Horren ondorioz, metalak, orokorrean, disdiratsuak izan ohi dira.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Metallic bonding|hizkuntza=en|data=2018-12-10|url=https://en.wikipedia.org/w/index.php?title=Metallic_bonding&oldid=873040970|sartze-data=2018-12-14|encyclopedia=Wikipedia}}</ref> Absorbitutako eta islatutako fotoien balantzeak determinatuko du metalaren txuritasuna nahiz gristasuna. Adibidez, zilarra, oso eroale den metala, txurienetakoa da.
 
Hala ere, egon badaude kasu bereziak. Nabarmenenak kobrearen kolore gorrixka eta urrearen kolore horixkak dira. Horren arrazoia, argiaren frekuentziaren gainetik dagoen plasmoi frekuentzian dago. Izan ere, bi metal hauen elektroiek frekuentzia horiei erantzun diezaiokete, eta horrek fotoiak islatuak ez izatea eragiten du, metalaren ohiko koloreetatik at geldituz.