Eskala kronoestratigrafiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
7. lerroa:
== Unitate kronoestratigrafiko eta geokronologikoak ==
[[Fitxategi:Unitate kronoestratigrafikoak eta geokronologikoak.jpg|thumb|350px|Unitate kronoestratigrafiko eta geokronologikoen arteko alderaketa.]]
Eskala kronoestratigrafikoa zenbait mailatako [[unitate kronoestratigrafiko]]etan dago zatituta. Unitate kronoestratigrafikoa denbora-tarte zehatz batean eratutako arrokez osatutako gorputza da. Horrekin erlazionaturik [[unitate geokronologiko]]a dago, unitate kronoestratigrafiko bat eratu deneko denbora-tarte gisa definitu ohi dena. Beraz, unitate kronoestratigrafikoak arrokazkoak (estratigrafikoak) dira, eta horiei dagozkien unitate geokronologikoak, aldiz, denborazkoak (ez estratigrafikoak)<ref name="ZT" />.
 
Unitate kronoestratigrafikoen mugak arroketan erregistraturik dauden eta denboraren menpekoak diren gertakari global garrantzitsuetan kokatzen dira. Tradizionalki, unitateen arteko mugen ezarpena biziak (edo [[fosil]]en erregistroak) jazo dituen aldaketa bortitzetan (suntsipenak, bat-bateko dibertsifikazioa eta abar) oinarritu ohi da, nahiz eta arroken beste ezaugarrien ([[geokimika|geokimikoak]] eta [[paleomagnetismo|magnetikoak]]) bat-bateko aldaketak ere gero eta gehiago erabiltzen diren irizpide gisa. Garrantzi handieneko gertakariak unitate kronoestratigrafiko handienak (eontemak) mugatzeko erabili ohi dira, eta garrantzi txikiagoko gertakariak, maila baxuagoko unitateak mugatzeko. [[Kanbriarraurre]]ko arroka-erregistroaren kasuan, ordea, ia fosil gabea izanik ([[Garai Ediakariko|Ediacararreko fauna]] izan ezik), unitate kronoestratigrafikoak mugatzeko erabilitako irizpideak nahierara definitutako zenbakizko adinak (urte-kopurua) dira. Unitate kronoestratigrafikoen arteko ukipenak munduan zeharreko adin bereko gainazalak ([[isokrona]]k) dira idealki<ref name="ZT" />.
 
Eontema kategoria handieneko unitate kronoestratigrafikoa da. Hiru eontema bereizten dira: [[Arkear]]ra, [[Proterozoiko]]a eta [[Fanerozoiko]]a. Proterozoiko eta Fanerozoikoaren arteko muga bat dator biziaren [[Kanbriarreko leherketa|bat-bateko dibertsifikazio handiarekin]] eta [[Artropodo|izaki bizidun oskoldunen]] lehen agerpenarekin. Eontemak zenbait eratemaz osaturik daude. Fanerozoikoko hiru eratemen arteko mugak [[Iraungipen_masibo|izaki bizidunen suntsipen masiboak]] erregistratzen dituzten gainazaletan kokatzen dira. Beren izenak garaiko biziaren itxura adierazten dute: [[Paleozoiko]] edo “bizi zaharra”, [[Mesozoiko]] edo “tarteko bizia” eta [[Zenozoiko]] edo ”bizi berria”. Sistema kategoria baxuagoko hurrengo unitatea da. Sistemen arteko ukipenak eskala txikiagoko gertakari biologikoak (adibidez, izaki bizidunen suntsipenak edo lehen agerpenak) edota beste izaera batekoak (adibidez, geokimikoak) erregistraturik dauden gainazaletan kokatzen dira. Zenbait kasutan, sistemak azpisistematan zatitu eta supersistematan taldekatzen dira. Sistemak zenbait seriez, gehienetan hiru seriez, daude osaturik. Serie askok sistemaren izena hartzen dute, kokapenagatik dagokien izena aitzinean gehiturik; adibidez, [[Behe Jurasiko]] Seriea, [[Erdi Jurasiko]] Seriea eta [[Goi Jurasiko]] Seriea. Estaia unitate hierarkikoetatik txikiena da, eta hainbat kasutan azpiestaiatan zatiturik dago. Kronozonak —ez-hierarkikoa den unitate kronoestratigrafikoa— tamaina txikiena izan ohi du, eta unitate estratigrafiko bat (lito-, bio- edo [[magnetoestratigrafia|magnetoestratigrafiko]]) sortu deneko denbora-tartean eratutako arroka-gorputz gisa definitzen da. Beraz, kronozona baten mugak unitate estratigrafiko definitzailearen mugen adin berekoak dira. Adibidez, [[Exus albus kronozona]] [[Exus albus biozona]] eratu zeneko denbora-tartean eraturiko arroka oroz dago osatuta, [[biozona]]ren ezaugarri definitzaileak izan hala ez<ref name="ZT" />.
 
== Estratotipoa ==