Bigarren Mundu Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
232. lerroa:
{{Sakontzeko|Mendebaldeko Frontea Bigarren Mundu Gerran}}
[[Fitxategi:1944 NormandyLST.jpg|thumb|left|250px|AEBetako soldaduak Normandiako kostaldearen aurrean.]]
Ekialdeko Frontean [[Alemania]]ko presioa arintzeko eta gerraren bukaera lehenago iristeko, [[1944]]ko [[ekainaren 6]]an aliatuek Mendebaldeko [[Europa]]n beste fronte bat zabaldu zuten [[Normandia]]ko kostaldean [[Normandiako Lehorreratzea|lehorreratze masiboren bidez]]. Hiru milioi soldaduk parte hartuta, historiako tropa lehorreratze handiena izaten jarraitzen du [[Overlord Operazioa]] ezkutuko izena zuen lehorreratze hark.
 
Tropa alemaniarren %85-90 Ekialdeko Frontean zegoen, eta VII. Armada eta Panzer V. Armada besterik ezin zuen ekialdetik mugitu aliatuen lehorreratzeari aurre egiteko. Gainera, kostaldean gotorleku andana eraikita zituzten naziek, baina zenbait tokitan amaitu gabe zeuden. [[Dwight David Eisenhower|Dwight D. Eisenhower]] buru zuten aliatuek lehorreratzea [[Calais]] aldean gertatzekoa zen plana zabaldu zuten. Horrela, 50.000 soldadu alemaniar baino ez zeuden Normandia aldean lehorreratzearen egunean.
238. lerroa:
Nolanahi ere, alemaniarren erresistentzia gogorra zen oso, hainbat hondartzatan aliatuek egundoko bajen kopuruak izan baitzituzten. Uztailaren bukaerako frontea ongi garatuta zegoen. Normandia menderatuta, [[Frantzia]] hartzea erraza izan zen. [[Abuztuaren 25]]ean [[Paris]]a sartu ziren aliatuak. Irailerako [[Belgika]] eta Frantziako zati nagusiak aliatuen menpe zeuden berriro.
 
Irailean bertan, aliatuek, izugarrizko azpiegituraz baliturikbaliaturik, ofentsiba zabal bat abiatu zuten [[Herbehereak|Herbeheretan]]. Ofentsiba honi, [[Market Garden Operazioa]] deitu zioten, eta helburu gisa herrialdea zeharkatzea zuen, [[Rhin|Rhin ibaira]] heldu eta Alemaniako lurretan sartzeko. Aitzitik, operazio honek izaniko aurrikuspen eta antolakuntza eskasa zela medio, aliatuek sekulako porrota jasan zuten Holandan, eta gerraren amaiera ia urte betez luzatu zitzaien.
 
Abenduan alemaniarrek kontraerasoa burutu zuten, [[Ardenetako gudua|Bulgeko bataila]] izenekoa, [[Anberes|Antwerp]] hiria berreskuratzeko asmotan, zeren, hala gertatuz gero, aliatuen hornigai-bidaltzea etenda gertatuko litzatekeen eta aliatuen frontea erdibituko litzatekeen. Hasierako garaipenak gorabehera, nazien hegazkineria oso kaltetuta atera zen, eta, urtarrilerako, galdutako lurraldea berreskuratu zuten aliatuek.
 
Bitartean, [[Italia]]n, [[Anzio]]n lehorreratu ziren aliatuak. [[Gustav Marra]]k pairatu zituen erasoak zirela eta, alemaniarrek atzera egin behar izan zuten, eta [[Erroma]] [[1944]]ko [[ekainaren 4]]an hartu zuten aliatuek. Nolanahi ere, alemaniarrek beste defentsa-fronte bat osatu zuten, [[Marra Gotikoa]] izenekoa, [[Apeninoak|Apeninoetan]], [[Florentzia]]tik ipar eta ekialdean. Gogor ahaleginduta, aliatuak mendateak bereganatzen hasi ziren, [[Po|Po ibaira]] jaisteko prest. Alabaina, Frantziaren inbasioak hainbeste tropa eskatzen zuenez, moteldu zen Italiako kanpainiakanpaina. Negurako, [[Bolonia]]ko hegoaldean zeuden aliatuak.
 
==== Ekialdeko Frontea ====