Mendebaldeko Frontea Bigarren Mundu Gerran: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia {{HezkuntzaPrograma}}
27. lerroa:
== 1944: Aliatuen itzulera ==
 
Ekialdeko Frontean [[Alemania]]ko presioa arintzeko eta gerraren bukaera lehenago iristeko, [[1944]]ko [[ekainaren 6]]an aliatuek Mendebaldeko [[Europa]]n beste fronte bat zabaldu zuten [[Normandia]]ko kostaldean [[Normandiako Lehorreratzea|lehorreratze masiboren bidez]]. Hiru milioi soldaduk parte hartuta, historiako tropa lehorreratze handiena izaten jarraitzen du [[Overlord Operazioa]] ezkutuko izena zuen lehorreratze hark.
 
Tropa alemaniarren %85-9090a Ekialdeko Frontean zegoen, eta VII. Armada eta Panzer V. Armada besterik ezin zuen ekialdetik mugitu aliatuen lehorreratzeari aurre egiteko. Gainera, kostaldean gotorleku andana eraikita zituzten naziek, baina zenbait tokitan amaitu gabe zeuden. [[Dwight David Eisenhower|Dwight D. Eisenhower]] buru zuten aliatuek lehorreratzea [[Calais]] aldean gertatzekoa zen plana zabaldu zuten. Horrela, 50.000 soldadu alemaniar baino ez zeuden Normandia aldean lehorreratzearen egunean.
 
Nolanahi ere, alemaniarren erresistentzia gogorra zen oso, hainbat hondartzatan aliatuek egundoko bajen kopuruak izan baitzituzten. Uztailaren bukaerako frontea ongi garatuta zegoen. Normandia menderatuta, [[Frantzia]] hartzea erraza izan zen. [[Abuztuaren 25]]ean [[Paris]]a sartu ziren aliatuak. Irailerako [[Belgika]] eta Frantziako zati nagusiak aliatuen menpe zeuden berriro.