Frantzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak
207. lerroa:
Gerrak hurbil zirudien berriro, are gehiago Alemanian [[Adolf Hitler|Hitlerrek]] boterea hartu zuenean ([[1933]]). Gerrarako hainbat prestaketa egin arren ([[Maginot Lerroa]]), Lehen Mundu Gerraren sufrimenduen oroimenak bakea ziurtatuko lukeen politikaren alde jotzea gomendatzen zuen ([[Municheko Konferentzia]]). Edonola ere, [[1939]]ko [[irailaren 1]]ean Hitlerrek [[Polonia]] inbaditzean, Frantziak eta Erresuma Batuak gerra deklaratu zioten Alemaniari.
 
Frantzia eta Alemaniaren arteko buruz buruko borrokak [[1940]]ko maiatzean hasi ziren. Maginot Lerroa aise gainditu zuten alemaniarrek. [[Ekainaren 24]]an, errenditzea Frantziako agintariek erabaki zuten. [[HirugarrenFrantziako Reichaalemaniarren okupazioa Bigarren Mundu Gerran|Alemaniak]] Frantziako hiru bosten okupatu zituen]]. Gainerakoa, [[Philippe Pétain|Philippe Petain]] Lehen Mundu Gerraren heroia buru zuen [[Vichyko gobernua|Vichyko Gobernurako]] utzi zuten. Nolanahi ere, [[Londres]]tik [[Charles de Gaulle]]k erbesteko Frantzia Askeko gobernuburua izendatu zuen bere burua. Inor gutxi altxatu ziren okupazioaren aurka, Erresistentzia osatuz. Baina Frantziako benetako askapena [[Normandiako Lehorreratzea]]rekin hasi zen.
 
Gerra amaitutakoan, [[1946]]ko [[urriaren 13]]an indarrean ezarri zen konstituzioak [[Frantziako Laugarren Errepublika|Laugarren Errepublika]] aldarrikatu zuen. Hurrengo 16 urteetan, [[Frantziar Inperio Koloniala|Inperio Koloniala]] guztiz desegin zen. Dien Bien Phu batailaren ondoren, [[Indotxina]] galdu zuen: [[Vietnam]] bi estatutan banandu zen, eta [[Kanbodia]] zein [[Laos]] independente bihurtu ziren. [[1958]]an, [[Aljeria]]ko kolonian sortutako arazoak zirela kausa, Charles de Gaullek gobernu indartsuagoa eratu zuen, [[Frantziako Bosgarren Errepublika|Bosgarren Errepublikari]] hasiera emanda.
213. lerroa:
Bestela, [[1977]]ko [[irailaren 10]]ean [[Hamida Djandoubi]] hiltzailea [[gillotina]]tu zuten, azken zigor-exekuzioa izan zena. [[1981]]ean [[heriotza zigor]]ra ezeztatu zuten herrialde osoan.
 
[[1981]]ean Frantziak BostgarrenBosgarren Errepublikako lehen lehendakari sozialista hautatu zuen, [[François Mitterrand]]. 1988ko lehendakaritzarako hauteskundeetan, Mitterrandek [[Jacques Chirac]]<nowiki/>i irabazi zion. Lehendakariak legegintzarako hauteskundeak deitu zituen; alderdi sozialistak irabazi zituen eta [[Michel Rocard]] izendatu zuten Lehen Ministro. Sozialisten politika ekonomikoa ez zen eskuinarenetik askorik aldendu. Langabeziak gora egiten segitu zuen (% 9,5 1991n). Urte horretan bertan [[Édith Cresson|Édith Cressonek]] hartu zuen Rocarden lekua; gobernua bere gain hartzen zuen lehenengo emakumea izan zen. Ez zuen, baina, asko iraun. Bederatzi hilabete geroago Mitterrandek ekonomia ministro ohia, [[Pierre Bérégovoy]], industria eta finantza agintarien babesa zuena, jarri zuen Cressonen ordez.
 
[[1992]]an, bestalde, poliziak [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAko]] buruzagiak atxilotu zituen [[Bidarte]]n. [[1993]]an ezkerrak berriro galdu zituen legegintzarako hauteskundeak eta Mitterrandek [[Édouard Balladur|Edouard Balladur]] kontserbadorea izendatu zuen Lehen Ministro. [[1994]]an, Balladurren hiru ministrok beren karguaren dimisoadimisioa eman behar izan zuten ustelkeriaz akusaturik. Urte hartan bertan, maiatzaren 6an, Mantxako itsasarteko urpeko tunela ([[Eurotunela]]) inauguratu zen.
 
[[1995]]eko lehendakaritzarako hauteskundeetan Chiracek irabazi zituen. Hark [[Alain Juppé]] kontserbadorea izendatu zuen Lehen Ministro. Abenduan funtzionario publikoen greba batek ([[1986]]az geroztik handiena) hiru egunez geldiarazi zuen herrialdea. Gizarte egoeran tirabira handiak zeuden oraindik, ez bakarrik langabezia gero eta handiagoa zelako, baita errentaren eta jabetzaren banaketan gorabehera handiak zeudelako biztanleen artean (biztanleen % 20 baino gutxiagok irabazien % 44 baino gehiago hartzen zituen, eta ondasun nazionalaren % 69 frantsesen % 20aren eskuetan zegoen). Juppéren gobernuak bere politika zorrotzari eutsi zion eta aurre egin behar izan zien sindikatuen erasoei. [[1997]]an lege berri bat onartu zen etorkinen sarrera eta egonaldiak murrizteko. Otsailean neurri horren aurkako manifestazio handiak egin ziren. Ustekabean, Chiracek legebiltzarrerako hauteskundeak aurreratu zituen. Sozialistek irabazi zituzten (241 diputatu), komunisten (38 diputatu), berdeen (7 diputatu) eta ezkerreko beste 33 diputaturen laguntzarekin. Eskuineko koalizioak 256 diputatu lortu zituen eta [[Fronte Nazionala]]k bakarra. [[Lionel Jospin]]ek hartu zuen Lehen Ministro kargua, komunistek bi ministerio, eta ekologistek bakarra, lehendakarigai ohi [[Dominique Voynet]]ek hartu zuena. [[1997]]an, langabeziari aurre egin nahirik, Jospinek 35 orduko lan astea ezartzea proposatu zuen. Hurrengo hilabeteetan manifestazio eta agerraldi handiak egin ziren neurri hori berehala ezar zedin eskatzeko.