Ireki menu nagusia

Aldaketak

793 bytes removed, Duela 9 hilabete
«NuevoDocumento_2018-12-01_14.39.08.pdf» fitxategia kendu da, Krd wikilariak Commonsetik ezabatu baitu.
 
==== Mineral-zonen mugak eta isogradak ====
 
[[Fitxategi:NuevoDocumento 2018-12-01 14.39.08.pdf|thumb|Zona metamorfikoak, Coloradoko Front mendi handiaren ipar-ekialdeko Proterozoikoko arroka metamorfiko pelitikoetan (itzaleztatu gabe). Biotita-zonako arrokak, gutxien metamorfizatuak, hego-ekialdean daude. Klorita-zonako arrokak ez daude agerian. Mineral zonen muga hauek marraztu dira: granate-agerpena (+G), estaurolita-agerpena (+St), anadaluzita-agerpena (+A), sillimanita-agerpena (+S) eta feldespato potasiko + sillimanitaren agerpena (+Ks). Metamorfismoak iraun bitartean, +M mugaren gradu altuko aldeko arrokek urtze partziala jasan zuten. Sillimanitaren muga andaluzitaren galerari lotua dago, eta feldespato potasikoarena, berriz, muskobita primarioaren galerari. Faila- eta zizaila-zonak marra lodien bidez adierazi ditugu.]]
Arroka multzo jakin batean, mineral jakinen lehen agerpena zehazten duen muga (gradu metamorfiko igotzean) landan bertan identifika dezakete noiznahi terrane metamorfikoen mapak egiten dituzten geologoek; Mineral horiek '''mineral indizeak''' dira. Ezaugarri horien mapa egin, eta '''mineral-zonen mugak''' lortzen dira; agertzen den mineral indizean oinarrituta izendatzen dira muga horiek. '''Isograda''' ere baderitze muga horiei. Mineral-zonen ondoz ondoko bi mugen arteko arrokak '''mineral-zona''' batean daude. Antzeko mugak defini daitezke mineralak azkenekoz agertzen direnean. Muga horiek desagertzen den mineralaren izenean oinarritura izendatzen dira (adibidez, klorita-desagerpena eta andaluzita-desagerpena).