Konbentzioaren Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t est
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
56. lerroa:
{{Sakontzeko|Konbentzioaren Gerra Euskal Herrian}}
[[Fitxategi:Bon_Adrien_Jeannot_de_Moncey_(1792).jpg|thumb|180px|[[Bon-Adrien Jeannot de Moncey]].]]
Gerra piztu orduko, Iraultzaren aldeko herri-mugimendua sortu zen [[Garazi]] eta [[Baigorri]] aldean, muga babestea helburu zuena; izan ere, [[Arnegi]]-[[Aldude]]-[[Orreaga]] arteko muga finkatu berria zenez gero, jendea beldur zen “espainiarrek” (hots, [[baztan]]darrek eta [[erroibar]]tarrek) berenganatuko zituztela bertako oihan eta bazkalekuak. [[Euskal Ehiztariak]] izeneko [[infanteria]] konpainiak eratu ziren, [[Bon-Adrien Jeannot de Moncey]] kapitaina buru zutela.<ref name="manex">{{erreferentzia| izena= Manex|abizena= Goienetxe |url=https://www.jakin.eus/show/5ece003a69cf25d9df3c40cc6481137b71c7937b | izenburua =Frantziako iraultza eta Euskal Herria, kronologiaren harian |sartze-data=2018-11-9 |argitaletxea= Jakin 51, 1989ko martxoa-apirila, 55-67. orrialdeak, jakin.eus}}</ref> Hasiera hartan, 9.000 soldadu zituen Mendebaldeko Pirinioetako frantziar armadak, [[Joseph Servan]]en aginduetara.<ref name="hedatuz">{{erreferentzia| izena= Jean|abizena= Etcheverry-Ainchart |url=http://hedatuz.euskomedia.org/3206/1/08207216.pdf | izenburua =La Vallée de Baïgorri sous la Révolution |sartze-data=2018-11-10 |argitaletxea= Eusko Ikaskuntzaren VIII. Kongresua (8. 1954. Baiona, Uztaritze), Donostia, Eusko Ikaskuntza, 2003, 207-216. orrialdeak, ISBN: 84-8419-932-0, hedatuz.euskomedia.org}}</ref> Ondoko hilabeteetan kopuru hori emendatuz joan zen, Konbentzioak soldadu errekrutatze masiboa ({{lang-fr|Levée en masse}}) agindu baitzuen. Hegoaldean, berriz, 18.000-20.000 soldadu zituen espainiar armadak, [[Ventura Caro]] jeneralaren esanera. Haren ardurapean zegoen frantziar iheslari erregezaleen armada ere [[Pirinioetako Errege Legioa|(''Légion Royale des Pyrénees'')]].<ref name="hedatuz"></ref> Nafar gutxi mobilizatu ziren, 1.600 gizon inguru, gehienak [[Baztan]]en, muga defendatzeko helburuz.<ref name="rodr">{{erreferentzia| izena= Rodrigo|abizena= Rodriguez Garraza |url=https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=15856 | izenburua =Actitudes políticas en Navarra durante la guerra de la Convención (1793-1795) |sartze-data=2018-11-9 |argitaletxea= Príncipe de Viana, ISSN 0032-8472, 51. urtea, 189. zenbakia, 1990, 113-118. orrialdeak, dialnet.unirioja.es}}</ref> Gipuzkoak 4.600 gizonez osatutako milizia antolatu zuen [[Joaquín María Egia]] Narrosko markesaren agindupean.
 
[[Konbentzio Nazionala|Konbentzioak (''Convention'', ''Montagnards'']], alegia, Menditarrak) [[Jean-Baptiste Cavaignac]] eta [[Jacques Pinet]] bere mandatariak bidali zituen Baionara. 1793an gatazkak ez zuen norabide jakinik izan. Espainiarrek hartu zuten ekimena, eta [[Hendaia]] eta [[Sara]]n zeuden frantziar tropei eraso egin zieten apirilaren amaieran. Ekainaren 3an, [[Bankako kobre meategi eta burdinola|Bankako burdinola]] suntsitu zuten, baina [[Jean Isidore Harizpe|Harizperen]] euskal ehiztariek suharki egin zieten aurre [[Arrolako Harria]]n; bi egun geroago, Ventura Caroren gizonek [[Château-Pignongo gudua|Château-Pignon]] ([[Eiheralarre]]) hartu bazuten ere, ez zioten onurarik atera garaipen horri.<ref name="hedatuz"></ref> Irailaren 13 eta 14an, Konbentzioaren gudarosteak [[Urdazubi]] herria, [[Urdazubiko monasterioa|bertako monasterioa]] eta burdinola erre eta arpilatu zituen.<ref name="urdazubi">{{erreferentzia| izena= María Teresa |abizena= Lopez de Gereño Sanz |url=https://dialnet.unirioja.es/descarga/articulo/16074.pdf | izenburua =El Monasterio premonstratense de San Salvador de Urdax: Génesis y evolución Histórico-Artística |sartze-data=2018-11-10 |argitaletxea= Príncipe de Viana, 57. urtea, 207. zenbakia, 1996, 19-60. orrialdeak, dialnet.unirioja.es}}</ref> [[1794]]ko otsailaren 5ean, Caroren indarrek eraso bortitza jo zuten Hendaia eta [[Urruña]]ko zenbait helbururen aurka, baina atzera egin behar izan zuten.<ref name="francemil">{{erreferentzia| izena= |abizena= |url=https://books.google.es/books?id=nfoG5KOmVE0C&printsec=frontcover#v=onepage&q&f=false | izenburua =1794 - Guerre d'Espagne. Armée des Pyrénées occidentales |sartze-data=2018-11-11 |argitaletxea= France Militaire, books.google.es}}</ref>