Juan Rulfo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Aldaketa txikiak antolaketa hobetzeko
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Juan Rulfo''' edo Juan Nepomuceno Carlos Pérez-Rulfo Vizcaíno ([[Sayula (udalerria)|Sayula]], [[Jalisco]], [[Mexiko]], [[1917]]ko [[maiatzaren 16]]a – [[Mexiko Hiria]], Mexiko, [[1986]]ko [[urtarrilaren 7]]a) gaztelaniazko idazlea eta argazkilaria izan zen. [[Errealismo magiko]]aren aitzindaria izan zen; ''[[Pedro Páramo]]'' eleberria da harenbere lanik ezagunena. Rulfo, bere obraren laburtasuna gorabehera, [[Latinoamerika]]ko XX. mendeko idazle onenetakotzat hartzen da.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ibinagabeitia Proiektua / Susa-27 / Amerika (1991-maiatza)|url=https://andima.armiarma.eus/susa/susa2409.htm|aldizkaria=andima.armiarma.eus|sartze-data=2018-06-15}}</ref>
 
== Bizitza ==
Zortzi urte zituela aita galdu zuen, eta sei urte geroago, ama. Beraz, eskolan eta [[umezurztegi]]etan igaro zuen haurtzaroa. Kontularitza eta lege ikasketak egin zituen. Literatura pixkazertxobait bat ere ikasi zuen, baina bere kasa landu zuen gehienbat. Ikasketak amaituta, lanean hasi zen: administrazioan, batetik, eta zinemarako eta telebistarako gidoiak idazten, bestetik. 1962an lanpostua lortu zuen Mexikoko Institutu Indigenistan. 1973an Mexikoko Letretako sari nazionala irabazi zuen eta Miguel de Cervantes saria gero. Rulfo,1983an bere[[Asturiasko obrarenPrintzesa laburtasunaSariak|Asturiasko gorabehera,Printzesa [[Latinoamerikasaria]]ko XX.irabazi mendeko idazle onenetakotzat hartzen dazuen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ibinagabeitia Proiektua / Susa-27 / Amerika (1991-maiatza)|url=https://andima.armiarma.eus/susa/susa2409.htm|aldizkaria=andima.armiarma.eus|sartze-data=2018-06-15}}</ref>
 
== ''Lautada sutan'' ipuin-bilduma ==
1953an argitaratu zuen bere lehenengo lana, hamabost ipuinen bilduma bat: ''El llano en llamas'' (''Lautada sutan'', [[Koldo Etxabe]]k euskaratua). Kontakizun horietan lur gogor erraustuak, eta herri hustu hondatuak azaltzen dira, hilak ia ez beste inor bizi ez direnak. Herri horietan bizi den jendea miseria gorrienean bizitzera kondenatuta dago, handik ihes egitera, edo krimenera, bestela. Miseria fisikoak era guztietako miseria moralak sortzen ditu ondotik: sineskeriak, gorrotoak, krimenak, mendekua... Etsitako mundu gogor bortitza da, gosearen, bakardadearen eta heriotzaren mendekoa, fantasmagoriazko mundu oniriko bat.
 
== Pedro Paramo ==
Ezaugarri horiek guztiak agertzen dira, baita ere, haren eleberri laburrean, ''Pedro Paramo'' (1955), Latinoamerikako errealismo magikoaren obra aintzindari eta interesgarrienetako bat.
 
[[Eleberri]] errealistatzat har daiteke garai historiko jakin batean gertatzen delako, baina kontakizunak, denborazko plano desberdinetan banatuta, hautsi egiten ditu linealtasuna eta hurrenkera. Eleberri konplexu bat da, atal txikiz osatutakoa. Atal horiek irakurleak modu egokian elkartu behar ditu, puzzle baten zatiak balira bezala.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria.eus|izenburua=Comalakoaren mendeurrena|hizkuntza=eu-ES|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1920/044/001/2017-05-07/comalakoaren_mendeurrena.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2018-09-14}}</ref>
 
Rulforen obrak aldaketa handia eragin zuen [[eleberri]]gintza errealistan, nekazari girokoa eta asmo sozialekoa. Haren gaiak [[errealismo]]arenak berak dira neurri handi batean, baina gai horiek tratatzeko modua guztiz berria da: Rulfo desagertu egiten da kontakizunetik, baina gauzak sakontasun handiagoz erakusteko, bere biluzi errukigabean, edo pertsonaien beraien bidez, irakurlearengan arrasto ezabaezina utziz irakurlearengan. Bestalde, gai unibertsalak eta gizaki guztiak ukitzen dituztenak erabiltzen ditu: oinazea, itxaropen hautsiak, bakardadea eta heriotza. Heriotzak, bizitza barren-huts bateko ifrentzua bezala, haren literatur lan guztia zeharkatzen du bere presentzia tematiaz. Rulfok, gainera, teknika narratibo berriak erabili zituen: kontakizunaren kronologiaren bilakaera hausten du, barne bakarrizketak erabiltzen ditu, eta elkarrizketak tartekatzen bat-batean, ikuspegia aldatzen du ustekabean, eta abar. Haren idazkera laburzalea, ia lehorra, herri hizkuntzan eta hizkeran oinarritua baina oso landua, [[William Faulkner|Faulknerren]] eragin nabarmenekoa da.
 
== Juan Rulfo, argazkilari ==
Horrez gain, idazle mexikarra argazkilari trebea ere izan zen. Juan Rulfo Fundazioak sei mila argazki negatibo baina gehiago ditu gorderik. Nagusiki hiru gai lantzen ditu bere argazkietan: arkitektura, paisaia eta erretratua.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Juan Rulfo - Detalle del autor - Enciclopedia de la Literatura en México - FLM - CONACULTA|hizkuntza=es|url=http://www.elem.mx/autor/datos/970|aldizkaria=www.elem.mx|sartze-data=2018-10-01}}</ref>
 
1983an [[Asturiasko Printzesa Sariak|Asturiasko Printzesa saria]] irabazi zuen.
 
Juan Rulfo 1986an hil zen, Mexikoko hirian.
 
== Bibliografia ==