E3 linea (Euskotren): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
73. lerroa:
Trenbidea inauguratu zenean ez zuen denborarik eman Begoña eta Bilbo-Calzadas geltokiaren arteko tartea amaitzeko, inguruko orografiak suposatzen duen oztopo handiagatik. Oztopoa gainditzeko, bihurgune gogor eta malda handiz betetako tartea eraiki zen, 40 milareneko maldak zituena.
 
[[1895]]ko [[martxoaren 18]]an Bilbo-Calzadas eta Begoña arteko tartea ireki zen, trenbideari geltoki bakarra gaineratuz, aipatutako Calzadasko geltokia, alegia. Bilboko familia garrantzitsuenek parte hartzen bazuten ere, tren hau defizitarioa zen. Laster hasi ziren zerbitzu berri bat eskaintzen hasi ziren: [[Vista Alegre hilerria]] eta Bilbo lotzen zuenez, hileta zerbitzuak eskaini zituzten. Egunero ateratzen zen trena [[hilotz]]ak eramaten, eta kapera bat eraiki zuten Mallonan familiak artatzeko<ref>{{Erreferentzia|izenburua=El Ferrocarril de Lezama: el transporte entre Bilbao y su cementerio de Vista-Alegre en Derio|url=http://www.euskonews.eus/0253zbk/gaia25302es.html|aldizkaria=Euskonews & Media|sartze-data=2018-12-11}}</ref>.
 
[[1901]]eko [[urriaren 4]]n trenbidea zerbitzuz kanpo gelditu zen, ibiltzen zen [[lokomotor]]a bakarrak matxura izan ondoren. Etena aprobetxatuz, [[Artxanda]] mendi gaineko trazadura zuzentzeko proiektua egin zen.