«Bearnoko Bizkonderria»: berrikuspenen arteko aldeak

t
(est)
t (→‎Historia: atalak)
== Historia ==
[[Fitxategi:Blason du Béarn.svg|right|thumb|Bearnoko bizkonderriaren armarria]]
 
=== Baskoniako jaurerria ===
Nahiz eta [[843]]an [[Verdungo Hitzarmena]]k [[Frantzia]]ko erresuman kokatu, 852z geroztik ez dago Frankoen Erresumari men egin ziola adierazten duen probarik, eta bai, ordea, [[Baskoniako dukerria]]ren baitan tokiko agintarien menpe izan zela.
 
Bere lehendabiziko legebiltzarra, ''Cour Major'' izenekoa, [[1080]]. urtean sortu zuten, hau da [[Ingalaterra]]koa baino 185 urte aurrerago. Bearno, Gaskoinia bihurtzen ari zen Baskoniako dukerrian zegoen 1053. urte arte, baina orduan [[Akitaniako dukerria]]k bere hegalpean hartu zuen Gaskoinia, eta [[Leonor Akitaniakoa]]ren bitartez [[Ingalaterrako Erresuma]]ri lotuta egon zen mende batez (1242-1347). Aldiz,[[1290]]ean Bearno [[Foixko konderria|Foix konderriaren]] eskuetan geratu zen, eta [[1347]]an ingelesak [[Akitania]]tik joan zirenean, [[Gaston III.a Foix-Biarnokoa|Gaston III.a Febusek]] bere Foix konderria Frantziako erregearen menpe izatea agindu zuen, baina ez Bearnoko bizkonderria. Bearno burujabe geratu zen, eta [[Paue]] bizkonderriko hiriburu bilakatu zen (1463).
 
=== Printzerria ===
[[1290]]ean Bearno [[Foixko konderria|Foix konderriaren]] eskuetan geratu zen, eta [[1347]]an ingelesak [[Akitania]]tik joan zirenean, [[Gaston III.a Foix-Biarnokoa|Gaston III.a Febusek]] bere Foix konderria Frantziako erregearen menpe izatea agindu zuen, baina ez Bearnoko bizkonderria. Bearno burujabe geratu zen, eta [[Paue]] bizkonderriko hiriburu bilakatu zen (1463).
 
1479tik aurrera Foix etxeko familia [[Nafarroako errege-erreginen zerrenda|Nafarroako errege-erregin]] ere bilakatu zen oinordetza bidez, eta harrezkero Nafarroak eta Bearnok elkarrekin egin zuten bidea 1512 arte Foix-Labrit leinuaren eskutik. 70eko hamarkadatik aurrera, bere burujabetza nabarmendu nahi izan zuen, ''printzerri'' izena lehenetsiz, ''bizkonderri'' baino, baita agiri ofizialetan bearnesaren erabilera berretsiz eta defendatuz ere. 1512tik aurrera, Gaztela-Espainiako armadek Nafarroaren Pirinioz hegoaldeko [[Nafarroako konkista|lurraldeak menpean hartu]] ondoren, Nafarroa Behereak eta [[Bearno]]k burujabe jarraitu zuten Nafarroako Erresuma independentearen barruan.