Encyclopédie: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
8. lerroa:
 
== Aurrekariak ==
[[Entziklopedia]] bat frantsesez argitaratzeko ideia [[Ingalaterra]]n [[Ephraim Chambers]]en [[Cyclopaedia]]k (Zientzien eta Arteen Hiztegi Unibertsala, [[1728]]) izan zuen eragin eta arrakasta editorialagatik eta jesuitek idatzitako [[Trevoux]]ren argitaratzetik jaio zen. Azpimarratu behar da, halaber, irakurle ugarik mota horietako lanak eskatzen zituztela.
 
[[André Le Breton]] editore frantziarrak, liburuzain arrakastatsua eta lan ingelesen itzulpenean aditua zenak, [[1745]]ean Chambersen entziklopedia frantsesera itzultzeko baimena jaso zuen. Bretonek hasiera batean [[John Mills (entziklopedialaria)|John Mills]], Frantzian bizi zen ingeles bat, eta [[Jean Paul de Gua de Malves]] abadea proiekturako buru gisan aukeratu zituen, baina utzi egin zuten. [[1747]]an Le Bretonek Dideroti eta d'Alemberti eman zien ''Encyclopédie'' argitaratzeko lana.