Beribilez: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak
27. lerroa:
 
== ''Beribilez'' polemikoa ==
Liburua ez da oso luzea: 1931ko lehen argitalpenean 103 orrialde dauzka. Hala ere, liburu konplexua da, kritikariak ez baitira ados jarri nola irakurri behar den. Baten ustez bidaia konbentzionala dena familian egina ([[Mari Jose Kerejeta]]<ref>Kerejeta, M. J. (1987). “Jean Etchepare” in: Etxepare, J. ''Beribilez''. Bilbo. Euskal Idazleen Elkartea. </ref>), beste baten ustez jesuiten kontrako aldarria da ([[Piarres Xarriton]]<ref>Xarriton, P. (1991a). “Jean Etchepareren euskal lanak” in: Hegats 4 Ekaina.</ref>, [[Kepa Altonaga]]<ref>Altonaga, K. (2006). Etxepare Aldudeko medikua. Leioa. Euskaltzaindia/EHU. httphttps://www.euskaltzaindia.neteus/dok/iker_jagon_tegiak/66692.pdf [2016-05-21]</ref>)…; hau da, topikoz beteriko huskeria modukoa da liburua, ala sakonean errebolta baten estalkia?
Muturreko ikuspuntu horiek behar dute kontrapisu patxadatsu bat, alegia, behar dute Beribilezen irakurketa sakonagoa, desadostasun horien funtsa ala funsgabekeria zertan datzan erakusteko. Beraz, liburuak merezi du begirada patxadatsuagoa jasotzea kritikaren aldetik.