Izura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up, replaced: |EH-NB}} → |Nafarroa Beherea}} using AWB
t Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak
21. lerroa:
 
== Izenaz ==
Euskaraz eta ofizialki [[frantses]]ez erabiltzen diren toponimoak guztiz bestelakoak dira. Jatorrizkoari buruz, "Izura" euskaldunak "isuri" adiera omen du eta beti erabili izan da gure hizkuntzan hitz egiteko aldaera handirik gabe.<ref>[httphttps://www.euskaltzaindia.neteus/dok/iker_jagon_tegiak/58013.pdf Izura Patxi Salaberriren "Nafarroa Behereko herrien izenak" lanean: 203/204. or.]</ref> "Izura" deitura ezaguna da bereziki [[Nafarroa|Nafarroa Garaian]].
 
Frantsesezko leku-izenak beste behin ere [[okzitaniera]]n du jatorria; dokumentazio historikoan forma desberdinetan agertzen da: ''Ostebad'' ([[1167]], [[Sòrda l'Abadia|Sòrda]]), ''Ostavayll'' ([[XII. mendea]]n Duchesne bilduman), ''Aussebat'' ([[1243]]), ''Ostabailles'' ([[1383]], [[Nafarroako Comptos Ganbera|Comptos Ganberako]] tituluetan), ''Sent-Johan d'Ostabat'' ([[1469]], [[Baiona]]ko kapituluan), ''Ostabag'' eta ''Hostabat'' ([[1472]], [[Bastidaxarre]]ko notarioen idazkietan), ''Nostre-Done de l'espitau d'Ostabat'' ([[1518]], [[Baiona]]ko kapituluan) eta ''Ostabat'' ([[1650]]). Ezpairik gabe [[gaskoi (hizkuntza)|gaskoieraz]] hauxe islatzen du: "[[Hozta]]ko" ''vath'', "ibarra" alegia; baina bistan da ibarraren izen gaskoitik frantsesek 2 leku-izen eratorri dituztela, bata (''Ostabat'') herri zehatz bati deitzeko eta bestea (''Ostabarret'') ibar osoari.