«Dionisio II.a Sirakusakoa»: berrikuspenen arteko aldeak

Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
==Biografia==
[[Dionisio Zaharra]]ren semea zen. Aita hil zenean K.a. 367an, gobernatzen hasi zen, bere osaba [[Dion Sirakusakoa|Dion]] filosofoaren gainbegiratzearen pean. Dionek onartzen ez zuenez Dionisioren bizimodu libertinoa, haren maisu [[Platon]] inbitatu zuen Sirakusa bisitatzera. Elkarrekin saiatu ziren gobernu moderatuago bat jartzen non Dionisio errege-filosofo eredu bat izango baitzen. (ikusi Platonen ''zazpigarren gutuna'').
Hala ere, Dionen erreformen kontrakoekin eta [[Filisto Sirakusakoa|Filisto]] historialariarekin, Dionisiok lortu zuen osaba boteretik kentzea, K.a. 366an. Dionen gidaritzatik gabe, Dionisioren gobernua ez zen gehienen gustukoa izan, gobernatzean eta armada agintzean oso ezgai zelako. Platonek Dionisiori eskatu zion Dion etortzeko baina tiranoak hori egin beharrean, osabaren finantzak eta propietateak bahitu zituen eta haren emaztea beste gizon bati eman zion.
 
a [[Atenas|Atenasko]] erbestean, Dionisioren etsaiek Dionen bizimodu lasaiaerosoa finantzatzen zuten, tiranoaren azken erabakiak mugiarazi arte.
Dionek, Esparta eta beste Greziako hiriekin, armada txiki bat antolatu zuen eta Sirakusara bueltatu zen (K.a 357an) biztanleen pozerakopozarako. Hiria erraz hartu zuen (K.a. 356an), [[Ortigia]] zitadela blokeatu ondoren, Dionisio une horretan [[Kaulonia|Kaulonian]] zegoelako. Dionisio laster itzuli zen Ortigiara eta handik alferrikako erasoak egin eta gero bake elkarrizketak antolatu zituen. Azkenean, zitadelan goarniziogarnizio bat utzi zuen bere semea [[Apolokrates Sirakusakoa|Apolokratesen]] agindupean eta [[Lokri]] hirira erbesteratu zen. Urte baten buruan, Ortigia gosez errenditu zen (K.a. 354). Hala ere, Dionek ezin zuen garaipenaz gozatu bere guardiak erail zuelako.
 
Erbestean, Dionisio Lokriko tiranoa bilakatu zen, tokiko biztanleak krudelkeriaz tratatuz. K.a. 346an, jakinaren gainean zegoenean Dion hil zela haren ofizialen eskuetan, Sirakusara itzuli zen<ref>{{erreferentzia|izena= H. |abizena= Bengtson |izenburua= El mundo mediterráneo en la edad antigua. Griegos y persas |orrialdea= 223}}</ref>. Lokri utzi bezain pronto, lokriarrak matxinatu ziren, eta garnizioa garaitu ondoren, [[File:Dionisio-si-consegna-a-timoleone.gif|right|200px|thumb|<small><center>Dionisio II.a Timoleoni errendituz</small>]]Dionisioren emazteaz eta alabez mendekatu ziren. Dionisiok Sirakusa kontrola zezakeen ezegonkortasun politikoari esker, baina sirakusarrak ez zeuden inoiz berarekin gustura egon.
13.434

edits