|
|
[[Fitxategi:Grand Canyon cloud.jpg|thumb|280px|Arroila Handiko ''Bright Angel Trail'' bidezidorraren ikuspegia]]
'''Arroila Handia'''<ref>{{Erreferentzia|url=httphttps://www.euskaltzaindia.neteus/dok/arauak/Araua_0170.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|data = 2012-05-25|izenburua= 170. araua: Amerikako toponimia}}</ref> [[Colorado (ibaia)|Colorado ibaiak]] zulatutako [[arroila]] da, albo biak oso malkarrak dituena, [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetako]] [[Arizona]] estatuan kokatua. Arroila Handiaren zatirik handiena, Ameriketako Estatu Batuetako lehenengo [[parke nazional]]etakoa den [[Arroila Handiaren Parke Nazionala]]ren barruan dago. [[Theodore Roosevelt]] presidentea izan zen Arroila Handiaren eremua babestearen aldeztaile nagusietako bat, eta askotan bisitatu zuen, ehizan aritzeko eta paisaia gozatzeko.
Arroila Handia 446 km luze eta 6,4 ‑ 29 km zabal da, eta 1,83 km baino sakonago izatera iristen da tokiren batean.<ref>E.P. Kiver eta D.V. Harris (1999): ''Geology of US Parklands''. Science.</ref>
|