Melanesia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak
2. lerroa:
[[File:Mapa Melanesia.png|300px|thumb]]
 
'''Melanesia'''<ref>{{Erreferentzia|url=httphttps://www.euskaltzaindia.neteus/dok/arauak/Araua_0169.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|data = 2012-03-30|izenburua= 168. araua: Ozeaniako toponimia}}</ref> [[Ozeano Barea|Ozeano Bareko]] hegoaldeko uhartedi edo artxipelago handi bat da, [[Ozeania]]ko azpieskualde bat osatzen duena. [[Australia]]ko ipar eta ipar-ekialdean dauden uharteak, [[Ginea Berria]], [[Bismarck uhartedia]], [[Salomon Uharteak|Salomon uharteak]], [[Hebrida Berriak]], [[Kaledonia Berria]], [[Lealtad uhartea]], [[Fiji uharteak]] eta [[Rotuna]] biltzen ditu.
 
Biztanle gutxi ditu. Hizkuntza asko erabiltzen dira (23 dira Kaledonia Berrian, eta 40 Salomon uharteetan). [[Erlijio]]ari dagokionez, biztanleen % 53,4 animistak dira, % 20,9 katolikoak, % 17,7 protestanteak, eta % 3,8 hinduistak. Kanpotar asko dira, Indiakoak eta Pakistangoak batez ere. Mendi inguruko biztanleak Harri Aroan bizi dira oraindik, eta kostaldekoek aitzurrezko nekazaritzan oinarrituriko kultura dute. Gune garatuenetan kokoa, kakaoa eta kafea dira gai nagusiak. Kaledonia Berrian nolabaiteko garrantzia du meatzaritzak (zinka, beruna, urrea, eta, batez ere, nikela). Egoera politikoa oso nahasia da: Ginea Berriko ekialdeak, Bismarck uhartediak eta Salomon uhartediko uharte batzuek Papuasia-Ginea Berria osatzen dute; mendebaldeko Ginea Berria [[Indonesia]]ren barruan dago; Salomon uhartediko gainerako uharteek estatu burujabe bat osatzen dute 1978az geroztik; Kaledonia Berria [[Frantzia]]ren eskuetan dago; Hebrida uharteek [[Vanuatu]] izeneko estatua osatzen dute 1980tik aurrera, eta Fiji uharteak ere burujabeak dira 1970az gero.