Txikipedia:Berotegi-efektua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
14. lerroa:
Beraz, berotegi-efektua modu naturalean gerta daiteke, eguzki-izpiak atmosferan sartu eta atmosferako gasak [[Txikipedia:energia|energia]] horren zati bat xurgatu eta berotzen direnean. Beste zati bat lurrera eta uretara iristen da; ondoren, bero hori atmosferara irradiatzen da. Berotegi-gasek bero hori harrapatu eta zati bat itzultzen dute, Lurra berotzen lagunduz.
 
Atmosferan berotegi-efektuko gas horien kantitatea handitu egiten bada, bero gehiago geratzen da harrapatuta, eta horren ondorioz, Lurraren tenperatura igo daiteke. [[Txikipedia:Berotze global|Berotze globala]] deritzo horri.
 
== Baina gizakiak badu zerikusirik? ==
23. lerroa:
[[Txikipedia:Klima|Klima]] ikertzen duten zientzialari gehienek hauxe uste dute: atmosferako gas horien kantitatea handitzen jarraitzen badugu, berotegi-efektu naturala areagotu egingo dugu; horrek Lurreko bataz-besteko tenperatura igoaraziko du, eta, horren ondorioz, klima-aldaketa gertatuko da. Aldaketa horren ondorioak oso larriak izan daitezke, eta, seguru aski, ondorio larri horietako batzuk jada sufritzen ari gara.
 
Izan ere, frogatuta dago azken hamarkadetan lurra beroago bihurtu dela. Hori klima-aldaketa edo berotze globala deitzen da. Berotze global horren eraginez, munduko leku askotan, gizakion eta beste izaki bizidunen bizi-baldintzak okertzen ari dira. Horregatik, zientzialariak eta beste pertsona asko [[Txikipedia:Berotze global|berotze globala]] gelditzen saiatzen ari dira. Tamalez, interes ekonomiko asko daude jokoan, eta mundu guztiak ez ditu mugatu nahi gizakiok egiten ditugun ekintza horiek, berotze globala eta klima-aldaketa eragiten ari diren arren.
 
[[Kategoria:Txikipedia:Klima|Ingurumena]]