«Txikipedia:Berotegi-efektua»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
{{PAGEBANNER:Global Warming Map-he.jpg|origin=0,0}}
[[Fitxategi:Greenhouse effect diagram.png|thumb|360px|<center>'''Berotegi-efektuaren diagrama:''' eguzki-izpien eraginez Lurrean eragindako berotasuna, atmosferan desagertu ordez, Lurrera itzultzen da.]]
'''Berotegi-efektua''' edo ('''negutegi-efektua''' hauxeere deitu izan zaio, baina ez da: [[Txikipedia:Lurrarengomendatzen) atmosfera|atmosferaren]]lurrazala behekoeta geruzetanharen gaineko airea berotzen direnean gertatzen da. Airean dauden gasek eguzkiaren energia harrapatzen dutenean [[Txikipedia:LurAtmosfera|Lurreanatmosferak]] eragitenberotegi dutenbaten berotzeantzera naturalafuntzionatzen daduelako deitzen zaio horrela. GasAtmosferan beroa harrapatzen duten gas horiekhoriei berotegi-gasakefektuko dira;gas urdeitzen zaie. Berotegi-lurrunaefektuko etagas ohikoenak uraren lurruna, karbono dioxidoa, batezeta eremetanoa dira.
 
Lurrak, [[Txikipedia:Ozeano|ozeanoek]] eta [[Txikipedia:Landare|landareek]] eguzki-energia xurgatzen dute; energia horren zati bat bero bihurtu eta askatu egiten dute. Berotegi-efektuko gasek beroa harrapatzen dute eta ez diote espaziora joaten uzten; berotegi-efektuko gas horiek gabe, beroa espaziora bueltatuko litzateke.
Berotegi-efektua oso garrantzitsua da Lurrean, hori gabe oso zaila izango bailitzateke Lurrean bizitzea; izan ere, hotz gehiegi egingo luke, eta landare eta [[Txikipedia:Animalia|animalia]] espezie askok ezin izango lukete biziri iraun.
 
Beraz, Lurra berotzeko modu natural horri, beraz, berotegi-efektua deitzen zaio, landare-berotegiek bezala funtzionatzen duelako. BerotegietanIzan ere, berotegietan, kristalezko edo plastikozko pareta gardenei esker, [[Txikipedia:Eguzki|Eguzkiaren]] beroa sartzen da eta zati bat bertan geratzen da; horrela, giro epela sortzen da berotegietan, eta epeltasun horrek mesede egiten dio landareen hazkundeari.
 
Berez, fenomeno naturala da, eta gainera, oso garrantzitsua ere bai: atmosferarik gabe edota berotegi-efektu natural hori gabe, oso zaila izango litzateke [[Txikipedia:Lurra|Lurrean]] bizitzea: hotz handiegia egingo luke, ur guztia izozturik egongo litzateke eta ez litzateke izaki bizidunik egongo bertan. Beste era batera esanda, berotegi-efektu naturala oso onuragarria da gure [[Txikipedia:Planeta|planetarako]]. Baina berotegi efektu hori gehiegizkoa bada, klima-aldaketa eragin dezake, hau da, klima alda dezake Lurreko leku askotan; eta horrek kalte handiak eragin ditzake [[Txikipedia:Ekosistema|ekosistema]] guztietan, bai eta planetako izaki bizidun guztiengan.
 
== Berotegi-efektua gizakiaren errua da? ==
BerotegiEsan bezala, berotegi-efektua naturala ere bada eta, beraz, ez da beti gizakiaren eraginez gertatzen. Eta Lurretik aparte, beste planeta batzuetan ere gertatu izan dela uste dute zientzialariek. Adibidez, [[Txikipedia:Marte|Marten]]. Zientzialarien ustez, Martek aspaldiko garairen batean ura izan zuen, baina planeta berotuz joan zen, eta ur guztia desagertu zen; eta gaur egun planeta erabat lehorra da (agian lekuren batean ezkutatuta egon daiteke ur pixka bat, planetaren azalpean edota izotz moduan).
 
Beraz, berotegi-efektua modu naturalean gerta daiteke, eguzki-izpiak atmosferan sartu eta atmosferako gasak [[Txikipedia:energia|energia]] horren zati bat xurgatu eta berotzen direnean. Beste zati bat lurrera eta uretara iristen da; ondoren, bero hori atmosferara irradiatzen da. Berotegi-gasek bero hori harrapatu eta zati bat itzultzen dute, Lurra berotzen lagunduz.
 
== Baina gizakiak badu zerikusirik? ==
Zientzialariek uste dute gizakiok egiten ditugun ekintzak berotegi-efektua handitzen ari direla. Ibilgailuek eta fabrikek ikatza, petrolioa eta beste erregai fosil batzuk erretzen dituzte funtzionatu ahal izateko. Horrek airean berotegi-efektuko gasak gehitzen ditu, eta gehitutako gasek bero kantitate handiagoa harrapatzen dute. Zientzialari askok uste dute horrek eragin duela gure planetan gertatzen ari den berotze globala, edo Lurraren gainazalaren batez besteko tenperatura etengabe igotzea.
Lurraren kasuan, gaur egun gertatzen ari den beroketa globala gizakiaren eraginez ari da gertatzen; edo haren ondorioak gizakiaren eraginez ari dira larritzen. Izan ere, gure jardueren ondorioz, berotegi-efektuko gasen kantitatea handitu egiten ari da atmosferan: gure autoen motorrengatik, gure etxeetako berogailuengatik eta industrien jardueragatik (hauetan [[Txikipedia:karbono dioxido|karbono dioxido]] eta ur-lurrun asko ekoizten baitira) gertatzen da hori.
 
== Zer gertatuko da gas kaltegarri horiek atmosferara isurtzen jarraituz gero? ==
[[Txikipedia:Klima|Klima]] ikertzen duten zientzialari gehienek hauxe uste dute: atmosferako gas horien kantitatea handitzen jarraitzen badugu, berotegi-efektu naturala areagotu egingo dugu; horrek Lurreko bataz-besteko tenperatura igoaraziko du, eta, horren ondorioz, klima-aldaketa gertatuko da. Aldaketa horren ondorioak oso larriak izan daitezke, eta, seguru aski, ondorio larri horietako batzuk jada sufritzen ari gara.
 
Izan ere, frogatuta dago azken hamarkadetan lurra beroago bihurtu dela. Hori klima-aldaketa edo berotze globala deitzen da. Berotze global horren eraginez, munduko leku askotan, gizakion eta beste izaki bizidunen bizi-baldintzak okertzen ari dira. Horregatik, zientzialariak eta beste pertsona asko berotze globala gelditzen saiatzen ari dira. Tamalez, interes ekonomiko asko daude jokoan, eta mundu guztiak ez ditu mugatu nahi gizakiok egiten ditugun ekintza horiek, berotze globala eta klima-aldaketa eragiten ari diren arren.
 
[[Kategoria:Txikipedia:Klima|Ingurumena]]
36

edits