Marrazki: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
DRAWING
1. lerroa:
[[Fitxategi:Michelangelo_marrazkia.png|thumb|alt=Michelangelok odol-lapitzez egindako biluzi baten marrazkia.|Michelangelok odol-lapitzez egindako biluzi baten marrazkia.]]
 
'''Marrazkia''' bi ikuspegiren arabera-edo defini daiteke. Batetik, artistak pintura-, eskultura- edo arkitektura-lanari ekin aurretik egiten duen zirriborro gisa (sorkari figuratibo ororen, batez ere pinturaren, oinarria da, beraz, kasu horretan marrazkia). Bestetik, marrazteko teknikak eta materialak erabiliz sortzen den zer gisa, beste obra baterako urratsa ez baizik eta sorkuntza-lan baten emaitza gisa. Nolanahi dela ere, bata zein bestea har daitezke artelantzat. Izan ere, artistaren azken helburua ez izanda ere, marrazkiak ez du, horratik, balio gutxiago ; aitzitik, obra bukatuarenak bezain balio estetiko eta espresibo aberatsak izan ditzake marrazkiak, eta are aberatsagoak ere bai.