Sinn Féin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
63. lerroa:
 
{{paperezko aipua|Sinn Féinen hauteskunde programa irlandar independentzian sinisten duten irlandar guztiak barne hartzeko adina zabala da, edota izaten saiatzen da, bai errepublikarrak izan ala ez. Errepublikanismoa berez ez dago derrigorrean irlandar nazionalismoari lotua, nahiz eta azken ehun eta hamazazpi urtetan [[Irlandar Anaitasun Errepublikarra|IRBko]] kideek Irlanda independiente bat gobernatzeko errejimen egokienatzat jo. Irlandar gobernu sistema gai garrantzitsutzat hartu beharra dago, baina ez funtsezkoa. Helburu bera da, eta ez bere ezaugarri exekutiboa, Irlandak nahi duena.|[[Arthur Griffith]], [[1907]]<ref>Sinn Féin debe ser el lema. Los años de la fundación, 1900-1907, 58. orr. Sinn Fein, un siglo de historia irlandesa. Brian Feeney, 2002, The O'Brien Press, Dublin. Gaztelaniazko itzulpena: Ignacio Alonso Blanco, Edhasa, 2005. {{es}}</ref>}}
 
[[1902]]ko ekainean argitaratutako bere idazlanetan, Griffithek bere burua separatistatzat deskribatu arren (garai haietan errepublikarrak izendatzeko izendapen jatorra zen), irlandar hiritar asko errepublikarrak ez zirela bazekien, eta horregatik monarkia dualak erdibideko konponbidea errepresentatzen zuen, eta bere ustez, gehiengoa asebeteko zuena. Xalotasunez, ondorio hau [[unionismo (Irlanda)|unionistek]] akordio gisa onartuko zutela proposatu zuen, [[monarkia]] mantenduko baitzuen. Ez zirudien unionistek edozein autogobernuri erradikalki aurka egingo ziotela ulertzen zuenik, ezta autogobernu hori mugatua izanda ere, are eta gehiago, legez independiente litzateken Irlanda batek izuikara sortuko lieke, hauteskundeei zegokionez betirako gutxiengo bat ordezkatzera mugatuko bailituzke<ref>Sinn Féin debe ser el lema. Los años de la fundación, 1900-1907, 43-44. orr. Sinn Fein, un siglo de historia irlandesa. Brian Feeney, 2002, The O'Brien Press, Dublin. Gaztelaniazko itzulpena: Ignacio Alonso Blanco, Edhasa, 2005. {{es}}</ref>.
 
Hasiera-hasieratik, Griffithen arrakasta mugimendu berdinaren barnean ikuspuntu zeharo ezberdinetako pertsonak elkartzea izan zen, Sinn Féinen etorkizuneko borroken aleak eta erantzunik gabeko galderak zeuden, oraindik ere gaur egungo errepublikar korrontean pil-pilean daudenak<ref>Sinn Féin debe ser el lema. Los años de la fundación, 1900-1907, 57-58. orr. Sinn Fein, un siglo de historia irlandesa. Brian Feeney, 2002, The O'Brien Press, Dublin. Gaztelaniazko itzulpena: Ignacio Alonso Blanco, Edhasa, 2005. {{es}}</ref>: