Sinn Féin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
54. lerroa:
 
=== 1905–1916 ===
[[Fitxategi:Arthur Griffith (1871-1922).jpg|thumb|left[[Arthur Griffith]].]]
 
Sinn Féin alderdia sortzea eragingo zuten ideien lehenbiziko proposamenak [[United Irishman]] egunkariko [[Arthur Griffith]] argitaratzaileak hedabide horretan bertan idatzi zituen. [[1900]]eko martxoko artikulu batean, garaiko [[irlandar nazionalismo|erakunde nazionalista]] guztiak batuko zituen alderdi bat sortzeko deia egin zuen, ondorioz urte horretako amaieraldera [[Cumann na nGaedheal (1900)|Cumann na nGaedheal]] erakunde politikoa eratu zen. [[1902]]ko alderdi horren biltzarren Griffithek [[Erresuma Batuko Legebiltzarra|Erresuma Batuko Legebiltzarreko]] irlandar parlamentariek hartan parte hartzeari uko egiteko proposamena egin zuen. [[1903]]an, [[Eduardo VII.a Erresuma Batukoa]]k [[Dublin]] hiriburura egindako bisitaldia zela eta, [[Maud Gonne]] irlandar iraultzaileak eta beste zenbaitek Kontseilu Nazionala izeneko bigarren erakundea sortu zuten. Dublingo Udal Batzak Eduardo VII.aren aurrean hitzaldi bat egiteko proposamena egin zen. Hitzaldiaren proposamena gutxigatik baztertua izan zen, baina Kontseilu Nazionala udalerri eta herrietako erakundeetan ordezkaritza nazionalistak areagotzeko presio talde gisa existitzen jarraitu zuen.
 
[[1905]]eko [[azaroaren 28]]an Sinn Féin sortu zen, eta lehenbiziko urteko Batzar Nazionalaren Biltzarrean Arthur Griffithek alderdiaren asmoz "Irlandako hiriburuan irlandarren onarpen morala zuen legealdi nazional bat ezartzea" zela aipatu zuen.<ref>Griffith, ''The Resurrection of Hungary'', 161. orr.</ref> Alderdiak [[1908]]ko [[Leitrim konderria|Iparraldeko Leitrimgo]] hauteskundeak inougnatu zituen, hauetan bozken %27a lortu zuen.<ref>Brian Feeney, ''Sinn Féin: a hundred turbulent years'', 49–50. orr.</ref> Hortik aurrera, alderdiaren babes sozialak nahiz kide kopuruak beheruntz egin zuen. [[1910]]eko [[Ard Fheis]] (alderdiaren biltzarra) delakoan, bertaratutakoak gutxi izan ziren, eta zuzendaritzan osatzeko kideak topatzea zaila izan zen.<ref>Feeney, 52–4. orr.</ref>
 
{{paperezko aipua|Sinn Féinen hauteskunde programa irlandar independentzian sinisten duten irlandar guztiak barne hartzeko adina zabala izan da, edota izaten saiatzen da, bai errepublikarrak izan ala ez. Errepublikanismoa berez ez dago derrigorrean irlandar nazionalismoari lotua, nahiz eta azken ehun eta hamazazpi urtetan [[Irlandar Anaitasun Errepublikarra|IRBko]] kideek Irlanda independiente bat gobernatzeko errejimen egokienatzat jo. Irlandar gobernu sistema gai garrantzitsutzat hartu beharra dago, baina ez funtsezkoa. Helburu bera da, eta ez bere ezaugarri exekutiboa, Irlandak nahi duena.|[[Arthur Griffith]]<ref>Sinn Féin debe ser el lema. Los años de la fundación, 1900-1907, 58. orr. Sinn Fein, un siglo de historia irlandesa. Brian Feeney, 2002, The O'Brien Press, Dublin. Gaztelaniazko itzulpena: Ignacio Alonso Blanco, Edhasa, 2005. {{es}}</ref>}}
 
[[Fitxategi:McGuinness- 1917 election.jpg|thumb|[[Joseph McGuinness]]en kanpainia, honek preso zegoela 1917ko [[Longfordeko konderria|Hegoaldeko Longford]] hauteskundeak irabaztea lortu zuen. Hauteskunde batzuetan aukeratua izatea lortu zuen Sinn Féin alderdiko lehen hautagaietako bat izan zen. 1921ean [[Michael Collins]]ekin batera [[Anglo-irlandar Ituna]]ren alde agertu zen.]]