Korrosio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
4. lerroa:
'''Korrosioa''' inguruneko [[fisika|agente fisikoek]] edo [[sustantzia kimiko|kimikoek]] material baten azalean eragindako aldaketa da, materiala narriatzea, deskonposatzea edo desegitea dakarrena.
 
Korrosioa [[erreakzio kimiko]]en ondorioz edo [[erreakzio elektrokimiko]]en ondorioz gertatu ohi da, baina erreakzio fisikoek ([[tentsio mekaniko]]mekanikoekek, adibidez) eta [[mikroorganismo]]ek ere eragin hori bera izan dezakete zenbait metaletan. [[Erreakzio kimiko]]en ondorioz gertatzen den korrosioan, [[aire]]aren [[oxigeno]]ak eragiten die kaltea metalei, [[herdoiltze|herdoildu]] egiten baititu. Metal-mota batzuetan, herdoildutako geruza erori egiten da, eta oxidazio-prozesua behin eta berriro errepikatzen da metala erabat hondatzen den arte. Beste metal batzuetan, berriz, geruza bakarra hondatzen du oxigenoak, eta geruza horrek korrosioaren kontrako babesa ematen dio metalari. Korrosio elektrokimikoa metalaren eta metala dagoen ingurunearen artean eratzen diren korronte elektrikoek sortzen dute.
 
Metalak korrosiotik babesteko, hiru bide daude: metala korrosioak hondatzen ez duen gai batez estaltzea, gainazalean babes-geruza bat ezartzea alegia; korrosioa eragiten duten gaien lana galarazteko edo moteltzeko sistemak erabiltzea; eta, korronte elektrikoak korrosioa eragin ez dezan, metala katodoarekin lotzea.