Bizantziar Inperioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak
24. lerroa:
| erlijioa=Paganismo<br />[[Eliza ortodoxoa|Eliza Ortodoxoa]]
}}
'''Bizantziar Inperioa''' edo '''Ekialdeko Erromatar Inperioa'''<ref>{{Erreferentzia|url=httphttps://www.euskaltzaindia.neteus/dok/arauak/Araua_0142.pdf|izenburua=142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak|egilea=[[Euskaltzaindia]]|data=2004/XII/16|lekua=[[Bilbo]]}}</ref> [[Antzinaro Berantiarra|Antzinaro Berantiarreko]] eta [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] [[kristautasun|kristau]] inperioa izan zen, [[greziar]] edo heleniar kulturakoa. Hiriburua [[Konstantinopla|Konstantinopolis]] zuen, [[Bizantzio]] ere deitua (gaur egungo [[Istanbul]]).
 
[[Erromatar Inperioaren gainbehera]]rekin sortu zen, inperio hura bitan zatitu zenean. [[Mendebaldeko Erromatar Inperioa]] erori ondoren ([[476]]), beste mila urtez eutsi zion ekialdekoak, Konstantinopolis konkistatu zuten arte, hain zuzen ([[1453]]). Inperioaren jatorrian dago [[Diokleziano]]k ekialdeko muga lurraldeak babesteko ezarri zuen bitariko gobernua, [[Galerio]]k mantendu zuena. Konstantinopolis antzinako Bizantzio hiriaren gainean eraikitzeko erabakiak eta, batez ere, Konstantinoren hura inperio osoko hiriburu bihurtu nahiak ([[330]]) Inperioaren banakuntza ekarri zuen, [[Teodosio I.a Handia|Teodosio I.a]] hil ondoan ([[395]]). Semeen artean banatu zuenean, [[Arkadio]]ri sortaldea egokitu zitzaion eta Honoriori, sartaldea. Ekialdeko Inperioa hego [[Danubio]]tik Ipar [[Mesopotamia]]raino hedatzen zen, lur hauek barne zirela: [[Balkanak]], [[Anatolia|Asia Txikia]], [[Zipre]], [[Kreta]], [[Siria]], [[Palestina]], [[Egipto]] eta Ipar Mesopotamia.