Mitanni: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Barne lotura zuzenketa: amortar
t Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Mitanni map.png|thumb|220px|Mapa, Mitannik [[Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbilean]] zuen kokapenarekin, gaur egungo [[Siria]] eta [[Turkia]] artean]]
'''Mitanni'''<ref>{{Erreferentzia|url=httphttps://www.euskaltzaindia.neteus/dok/arauak/Araua_0142.pdf|izenburua=142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak|egilea=[[Euskaltzaindia]]|data=2004/XII/16|lekua=[[Bilbo]]}}</ref>, gaur egungo [[Siria]]ren iparraldean existitu zen antzinako erresuma baten izena izan zen, ''Naharina'' bezala ere ezaguna. Izen hau, aurrerago, Khabur eta Eufrates ibaien artean zegoen eskualdea izendatzeko erabili zen asiriar-berri garaian. Mitanni estatu feudal bat izan zen, noblezia gerlari batek gidatua, [[K. a. 1600ko hamarkada|K. a. 1600]] inguruan garrantzi handia hartu zuena, [[Orontes]] ibaia eta asiriar, egiptoar, siriar eta hititar inperioen artean zuen kokapen pribilegiatuagatik.
 
Mitanni [[Nuzi]] (gaur egungo [[Kirkuk]]) eta [[Tigris]] ibaitik ekialdean, [[Alepo]] eta [[Siria]]raino mendebaldean hedatzen zen. Bere erdigunea Khabur haranean zegoen, bi hiribururekin: Taidu edo Taite, eta Washshukanni (asiriar iturrietan Ushshukana deitua), oraindik erabateko ziurtasunez aurkitu ez dena, eta, beraz, ezta industu ere. Bere azalera osoak nekazaritza ahalbidetzen zuen ureztatze artifizialik gabe. Bere klima asiriarrenaren antzekoa zen, eta bertan, [[hurrita]]k eta [[amortar|amoriar]]ren hizkuntza hitz egiten zuten beste herri batzuk bizi ziren.