Sinn Féin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
47. lerroa:
[[1893]]an [[irlandera]] eta gaeldar kultura bultzatzeko sortutako [[Gaelic League|Liga Gaelikoa]] erakundeak ''Sinn Féin'' leloa aukeratu zuen. [[1898]]an [[Douglas Hyde]] lehendakariak ''Shan Van Vocht'' aldizkariak olerki batekin kolaboratu zuen (ikus eskuinean).
 
{{paperezko aipua|Frantziaren laguntza itxaroten, Espainiaren laguntza itxaroten,</br>Jendeak</br>Denbora luzez itxaron du, samina bakarrik lortuz.</br>Berriz ere Amerikaren babesa itxaronezitxaroten: oraindik itxaroten dauden guztiei,</br>Itxaroteagatik, nire haserrea bego haiekin,</br>Ergel horietako bakoitzak lelo guztiek ez dutela axola jakiteko unea da, bat ez beste,</br>Sinn Féin amháin. Gu Geu bakarrik!|[[1898]], [[Douglas Hyde]]<ref>Sinn Féin debe ser el lema. Los años de la fundación, 1900-1907, 29. orr. Sinn Fein, un siglo de historia irlandesa. Brian Feeney, 2002, The O'Brien Press, Dublin. Gaztelaniazko itzulpena: Ignacio Alonso Blanco, Edhasa, 2005. {{es}}</ref>}}
 
[[XIX. mendea]]ren amaieran ''Sinn Féin'' hitzak Irlandan pentsakera estiloa, ikuspuntu edo jarrera bat, ideia multzoa eta pentsatzeko modu bat definitzen zuten hitzak bilakatu ziren. Jendeak sarri "nazionalismo progresista" mentalitate edo jarrera bezala ezagutzen zena deskribatzen erabiltzen zuen izendapena zen: ez zuen independentzia politiko bat bakarrik aldarrikatzen, irlandar singularitatea nabarmendu eta garatu, eta Ingalaterratik atal guztietan banatzeko joera ere adierazten zuen: kirola, hizkuntza, literatura, kultura eta historia. [[Ingelesa]]ren eraginari erresistentzia ipintzeko asmoa zuten, [[XIX. mendea]]ren amaieran nagusitasuna irabazi zuela beldur baiziren. Nazionalista erradikalek mugarik gabeko Irlanda bat nahi zuten, batzuk baita oldarki irlandarra zena, eta helburu hori lortzeko herrialderan edozein ingeles eragina desegiteko prest zeuden. Jarrera horren ondorioz, "irlandar irlandesistak" izenez ere ezagun egin ziren. Beren ideologia irlanderazko izen bat zuen mugimendu batean adierazteko gai izateak ideia horiek elkarbanatzen zituzten guztien artean garrantzi sinboliko handia zuen<ref>Sinn Féin debe ser el lema. Los años de la fundación, 1900-1907, 30. orr. Sinn Fein, un siglo de historia irlandesa. Brian Feeney, 2002, The O'Brien Press, Dublin. Gaztelaniazko itzulpena: Ignacio Alonso Blanco, Edhasa, 2005. {{es}}</ref>.