Konbentzioaren Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
71. lerroa:
Urriaren 15 eta 17 artean, ofentsiba zabala hasi zuen Monceyk Nafarroako iparraldean: 46.000 soldadu abiatu ziren Baztandik eta Ibañetatik hegoalderantz, Iruñea hartzeko xedearekin; espainiarrak 13.000 besterik ez ziren. [[Orbaizetako gudua|Orbaitzetako gudua]] deitutakoan [[Mezkiritz]], [[Orbaizeta|Orbaitzeta]], [[Lekunberri (Nafarroa Garaia)|Lekunberri]] eta [[Hiriberri (Arakil)|Hiriberri]]n izan ziren borrokaldiak, eta Konbentzioaren armadak [[Auritz]] erraustu zuen.<ref name="gen">{{erreferentzia| izena= |abizena= |url=http://www.enciclopedianavarra.com/?page_id=7311 | izenburua =Guerra contra la Convención |sartze-data=2018-11-12 |argitaletxea=Gran Enciclopedia Navarra, enciclopedianavarra.com}}</ref> Nagusitasun handia izan arren, ordea, frantsesek bertan behera utzi zuten erasoa, eta ihesi zihoazen soldadu espainiarrak iritsi ahal izan ziren Iruñera. Erasoaldian [[Orbaizetako ola|Orbaitzetako]] eta [[Eugiko ola|Eugiko]] arma olak hartu zituen suak,<ref name="hedatuz"></ref> eta baita [[Auritz]] herria ere. Azaroaren 28an, [[Bergara]] hartu eta arpilatu zuen frantziar gudaroste iraultzaileak, baina [[Gabriel Mendizabal]] buru zuten gipuzkoar boluntario foralistek hiria berreskuratu zuten abenduaren 2an. Frantsesak egotzirik, Gipuzkoako batzar nagusia [[Leintz Gatzaga]]n kokatu zen.<ref name="kasper"></ref>
 
1794-1795eko negua latza izan zen armada frantsesarentzat: nekeak, janari urritasunak eta arta eskasak [[tifus]] izurrite ikaragarria eragin zuten,<ref name="hedatuz"></ref> eta Monceyk 3.000 gudari galdu zituen. Hori zela eta, udaberrian ere ez zen ekintzarik izan. Ekainean 12.000 soldaduko errefortzua iritsi ondoren, berriz ekin zieten erasoei. Arrasate uztailaren 16an erori zen, Gasteiz biharamunean, eta [[Bilbo]] bi egun geroago. Gipuzkoako batzar nagusiak [[Briviesca]]n hartu behar izan zuen babes.<ref name="kasper"></ref> [[Miranda Ebro]] ere frantziarren esku zegoen uztailaren 22an, eta Madrilgo gortean panikoak jota zebiltzan.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Mondragón y la Gipuzkoa española|hizkuntza=es-ES|data=2009-04-19|url=https://www.diariovasco.com/20090419/alto-deba/mondragon-gipuzkoa-espanola-20090419.html|aldizkaria=El Diario Vasco|sartze-data=2018-11-21}}</ref> Egun berean, Konbentzioaren armadak posizioak hartu zituen [[Erga]] eta [[Gaztelu (Nafarroako mendia)|Gaztelu]] mendi tontorretan, Iruñeko arroaren atarian.
 
== Gerraren amaiera ==