LAIN taldea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t kitarra > gitarra
17. lerroa:
 
== Biografia ==
2007an Leire Berasaluze eta Kristina Aranzabek Youtuben abesti baten bertsioa egin eta bisitari ugari izan zituztela ikusita 2008an Lain taldea sortzea erabaki zuten. Neska bien ahotsaz gain Jon Altuna (bateria), Imanol Urkola (gitarra) eta Javi Riverok (baxua) osatu zuten taldea 2011 arte eta denbora tarte horretan bi disko kaleratu zituzten, biak Elkar argitaletxearekin: LAIN (2009) eta LEIHOAK (2011). 2008 taldeak Euskadi Gazteako XVIII.maketa leihaketa irabazi zuen "Aukera berri bat" abestiarekin. 2011 urtean Mikel Benito (kitarragitarra) batu zen taldera LEIHOAK diskoaren kaleraketarekin batera.
 
2012ko maiatzean Lainen lokalera sartu ziren eta musika-tresnak eta soinu ekipoa lapurtu zizkieten. Lain taldearen zaleek, musika talde ugarik eta Euskadi Gazteak besteak beste erakutsitako elkartasunari esker aurrera jarraitu zuten. Gogoangarria da ekainean Hesian, Ze Esatek!, Lauroba eta Gugaz taldeekin batera emandako kontzertua.<ref>{{erreferentzia|egunkaria=Entzun!| data=2012-06-11|izenburua= Lain taldearen aldeko kontzertua Villabonan|url=http://www.entzun.com/berriak/lain-taldearen-aldeko-kontzertua-villabonan#.WEm_MFyFnnc}}</ref>
 
2013an Imanol Urkolak taldea utzi eta Joseba De Arriba (kitarragitarra) sartu zen eta honekin batera taldearen hirugarren lanari buru belarri ekin zioten. LAINen ibilbidean 'pop' kutsuak nabarmentzetik 'rock'-aren nagusitzea eman da. Euren abestiek pop-aren freskotasuna izateaz gain, rock-aren indarra eta erritmo biziak ere badituzte, baina taldearen ezaugarri azpimarragarriena taldeko bi nesken ahotsak lirateke.
 
2014-15 denboraldian [[Euskal Telebista]]ko ''Tumatxak'' saioko atal bakoitzean Leirek eta Kristinak zegokien talde edo abeslariaren kantu ezagunenaren bertsio akustikoa egin zuten, ''Marinelaren zain'' (Sorotan Bele), ''Balearen Bertsoak'' (Benito Lertxundi), ''Euskal Herrian Euskaraz'' (Oskorri), ''Ene maitea nauzu'' (Iñaki Ezimendi)...