Marruskadura-indar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
erreferentzia
1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma}}
 
[[Fisika]]n, '''marruskadura-indarra''' deritzo (edo '''marruskadura''', besterik gabe) kontaktuan dauden bi gorputzek elkarri egiten dioten [[indar]] berezi bati. Marruskadura-indarra bi gorputzen ukipen-gainazaletan agertzen da, gainazalarekiko norabide perpendikularra du eta gorputzen elkarrekiko higidura tangentziala oztopatzen du ukipena galtzen ez den bitartean. Bi gorputzean indar bana agertzen da aldi berean, bietan norabide berean, baina alderantziko noranzkoekin; alegia, gorputz bakoitzean indar batek eragiten du, eta bi indar horiek [[Akzio-erreakzioko printzipioa|''akzio-erreakzio''ko printzipioa]] betetzen dute.<ref>{{Erreferentzia|izena=Jose Ramon|abizena=Etxebarria Bilbao|urtea=|izenburua=Fisika orokorra (2. argitalpena)|argitaletxea=UEU|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|data=2003-12-31|url=http://www.buruxkak.eus/liburua/fisika-orokorra-2-argitalpena/175|isbn=9788484380450|sartze-data=2018-12-07}}</ref>
 
Izatez, bi gorputzen gainazalek dituzten inperfekzio eta laztasunen ondorioz agertzen da marruskadura. Bi gorputzak elkarrekiko geldi daudenean (''marruskadura estatikoa'' dagoenean), ez da energiarik xahutzen; bata bestearekiko higitzen ari direnean (''marruskadura dinamikoa''), ordea, energia xahutzen da marruskaduraren kausaz, eta prozesu horretan bi gorputzen ''energia zinetikoa''ren parte bat ''bero'' bihurtzen da.