Connemarako poni: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
5. lerroa:
'''Connemarako ponia''', [[Irlandako gaelera]]z ''Capaillín Chonamara'', Pónaí Chonamara edo Capall Chonamara [[Irlanda]]ko [[Connemara]] eskualdean, [[County Galway]] [[konderria]]n, jatorria duen bertako [[zaldi]] [[arraza]] da<ref>Arrazari buruzko erreferentzia "The equinest" entziklopedian. http://www.theequinest.com/breeds/connemara-pony/</ref>. Bere tamaina zein ezaugarriengatik [[poni]]en sailkapen taldean sartzen da.
 
[[Irlanda]]ko poni arraza ezagunena da, eta munduan barrena ere nahiko ospetsua egin da. Esate baterako Connemarako poniaren munduko bigarren kopururik handiena [[Frantzia]]n dago.
 
Connemara eskualdea Irlandako mendebaldeko kostaldean kokatzen da, [[Galway]]ko konderrian. Connemarako paisaian [[txillardi]] handiak, harrizko hormek mugatutako [[larre]] zabalak, [[aintzira|lakuak]] eta [[zohikaztegi]] ugari dago.