Hertzainak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Barne lotura: Mundu berria daramagu bihotzean
24. lerroa:
Euskaraz landutako rocka ulertzeko, ezinbesteko taldea da Hertzainak. Beste asko bezala, taldekideak bidean egin ziren musikari, eta nabaritu zen taldearen garapenean, hasierako punk erritmo britainiarretatik rock giro klasikoetaraino, eta tartean ska erritmoak eta folk kutsuko melodiak jorratuz. Diskografia oparoa utzi zuen taldeak (sei disko eta hainbat single eta EP), eta oraindik ere entzuten dira haren kantuak. 1978an hasi zen Hertzainak izango zenaren hezurdura osatzen, Gasteizen, eta 1981eko Urtezaharrean jo zuen aurreneko aldiz zuzenean. Taldearen azken emanaldia 1993ko urriaren 30ean izan zen, Izarran (Araba), Kubaren aldeko jaialdi batean.
 
Garaiko beste musika taldeen antzera, Ingalaterrako punk mugimendua izan zuten abiapuntu eta eredu Hertzainak taldea sortzeko unean. Rock&rolla eta euskal giroaRockgiroa elkartu nahi zituzten, eta musika eta hitzak erabilitako formula. Testuinguru politikoak garrantzi handia izan zuen taldearen sorreran, eta lehen garaiko kantuen hitzek ere norabide horretan jotzen zuten: kaleko giroa islatu, Poliziaren errepresioa salatu eta batzokietako jelkideen kontra jo zuten, besteak beste.
 
[[Josu Zabala Ajuriagerra]] eta [[Xabier Montoia]] izan ziren taldearen sortzaileak, eta haiek mamitu zuten lehen urteetan Hertzainak-en izaera. Lehen uneko taldekide aldaketak izan ondoren, honako hau izan zen 1981eko Urtezaharrean taula gainera igo zen taldea: Xabier Montoia Gamma (ahotsa), Josu Zabala Ajuriagerra (baxua), Kike Saez de Villaverde (gitarra), Curro (bateria), Tito Aldama (saxofoia) eta Delfo (gitarra). Taldearen inguruan ibili ziren Gerardo Pozo Gene gazte gasteiztarra eta [[Karra Elejalde]] aktorea ere.