UZEI: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
1. lerroa:
'''UZEI''' Unibertsitate Zerbitzuetarako Euskal Ikastetxea euskara berritu eta mundu modernora egokitzeko helburuarekin 1977an sortutako irabazi-asmorik gabeko elkartea da, edozein euskal hiztunek edozein lan-eremutan egokitasunez eta zehaztasunez erabil dezan.
 
Urtetan egindako hiztegi terminologiko guztiak banku terminologiko batean sartu ziren. Honela, 1986an [[Euskalterm]] terminologia-bankua sortu zen bere baitan. 1987an, 226/1987 Dekretuaren arabera eta berariazko lankidetza-hitzarmena izenpetuz, [[Eusko Jaurlaritza]]ren Babespeko Elkarte bihurtu zen hizkuntza-plangintzako ikerlanean aritzeko.