Konbentzioaren Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Iñaki LL wikilariak «Konbentzio Gerra» orria «Konbentzioaren Gerra» izenera aldatu du: Eztabaida orriko ekarpenen arabera
t Konbentzio Gerra > Konbentzioaren Gerra
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
1. lerroa:
{{Gerra infotaula
| izena = KonbentzioKonbentzioaren Gerra
| guda = [[Frantziako Iraultzako Gerrak|Frantziako Iraultzako Gerren]] zati
| frontea =
25. lerroa:
| oharra =
}}
'''KonbentzioKonbentzioaren Gerra''', batzuetan '''Pirinioetako Gerra''' edo '''Rosellóko Gerra''' ere deitua, [[Frantziako Errepublika]]ren eta [[Espainia]]ko monarkiaren arteko gerra izan zen, [[1793]] eta [[1795]] artean Pirinioen inguruan gertatu zena, Frantzian [[Konbentzio Nazionala]] agintean zela. [[Frantziako Iraultzako Gerrak|Frantziako Iraultzako]] [[Lehen Koalizioko Gerra|Lehen Koalizioko Gerra honetan]], Espainiak Ingalaterraren laguntza izan zuen, baina Frantzia atera zen garaile.
 
Gerra [[Katalunia]]n eta [[Euskal Herria]]n egin zen, batez ere, nahiz eta Frantziako [[Toulon]]en ere borroka izan zen, ingelesen eta espainiarren gerra ontziak joan baitziren hara Frantziako erregezaleei laguntza ematera. Gerra [[Basileako Bakea|Basileako Bakeaz]] amaitu zen.
44. lerroa:
Irailean, Ricardosek bi dibisio bidali zituen Perpinyàko gotorlekua hartzera, baina Eustache Charles d'Aoustek azpiratu zituen Paretstortesko guduan, irailaren 19an. Gudu horrek amaiera eman zion espainiarren aurrerabideari [[Rosselló]]n. Bost egun geroago, portugesen eta britainiarren laguntzari esker, Truillasen nagusitu baziren ere, Ricardosen osteek [[Tec]] ibairaino egin zuten atzerantz. Urriaren amaieran, porrot egin zuen frantziarrek [[Roses]]era egindako espedizioak. Azaroan, 5.000 portugaldar soldadu iritsi ziren Rosesera espainiarrei laguntza ematera. Urtea amaitu baino lehen, [[Cotlliure]] eta [[Portvendres]] bereganatu zituen Ricardosek, eta Tec ibaian egonkortu zen frontea. Negu hasieran, espainiarren eskuetan zeuden Els Banys, La Guàrdia, Vilafranca, Sant Elm, Portvendres, Cotlliure eta Bellaguardako gotorlekuak.<ref name="girona"></ref>
 
[[Fitxategi:Eastern Theater Pyrenees War 1793 to 1795.jpg|thumb|left|380px|KonbentzioKonbentzioaren Gerra, ekialdeko Pirinioetako kanpaina]]
Frantziako errekrutatze masiboak gerraren egoera erabat aldatu zuen [[1794]]tik aurrera. Urte hasieran, [[Jacques François Dugommier]] bilakatu zen ekialdeko Pirinioetako frantziar armadaren buru. Antonio Ricardos Madrilera joan zen, [[Manuel Godoy]]ri indar gehiago eskatzera, baina bertan zegoela hil egin zen, martxoaren 13an. Hamar egun geroago zendu zen haren ordezkoa, [[Alejandro O'Reilly]] jenerala. Beraz, Luis Firmin de Carvajal izendatu zuten Kataluniako armadaren buruzagi. Udaberri hasiera hartan, espainiar gudarosteak desabantaila handia zuen: 23.000 gudari besterik ez, 66.000 frantziar soldaduen aurrean. Le Boulouko guduan, apirilaren 29 eta maiatzaren 1aren artean, espainiarrak nahaspilan atera ziren ihesi Rosselló eta Vallespirtik. Maiatzean, tropa errepublikanoek Cotlliure eta Portvendre berreskuratu zituzten, eta espainiarrek bertan behera utzi zituzten Sant Elm, Els Banys eta La Guàrdiako gotorlekuak.<ref name="girona"></ref> Bellaguardako gazteluan, azkenik, 1.000 espainiar soldadu erabat setiaturik egon ziren maiatzaren 5etik; goseak eta [[eskorbuto]]ak jota, irailaren 17an amore eman zuten.<ref name="raco">{{erreferentzia|izena= Eduard |abizena= Vivas i Llorens |url= https://www.raco.cat/index.php/AnnalsEmpordanesos/article/viewFile/93140/164774 |izenburua=Guerra Gran. La batalla del Roure i el seu santuari |argitaletxea= Annals de l'Institut d'Estudis Empordanesos, 25, 1992. urtea, 109-148, raco.cat |sartze-data=2010-11-7}}</ref>
 
54. lerroa:
 
== Euskal Herriko kanpaina ==
{{Sakontzeko|KonbentzioKonbentzioaren Gerra Euskal Herrian}}
[[Fitxategi:Bon_Adrien_Jeannot_de_Moncey_(1792).jpg|thumb|180px|[[Bon-Adrien Jeannot de Moncey]].]]
Gerra piztu orduko, Iraultzaren aldeko herri-mugimendua sortu zen [[Garazi]] eta [[Baigorri]] aldean, muga babestea helburu zuena; izan ere, [[Arnegi]]-[[Aldude]]-[[Orreaga]] arteko muga finkatu berria zenez gero, jendea beldur zen “espainiarrek” (hots, [[baztan]]darrek eta [[erroibar]]tarrek) berenganatuko zituztela bertako oihan eta bazkalekuak. [[Euskal Ehiztariak]] izeneko [[infanteria]] konpainiak eratu ziren, [[Bon-Adrien Jeannot de Moncey]] kapitaina buru zutela.<ref name="manex">{{erreferentzia| izena= Manex|abizena= Goienetxe |url=https://www.jakin.eus/show/5ece003a69cf25d9df3c40cc6481137b71c7937b | izenburua =Frantziako iraultza eta Euskal Herria, kronologiaren harian |sartze-data=2018-11-9 |argitaletxea= Jakin 51, 1989ko martxoa-apirila, 55-67. orrialdeak, jakin.eus}}</ref> Hasiera hartan, 9.000 soldadu zituen Mendebaldeko Pirinioetako frantziar armadak, [[Joseph Servan]]en aginduetara.<ref name="hedatuz">{{erreferentzia| izena= Jean|abizena= Etcheverry-Ainchart |url=http://hedatuz.euskomedia.org/3206/1/08207216.pdf | izenburua =La Vallée de Baïgorri sous la Révolution |sartze-data=2018-11-10 |argitaletxea= Eusko Ikaskuntzaren VIII. Kongresua (8. 1954. Baiona, Uztaritze), Donostia, Eusko Ikaskuntza, 2003, 207-216. orrialdeak, ISBN: 84-8419-932-0, hedatuz.euskomedia.org}}</ref> Ondoko hilabeteetan kopuru hori emendatuz joan zen, Konbentzioak soldadu errekrutatze masiboa ({{lang-fr|Levée en masse}}) agindu baitzuen. Hegoaldean, berriz, 18.000-20.000 soldadu zituen espainiar armadak, [[Ventura Caro]] jeneralaren esanera. Haren ardurapean zegoen frantziar iheslari erregezaleen armada ere (''Légion Royale des Pyrénees'').<ref name="hedatuz"></ref> Nafar gutxi mobilizatu ziren, 1.600 gizon inguru, gehienak [[Baztan]]en, muga defendatzeko helburuz.<ref name="rodr">{{erreferentzia| izena= Rodrigo|abizena= Rodriguez Garraza |url=https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=15856 | izenburua =Actitudes políticas en Navarra durante la guerra de la Convención (1793-1795) |sartze-data=2018-11-9 |argitaletxea= Príncipe de Viana, ISSN 0032-8472, 51. urtea, 189. zenbakia, 1990, 113-118. orrialdeak, dialnet.unirioja.es}}</ref> Gipuzkoak 4.600 gizonez osatutako milizia antolatu zuen [[Joaquín María Egia]] Narrosko markesaren agindupean.
62. lerroa:
1794ko martxoan, Konbentzioko frantses agintariek [[Sara]], [[Ainhoa]], [[Ezpeleta]], [[Zuraide]], [[Kanbo]], [[Biriatu]] eta Lapurdi hegoaldeko hainbat herri ''ignoble'' ("doilor") izendatu zituzten, tokiko 47 gaztek beren gerrako postuak utzi eta [[Bera]]ra alde egin zutenean. Beraz, herrietako elizetan bildu zituzten biztanleak, gizon zein emakume, gazte zein zahar, 3.000<ref>Watson, C. 2003, 56-57. or.</ref> eta 10.000 artean, eta ilara luze batean deportatu zituzten [[Capbreton]] eta [[San Bisentse|San Bisentsera]], [[Landetako basoa|Landetan]]; agintari berriek haien jabetzak ebatsi edo/eta erre egin zituzten,<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=Juan Carlos|abizena=Etxegoien (Xamar)|urtea=2009|izenburua=The Country of Basque|argitaletxea=Pamiela|orrialdea=23|isbn=978-84-7681-478-9|herria=Pamplona-Iruñea, Spain}}</ref> edo (frantses) "abertzaleei" eman;<ref>Watson, C. 2003, 56-57. or.</ref> herritar batzuk, berriz, Frantzia hego-mendebaldeko bost departamendutara egotzi zituzten. Azkenean, irailean etxera itzultzeko baimena eman zitzaien.<ref name="manex"></ref> 1.600 hil ziren, gehienak Sarakoak.<ref name=":0" /> Aldi berean, euskara "fanatismoaren mintzairatzat" jo zuten.
 
[[Fitxategi:Guerre du Roussillon (1793-1795) EU.jpg|thumb|left|380px|KonbentzioKonbentzioaren Gerra, euskal Pirinioetako kanpaina]]
1794ko udaberrian, frantziar agintari militarrek Baztan hautatu zuten espainiarren aurkako eraso erabakigarria jotzeko. Ekainaren 3an, hiru zutabetan antolatutako 5.800 gizonek haranaren iparraldeko eta ekialdeko mendi lepoak ([[Aldudeko gudua|Berderiz]], [[Izpegi]] eta [[Otsondo]]) hartu zituzten.<ref>{{erreferentzia| egilea= Labouche, Capitaine |url=http://www.memoriadigitalvasca.es/applet/libros/JPG/280425/280425.pdf | izenburua =Le Chef de brigade Harispe et les chasseurs basques |sartze-data=2018-11-11 |argitaletxea= Pau, Société des Sciences, Lettres et Arts, 1893?, memoriadigitalvasca.es}}</ref> Uztailaren 10ean, Konbentzioaren aurkako frantziarrek [[Argintzu]] mendian zuten kanpamentuaz jabetu ziren.<ref name="hedatuz"></ref> Azkenik, uztailaren 23an, Bon-Adrien Jeannot de Moncey buruzagi zuen espedizioak Izpegiko lepoa gainditu eta [[Elizondo]] eta [[Doneztebe]] hartu zituen, [[Baztan haraneko gudua]]n. Frantsesek Bidasoan behera egin zuten ondoren, [[Hondarribia]] hartu, eta [[Donostia]]ra aurreratu zuten, baita abuztuaren 3an Donostiara sartu ere; hiriak ateak ireki zizkien,<ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=KonbentzioKonbentzioaren Gerra Euskal Herrian - Auñamendi Eusko Entziklopedia|hizkuntza=eu|url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/konbentzio-gerra-euskal-herrian/ar-154139-144609/#144613mintzatzen%20da%22|aldizkaria=aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus|sartze-data=2018-11-11}}</ref> defendatzeko hornigairik gabe eta Espainiako Koroarekiko tirabira handien erdian. [[Filipinetako Konpainia]]k bertan behera utzi zuen bere jarduera Gipuzkoan.
 
Abuztutik aurrera, Gipuzkoako Diputazioak [[Gipuzkoako Errepublika|independentzia aldarrikatu zuen]], eta bake negoziazioa eskatu zion Frantziako Errepublikari, lurralde burujabe zen aldetik. Hala ere, batetik, Gipuzkoa txikia eta ahula zen eta, bestetik, gudaroste iraultzaileek probintzia osoa okupatua zuten. Monceyk errepublika subiranoa osatzeko proposamena begiko izan zuen, baina ez zen Osasun Publikoaren Batzordean onartua izan; frantsesek lurralde konkistatutzat zuten Gipuzkoa.<ref name=":1" /> Pinet eta Cavaignac Frantziako Errepublikaren mandatariek zuten pentsamolde jakobinoarentzat, guztiz onartezina izan zen proposamen hura: ordezkariak atxilotuak izan ziren, guztira 46, beste hainbeste herritakoak.<ref name=":1" /><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Mondragón y la Gipuzkoa española|hizkuntza=es-ES|data=2009-04-19|url=https://www.diariovasco.com/20090419/alto-deba/mondragon-gipuzkoa-espanola-20090419.html|aldizkaria=El Diario Vasco|sartze-data=2018-11-21}}</ref> Frantziako Errepublikako probintzia izateko aukera eman zitzaion Gipuzkoari. Nolanahi ere, [[Manuel Godoy]] espainiar ministroak suminkor ikusi zuen gipuzkoar agintarien jarrera, baita Gipuzkoa "probintzia traidore" deitu ere; are, foruak kentzeko premia ikusten zuen.<ref name=":1" /> Abuztuaren 29an, frantses soldaduek Eibarko hainbat eraikin erre eta txikizioak eragin zituzten; herri hau izan zen Gipuzkoan gerratik kaltetuen atera zena.<ref>{{Cite aldizkari|abizena=Chicón Comerón|izena=Cirilo|egile-lotura=|izenburua=La guerra de la Convención en Guipúzcoa (1793-1795): daños causados por las tropas francesas|aldizkaria=Espacio, Tiempo y Forma. Serie IV|argitaratze-lekua=|liburukia=24|alea=|data=|urtea=2011|orrialdea=180-181|url=http://revistas.uned.es/index.php/ETFIV/article/viewFile/10842/10355|sartze-data=2018-11-18|issn=}}</ref> Frantsesen hitzarmenerako ezintasuna, jarrera bortitza eta arpilatzeko joera iraina izan zen gipuzkoar foralistentzat, eta 18 udalerrik gerrako batzar nagusi bat egin zuten [[Arrasate]]n, frantsesen kontrako gerra antolatzeko.<ref name="kasper">{{erreferentzia| izena= Michael|abizena= Kasper |url=http://www.zumalakarregimuseoa.eus/eu/files/mitxel-kasper.-la-guerrilla-en-gipuzkoa-1808-1835 | izenburua =La guerrilla en Gipuzkoa (1808-1835) |sartze-data=2018-11-12 |argitaletxea=Zumalakarregi Museoa, 1992, zumalakarregimuseoa.eus}}</ref>
83. lerroa:
Pirinioetako Gerra arrunt hondatzailea izan zen Euskal Herriarentzat, bi urtez milaka soldaduk hartu baitzituzten bertako mendi eta herriak. Herri asko izan ziren arpilatuak, eta suak erraustu zituen, besteak beste, [[Banka]], [[Urdazubi]], [[Auritz]], [[Abaurrepea]], [[Abaurregaina]], [[Garaioa]], [[Luzaide]] eta [[Otsagabia]]. Burdinola, borda, zubi eta errota ugari ere suntsituak izan ziren. Frantziar armadak aurrera egin ahala, herritarrek hegoalderantz egin zuten ihes. Luzaideko okupazioak, esate baterako, bi urte iraun zuen, eta urte bat Baztangoak. Bizilagun asko hil ziren, biztanleriaren %10 baino gehiago [[Iruñeko merindadea|Iruñeko]] eta [[Zangozako merindadea|Zangozako]] merindadeetan; hiltze kopurua %20ra iritsi zen mugako udalerrietan, hala nola, [[Bera]], Urdazubi, Zugarramurdi, [[Baztan]], Luzaide, [[Erroibar]] eta [[Aezkoa]]n. Gerrak ekarritako miseriarekin batera, 1794-1795 bitartean gudarosteek hedatu zuten [[tifus]] epidemia izan zen heriotza gehienen arrazoia.<ref>{{erreferentzia|izena= Angel| abizena=García-Sanz Marcotegui |izena2= Miguel Angel| abizena2=Zabalza Cruchaga |url= https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=15690 |izenburua=Consecuencias demográficas de la Guerra de la Convención en Navarra. La crisis de mortalidad de 1794-1795 |argitaletxea=Príncipe de Viana, ISSN 0032-8472, 168-170. zenbakiak, 44. urtea, 1983, 63-88. orrialdeak |sartze-data=2010-11-12}}</ref>
 
Errepresioa ere pairatu behar izan zuten euskal herritarrek. Iparraldean, Konbentzioaren ordezkariek iraultzarekin bat egiten ez zuten guztien aurka jo zuten, eta exekuzioak eta espetxeratzeak ohikoak izan ziren. Espainiarren lagun zirelakoan, milaka lapurtar deserrituak izan ziren 1794ko martxoan. Hegoaldeko probintzietako biztanleei ere leporatu zitzaien “etsaiekin” elkarlanean aritu izana. Esate baterako, Nafarroa Garaiko jendeak, bertako instituzioen babesarekin, jarrera epela izan zuen gerrarako erroldatzeko tenorean, eta mendialdean errekrutatutako boluntarioek uko egiten zioten Frantziako muga igarotzeari; desertzioak eta diziplinarik eza ere maizkoak ziren.<ref name=":1"></ref><ref name="rodr"></ref> Gertaera horiek aitzaki harturik, 1796an [[Karlos IV.a Borboikoa|Karlos IV.ak]] indarrik gabe utzi zituen [[Hego Euskal Herriko foruak|Nafarroako foruak]]. Ordutik aurrera, bai berak eta bai [[Fernando VII.a Borboikoa (Espainia)|Fernando VII.ak]], nafar gazteak sarrarazi zituzten Espainiako armada erregularrean, foruen xedapenen aurka.<ref name="gen"></ref> Lapurdiko deportazioaren agindu-emaileak eta arduradunak zigorrik gabe atera ziren Konbentzioak porrot egin zuenean ere.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=KonbentzioKonbentzioaren Gerra Euskal Herrian - Auñamendi Eusko Entziklopedia|hizkuntza=eu|url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/artikuluak/artikulua.php?id=eu&ar=154139&ep=144609|aldizkaria=aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus|sartze-data=2018-11-17}}</ref>
 
[[Arturo Kanpion|Arturo Campión]]-ek ''Pedro Mari'' ipuinean azaldu zuen bezalaxe, eta gaur egun, besteak beste, [[Xosé Estévez]] historialariak, gerraren ondorio politikorik negatiboena ordura arte nahiko baketsuak izan ziren [[Bidasoa]] eta [[Pirinioak|Pirinioen]] alde banatako euskaldunen arteko erlazioen hondatzea izan zen,<ref name="este">Estévez, X., ''Historia de Euskal Herria II. Del hierro al roble.'' Txalaparta, Tafalla, 1999. 243-244. orrialdeak.</ref> Frantziako Errepublikak Ipar Euskal Herriko biztanleak beren Hegoaldeko senideen aurka armak hartzera behartu baitzituen. Horren harira hauxe esan zuen handik urte gutxira [[Wilhelm von Humboldt]]ek: “''Hondarribia eta Hendaiako biztanleak eguneroko naturaltasunez bizi dira elkarrekin. Herri berekoak izaki, hizkuntza berekoak, dialekto desberdintasun txikiak besterik ez dutela, erresuma desberdinetako beste edozein mugakide baino batuago egon behar dute. Horixe da gure gudek gutxien erreparatzen dioten ankerkerietako bat, azpian hartzen dituzten herriei begirune eskasa dietenez, haien arteko elkartasunak zakarki eraitsi eta auzo herrietako bizilagun otzanenengan etsaigo eta gorroto hesiak eraikitzea, aurreko interes zein joerei erabat arrotz bazaizkie ere''”.<ref>{{erreferentzia|izena= Wilhelm| abizena=von Humboldt |url= http://www2.gipuzkoakultura.net/humboldt/eus/herriak.php |izenburua=Euskaldunen herrian barrena |argitaletxea=Zumalakarregi Museoa, CC BY-SA 3.0, gipuzkoakultura.net |sartze-data=2010-11-12}}</ref>
102. lerroa:
* Zavala, Antonio, [http://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10632.pdf Frantziako Iraultza eta Konbentzioko Gerra bertsotan], Erri-literatura, Auspoa Liburutegia, euskaltzaindia.eus
 
[[Kategoria:KonbentzioKonbentzioaren Gerra| ]]