1766ko matxinada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
142. lerroa:
| bgcolor = bisque
|quote=Oh jaunak, nire arimaren anai jaunak, Esquilache deserriratuz ez dira gure min guztiak amaitzen, hemen Donostian bakarrik Esquilache batzuk baimentzen dira, eta hauek ez badira konpontzen, eurak kondenatuko dira eta gu biziko gara mortifikaturik: zer etsai handiagorik, zer Deabrurik, Hiri honetako Kapitularrak berauek baino, ogia bost laurdenetan saldu beharrean hamarretan ematen digutenak, eta hau konpontzen dutenak ile-ordeetarako hautsak eta galoiak ekarrita, edo Jazintaren tertuliara joanez. Oh Espainiaren pobrezia, noraino jaitsi dituzten zuren interesak eta ohoreak...|source=''Anonimoa''<ref group="oh">O señores hermanos de mi alma, con desterrar a Esquilache no se acavan todos los males, solo aquí en San Sebastian se permiten varios Esquilaches y si a estos no se remedian ya, se condenarán ellos y viviremos nosotros mortificados: Pues que maiores enemigos o Demonios que los mismos Capitulares de esta Ciudad que en lugar de prober en cinco cuartos el pan nos proben en diez y esto se remedia con traer muchos polvos en las pelucas y galones, y con acudir a la tertulia de Jacinta. O pobreza de Espania, adonde se an arrastrado tus intereses y onores…</ref><ref name="Debarroa">{{Erreferentzia|izena=Gotzon Iparragirre|abizena=Burgoa|izenburua=Debarroko Oasi Liberala. Aitzindarien bila. Eibar, 1766-1876|hizkuntza=eu|data=2008-10-30|url=http://www.buruxkak.eus/liburua/debarroko-oasi-liberala-aitzindarien-bila-eibar-1766-1876/468|sartze-data=2018-11-29}}</ref>}}
Matxinada ez zen Donostiaraino heldu, baina agintarien kezka handitzen joan zen albisteak jaso ahala. Donostian atxilotutako bat [[Antonio Zubillaga]] izan zen, behinola aguazil izandakoa.
 
Apirilaren 20an, [[Hernani]] eta [[Oiartzun]]go alkateen arteko mezu-trukea egon zen. Urduri zeuden, matxinada etorriko ote zen, eta armak eskuetan euren interesak defendatzeko prest adierazi zioten elkarri. Egun horretan bertan [[Urnieta]]ra iritsi ziren matxinatuak, [[Usurbil]]etik. Bertan [[Miguel Antonio Iriarte]] alkateari aginte-makila hautsi, eta bere eskribaua mahai batera igoarazi eta bertan Azpeitiko kapitulazioak irakurtzera derrigortu zuten. Herriko jauntxoek gaizki ikusi zuten egoera, eta hurrengo egunean bolbora kintal bat, bi mila bala eta laurehun "txispadun harri" erosi zituzten eta [[Andoain]] eta Hernanirekin defentsa bateratua adostu zuten<ref>{{Erreferentzia|izenburua=HERNANI (HISTORIA) - Auñamendi Eusko Entziklopedia|hizkuntza=eu|url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/hernani-historia/ar-53827-77324/|aldizkaria=aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus|sartze-data=2018-11-30}}</ref>.