Euskal gramatika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
210. lerroa:
 
Zenbait argudiobide erabili izan dituzte gramatikariek (Gramatika Batzordea 1987) euskara SOA hurrenkerako hizkuntza dela erakusteko: “naturaltasuna”, hurrenkera ez askea mendeko perpaus batzuetan -azken adibidea bezalakoetan-, hurrenkeraren estatistikak<ref group="oh">Estatistiken kontua eztabaidatua izan da. Gai honetaz Rudolf de Rijk, besteak beste (1969) mintzatu da. Bittor Hidalgok (1994) zalantzan jarri ditu Rudolf de Rijken emaitzak. Geroago K. Erdociak (2009, 65) erakutsi du bere tesian Hidalgo ez zebilela zuzen, batez ere O kategoria objektu zuzenari deitzen baitzaio eta ez, Hidalgok egiten duen gisan, aditzaren ondotik datorren edozein osagai sintaktikori. Horrek aldatzen ditu emaitza estatistiko guztiak. L. Pastor eta I. Laka (2013) ere mintzatu dira gai honetaz. Nolanahi ere, gaurko testuetan, egitura sinpleenetan bederen, “andreak gizona ikusi du” (SOA) bezalako esaldiak hamar aldiz gehiago ageri dira “gizona andreak ikusi du” (OSA) baino, eta hiru aldiz gehiago “andreak ikusi du gizona” (SAO) baino, EHUko Euskara Institutuak egin dituen azterketen arabera.</ref>, ordena bateko edo besteko perpausen prozesamendua burmuinean<ref group="oh">Hemen honako lan hauek aipa daitezke: Erdocia et al (2009); Laka et al (2010); Laka I. eta K. Erdocia (2012); Laka et al (2012); Laka (2012) eta Erdocia et al (2012</ref>), eta abar. Euskara SOA dela baieztatzen badugu ere, ez ditugu beste hurrenkerak baztertzen, euskarak, inguruko hizkuntzekin erkatuz gero, aise askatasun handiagoa baitu perpaus barneko hitzak (azken batean, osagaiak) ordenatzeko. Esan nahi duguna beste hau da: hurrenkera posible anitz izanik ere, badira argudiobideak baieztatzeko horietako bat oinarrizkoagoa dela, besteak baino: hurrenkera horretan perpausak subjektuarekin hasten ditugu eta tartean osagai gramatikalak sarturik, aditza amaierara eramaten dugu (hala ere, badira salbuespenak, jakina<ref group="oh">Altubek (1930) eragin handia izan du eta haren arauak zurrunegi ezarri izan dira askotan. Euskal hitzen hurrenkera, batez ere perpaus luze eta elkartuetan, ez dator bat askotan perpaus bakunetako hurrenkerarekin.</ref>).
 
== Hizkuntza ergatiboa ==
Euskararen beste bereizgarri bat, eta euskaldunen arreta ez ezik, kanpoko hizkuntzalariena ere jaso duena ergatibotasuna da. Izan ere euskara ''hizkuntza ergatiboa'' da eta auzoko hizkuntzak, frantsesa eta gaztelania, adibidez, ''hizkuntza akusatiboak'' dira<ref>CC-BY-SA Euskara Institutua, EHU, "Hizkuntza ergatiboa", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg ISBN: 978-84-693-9891-3.</ref>. Hizkuntza bat ergatiboa den edo jakiteko, bere kasu sistemari begiratzen diogu eta sistema hori nola atontzen den ikusten dugu.
 
* Jon etorri da
* Jonek Mikel ikusi du
 
“Jon etorri da” eta “Jonek Mikel ikusi du” perpausetan, subjektuak marka desberdinak erakusten ditu, ondoko hizkuntzetan gertatzen ez den bezala. Eta, gainera, batzuetan objektuaren morfologiak bat egiten du subjektuarekin ere: “Mikel etorri da”, “Mikel ikusi dut”. Munduan badira, jakina, beste hizkuntza ergatibo asko “nominatibo-akusatibo” motako hizkuntza ez-ergatiboak kopuruz errazago aurkitzen badira ere. Hizkuntza ergatiboak dira “diyrbala” eta beste hizkuntza batzuk Australian. “Pastunera” eta “hindiera” ere, ergatiboak dira eta Kaukasoko hizkuntza gehienak ere. “Navajoa” eta “Maia” hizkuntzak ergatiboak dira eta Iparraldeko “Inuit” hizkuntzaren dialektoak. Beraz, euskararen ezaugarri hau nabarmena izanik ere, ez da euskararena bakarrik eta beste toki horietan ere aurkitzen ahal da. Beraz, ergatibitateaz jardungo dugu, hori baita, esan bezala, euskararen ezaugarri nagusienetako bat.
 
Jo dezagun bi perpaus hauek ditugula:
 
* zu berandu etorri zara
* zuk ni ikusi nauzu
 
Lehen perpausean, ''etorri'' aditza dugu eta bigarrenean ''ikusi'', eta bi perpausetako subjektuak desberdinki markatzen dira: batean ''zu'' forma dugu eta bestean ''zuk''. Bada, ''zu'' pertsona izenordainari gaineratu zaion ''-k'' marka morfologikoa kasu marka bat da eta ''ergatibo'' esaten zaio. Aldiz, lehen perpauseko ''zu'' pertsona izenordainak zero kasu marka duela esan ohi da eta kasu honi ''absolutibo'' esaten zaio. Euskara bezalako hizkuntza ergatiboetan, perpauseko subjektuak kasu marka bat edo bestea jasotzen du, aditza zein den: ''etorri'' edo beste aditz iragangaitz izanez gero, orduan subjektuak absolutiboa jasotzen du; aldiz, ''ikusi'' edo halako beste aditz iragankor bat izanez gero, orduan subjektuak ergatiboa erakusten du. Labur esanda, ergatiboa den hizkuntza batean, subjektuak bi kasu erakusten ditu (ergatiboa edo absolutiboa), nolakoa den aditza. Baina ez da hori bakarrik gertatzen: bi kasu horietatik bat, hots, absolutiboa, aditz iragankorreko osagarriari ere ezartzen zaio: ''nik ''zu'' ikusi zaitut''.
 
Horrenbestez, absolutiboa (''zu''), batzuetan osagarri zuzena da eta beste batzuetan subjektua: pertsona izenordain hori ''ikusi'' aditz iragankorraren osagarria bada kasu absolutiboa ezartzen zaio, zero marka morfologikoa (∅) baitu; baina aldi berean, ''zu berandu etorri zara'' bezalako perpausetan subjektua da. Batean objektua, bestean subjektua. Eta bietan kasu absolutiboa. Beraz, hitz gutxitan esateko, subjektuak bi marka har ditzake, aditzaren arabera, ∅ (absolutiboa) edo ''–k'' (ergatiboa), eta aditz iragankorretako osagarri zuzenak eta aditz iragangaitzen subjektuak marka bera hartzen dute: ∅. Bi funtzio, subjektua eta osagarri zuzena, marka berarekin (∅), batetik; eta funtzio bera, subjektua, bi marka desberdinekin (''-k'' eta ∅):
 
* Ikusi —> NIK<sub>erg</sub> ZU<sub>abs</sub> ikusi zaitut
* Etorri —> ZU<sub>abs</sub> etorri zara
 
Halako kasu sistema duen hizkuntzari ''ergatibo'' deritzo. Euskararekin alderatzen badugu, tipologikoki bestelako kasu sistema dute gaztelaniak edo frantsesak, subjektuak beti markatzen baitituzte kasu marka berarekin, ''nominatibo'' kasua deritzanarekin, eta osagarria beste batekin: ''akusatibo'' deritzanarekin. Egia da hizkuntza hauek galdu dituztela neurri handi batean kasua adierazten duten marka morfologikoak, baina batzuetan, pertsona izenordainetan bereziki, geratzen dira aztarna batzuk: ''''yo'' he venido / ''je'' suis venu; ''yo'' te he visto / ''je'' t’ai vu''. Bietan subjektua (batean iragangaitza, bestean iragankorra) berdin markatua: ''yo'' eta ''je''. Aldiz, ''(tu) me has visto / tu m’as vu'' esaten dugu, eta hor ageri da akusatiboaren seinale zaharra: ''me'' (izan ditzakeen aldaera fonologikoekin, jakina).
 
Arrazoi horregatik, beharbada, hobe litzateke latinera jotzea, hobeki ikusten baita arazoa:
 
* EGO<sub>nom</sub> video TE<sub>akus</sub> —> nik ikusten zaitut
* EGO<sub>nom</sub> veni —> ni etorri nintzen
 
* Hots:
** Videre —> EGO<sub>nom</sub> video TE<sub>akus</sub>
** Venire —> EGO<sub>nom</sub> veni
 
Latina bezalako hizkuntza batean mota bateko aditzen subjektuen eta beste motakoen artean ez da bereizketarik egiten: bata zein bestea nominatiboan. Euskaraz, batzuen subjektua eta besteen objektua berdintzen dira, biak absolutiboan. Beraz, espainieraz, frantsesez, ingelesez… subjektua nominatiboan doa (lehen pertsona denean: ''yo, je, I''), eta osagarri zuzena akusatiboan (''me''). Euskaraz, subjektua absolutiboan edo ergatiboan (''ni, nik''), eta osagarri zuzena absolutiboan (''ni''). Noski, latina bezalako hizkuntza batean hori aise nabarmenago gelditzen da: ''ego video te'' (‘nik zu ikusten zaitut’), ''ego venio'' (‘ni nator’).
 
Beste ohar bat egitea ere komeni da hemen: deskribatzen ari garen fenomeno honek ''aditzean ere badu isla''. Dakigunez, aditz laguntzaileak kasu ergatibo, absolutibo eta datiboarekin (azken hau ez beti) egiten dituen komunztadura-markak biltzen ditu morfologian. Hola, ''eman ''dizkiet'''' entzuten badugu, badakigu ''dizkiet'' horrek perpausaren gaineko informazio asko ematen digula:
 
* badakigu subjektua lehen pertsona singularrekoa dela —> ''dizkie-''t''''
* badakigu ere pluraleko hirugarren pertsona ageri dela datiboan, zehar osagarri gisa —> ''dizki-''e''-t''
* eta badakigu osagarri zuzena pluralekoa dela —> ''di-''zki''-et''
 
Informazio hori guztia aditz laguntzailearen morfologian bildua da. Horregatik diogu deskribatzen ari garen fenomenoak baduela isla aditzean: ''''ni'' etorri ''n''aiz; ''nik'' egin du''t''''. Baina ''zuk ''ni'' ikusi ''n''auzu''. Hor ere deskribatu dugun paralelismo bera ageri da, aditzaren morfologian. Berehala itzuliko gara kontu honetara.
 
Ergatibotasunaren gaiak askotariko gertakariak erakusten ditu eta guk hemen oinarri-oinarrizkoa baino ez dugu jaso. Alabaina, gako nagusiak behintzat aipatu ditugu:
 
* ergatibotasunak kasu sistema jakin batekin du zerikusia eta kasu sistema horretan, bi subjektuak, aditz iragangaitz eta iragankorrekoak bereizi egiten dira, absolutiboaren eta ergatiboaren marken bidez, hurrenez hurren:
 
* ''Jone'' etorri da, ''Mirenek'' Jone ikusi du
 
* bi subjektuetatik bat, aditz iragangaitzekoa, osagarria bezalaxe markatzen da, absolutibo kasuaz:
 
* ''Jone'' etorri da, Mirenek ''Jone'' ikusi du
 
Hala ere, konfigurazio hori (iragangaitza ⇒ subjektu absolutiboa; iragankorra ⇒ subjektu ergatiboa-objektu absolutiboa) ez da beti horrela gertatzen euskal sintaxian. Batzuetan hautsi egiten da, eta euskarak, zenbait agerralditan, ez du konfigurazio ergatibo kanonikoa erakusten. Jo ditzagun adibide hauek:
 
* Zu Pirinioetan egon zara
* Zuk Pirinioetan eskiatzen duzu.
 
Argumentu kopuruaren aldetik, biak pareko dira. Alta, ''eskiatu'' aditzak ergatiboa eskatzen du daukan argumentu bakarrean, ez absolutiboa. Aditz hori (''eskiatu'') berria da, baina aditz klasiko batzuekin ere gertatzen da zenbaitetan holako zerbait:
 
* mota guztietako lanetan ''jardun zen'' Aitziber
* mota guztietako lanetan ''jardun zuen'' Aitziberrek.
 
''Egon'' eta ''eskiatu'' aditzek argumentu bana dute, iragangaitzekin gertatzen den gisan, eta hortaz, biak iragangaiztzat hartu behar ditugu. Geroago xehekiago azalduko bada ere, ''aditzen “argumentu” esaten diegu aditzek duten sare semantikoan ageri diren osagaiei''. Sare semantiko horiek eredu jakin bati jarraiki eratzen dira arruntean. Esate baterako, ''etorri'' aditzak ''norbait'' etortzea eskatzen du, bestela ez luke zentzurik: ''izeba etorri da''. Argumentu hori beharrezkoa du. ''Ikusi'' aditzak ''norbaitek zerbait'' ikustea eskatzen du eta, beraz, aditz horren sare tematikoan (edo tematikoan, esanahi bera dute bi terminoek azalpen honetan) bi argumentu daudela esaten dugu: ''norbait'' eta ''zerbait'', adibidez, ''''alabak'' ''aita'' ikusi du''. Era berean, ''eman'' aditzak bi argumentu eska ditzake, esanahia nolakoa duen: ''''ikertzaileak'' ''hitzaldia'' eman zuen''. Edo hiru, ezinbestean: ''''Itziarrek'' ''musu'' eman dio ''alabari''''. Horiek dira, esan dezagun, aditzen sare arruntenak, sare horietan parekotasuna baitago, gainera, kasu markekin: argumentu bat bada, kasu absolutiboa ageri da (''izeba''), bi badira kasu ergatiboan eta absolutiboan doaz (''alabak, aita'').
 
Baina aditz guztiek ez diote eredu horri segitzen, eta argumentuen eta kasuen arteko parekotasun hori hautsia gelditzen da zenbaitetan. Batzuetan, aditz batek eskatzen dituen bi argumentuak ez ditugu kasu ergatiboan eta absolutiboan ikusten: ''txokolatea gustatzen zait'' esaldian bi argumentu ageri dira (''gustatu'' aditzak ''zerbait'' eta ''norbaiti'' gustatzea eskatzen du ezinbestean), baina bi argumentu horiek ez daude kasu ergatiboan eta absolutiboan, espero genezakeen gisan, baizik absolutiboan eta datiboan. ''Iritzi'' eta ''eutsi'' modukoek ergatiboa eta datiboa eskatzen dute, nahiz aditz laguntzailea ''dio'' sailekoa duten. Bada, goian aipatu ''eskiatu'' eta ''jardun'' ere sail horretakoak dira, argumentu bakarra izanik ez baitoa argumentu hori kasu absolutiboan, baizik ergatiboan (''jardun'' aditzaren kasuan, aukeran, ergatiboan nahiz absolutiboan). Inoiz “deponente” ere deitu izan zaie holako aditzei euskal gramatiketan. ''Dimititu'' eta ''iraun'' ere tankera berekoak dira:
 
* ''Jonek'' aspaldi ''dimititu zuen''
* ''Erauntsia''k lau ordu ''iraun du''
 
Ageri den argumentu bakar hori batzuetan agentea da (''eskiatu''), beste batzuetan esperimentatzailea (''sufritu, pairatu'') eta beste batzuetan ikusmena, usaimena edo entzumena estimulatzen duen gertakari batekin lotzen da<ref>Rappaport & Levin 2000: 269-304</ref>:
 
* ezkilak ''jo'' du
* Eguzkiak ''dirdiratzen'' du
* Gehien ''distiratzen'' duen izarra da
* goiz ''argitu'' du gaur
* atzo hamarretan ''ilundu'' zuen…
 
Holako asko euskaraz ''egin'' aditzaz baliaturik ematen ditugu: ''ulu egin, intziri egin''…
 
Horregatik diogu aditz horiek ez diotela eredu arruntari segitzen eta, goian aipatu konfigurazio hedatuenekin erkatuz gero, oso konfigurazio diferenteak eratzen dituztela. Hori gertatzea ezustekoa da hizkuntza ergatibo batean. Izan ere, euskara hizkuntza ergatiboa izanik, printzipioz espero genezake lehen perpausean dagoen konfigurazio bera egotea baita bigarrenean ere, hots, *''zu Piriniotan eskiatu zara'' bezalako zerbait gramatikala izatea, baina, jakina denez, prpaus hori ez da gramatikala. Eta horren antzeko zerbait gertatzen da ''jardun'' aditzarekin, nahiz egia den aditz honek bi konfigurazioak onartzen dituela: ''hamaikak arte jardun zuten/ziren lanean''. Badira, hortaz, ''absolutibodun intrantsitiboak'' (gehienak) eta ''ergatibodun intrantsitiboak'' (gutxiago). Hola deituko ditugu.
 
Beharbada horregatik sortu dira ohitura eta erabilera desberdinak zenbait aditzen inguruan: ''dantzatu'', esate baterako. Aditz hori ''zu Pirinioetan egon zara'' esaldiko eredu berarekin erabili izan da gehienbat tradizioan: ''dantzatu naiz'' eredukoa da, iragangaitz arrunta, alegia. Hola erabili izan da euskalki guztietan. Nahiz badiren ''eskiatu''-ren ereduari segitzen dioten idazleen adibideak ere: ''Jaunaren aurrean dantzatuko dut; ez duela dantzatzen zortzikoan gaizki; dantza ezazu'' eta horien pareko zenbait ageri dira literatura klasikoan. Eta gaurkoan ez dira falta: ''denek dantzatu dugu musika horretan''… baina adibide gehienak laguntzaile gisa ''izan'' hartzen dutenen eredukoak dira, edo bestela konfigurazio iragankor arruntekoak, subjektua eta osagarri esplizituarekin: ''aurreskua dantzatu zuen''. Horren antzekoa da ''borrokatu'' aditza ere. Literaturako adibide gehienak ''egon'' eredukoak dira: ''arratsalde osoan borrokatu da, baina ezin izan du konpondu; etsaien kontra borrokatzen ziren'', eta abar. Gaurko literaturan ''borrokatzen dute, borrokatzen zutenek ez zekiten…'' bezalakoak nahiko arruntak dira. Horretan ''eskiatu''-ren ereduari segitzen diote.
 
Itzul gaitezen berriz ere ''egon'' eta ''eskiatu'' aditzetara eta ikus dezagun diferentziak zertan diren. Lehenean, ''egon'' aditzaren argumentu bakarrak (''zu'') kasu absolutiboa du. Oso bestela, bigarrenean, ''eskiatu'' aditzaren subjektuak kasu ergatiboa erakusten baitu, perpausean osagarri zuzenik ez dagoen arren. Diferentziak ez dira kasu absolutibo eta ergatiboen banaketara mugatzen eta dagokien komunztadurara ere zabaltzen dira, adizkiaren morfologiara. Izan ere, lehen perpausean, subjektu komunztadura z- aurrizkiaren bitartez gauzatzen da (''''zu''… egon ''z''ara'') eta bigarrenean, ''-zu'' atzizkiaren bidez (''''zuk''… eskiatzen du''zu''''). Horretaz gain, ''izan'' eta *''edun'' aditz laguntzaileen arteko banaketa dago bi perpausen artean, eta bigarren perpausean ageri den laguntzailea da aditz iragankor arrunt batekin, ''ikusi'' aditzarekin adibidez, hautatzen dugun bera. Beraz, argumentu bakarra (hortaz, iragangaitza), baina kasu desberdina (absolutiboa batean, ergatiboa bestean). Horregatik esan dugu lehenago konfigurazioa hausten dela holakoetan. Iragangaitzen eta iragankorren subjektuak berdin markatzen dituzten hizkuntzak ''akusatiboak'' dira: yo (subj)… iragangaitza; ''yo'' (subj) / ''me'' (obj) iragankorra. Aldiz, hizkuntza ergatiboen ezaugarria da subjektuaren marka desberdina izatea aditz iragangaitzetan eta aditz iragankorretan: ''''Mikel'' etorri da / ''Mikelek'' Jone agurtu du''. Baina ikusten ari garen adibide hauetan iragangaitzen subjektua da aldatzen dena: ''''Jone'' etorri da / ''Jonek'' eskiatu du''.
 
Aditzen arteko bereizketa mota hauek beste hizkuntza askotan ere gertatzen dira. Hori kontuan izanik, hizkuntzalariek perpaus iragangaitz mota nagusi bi bereizten dituzte:
 
* inakusatiboak
* inergatiboak
 
Euskaldunentzat guztiz nahasia gertatzen da terminologia hori, berehala ikusiko den gisan. Iragangaitzetan ageri den argumentu bakar horrek duen rol tematikoan oinarritzen dute hizkuntzalariek bereizketa. Ikus ditzagun perpaus hauek:
 
* Itziar gaixotu da
* Koldo esnatu da
* irakaslea mintzatu da
* gazteak eskiatu du
 
Perpaus horiek guztiak iragangaitzak dira, argumentu bakarra dute. Baina aditzaren esanahia kontuan hartzen badugu, eta aditzak hartzen duen argumentuak aditzarekin duen erlazio semantikoa kontuan hartzen badugu, berehala ohartuko gara erlazio semantiko desberdinak sortzen direla hor puntu bati dagokionez. Perpaus horietako batzuetan subjektua ez da ekintzaren borondatezko egilea (''gaixotu, esnatu''), baina beste batzuetan egiazko egilea da (''eskiatu, mintzatu''). Beste adibide honetan argiago ikusiko da kontua:
 
* edalontzia hautsi da
* Mirenek edalontzia hautsi du
 
Bietan harreman semantiko antzekoa da ''edalontzia'' eta ''hautsi''-ren artean, batean subjektua eta bestean objektua bada ere. Bietan, nolabait esateko, ''edalontzia'' argumentua gaia edo jasalea (pazientea) da. Hori dela eta, aditz iragaintzen artean bi mota bereizten dira: ageri den argumentu bakar hori prozesuaren egilea izan daiteke (''Miren mintzatu da'') edo beste zerbait, ez, nolanahi ere, egilea (''Miren gaixotu da''). Horri deitzen diogu paper tematiko desberdinak ezartzea.
 
Bada, hizkuntzalariek ikusi dute rol tematiko desberdinak ezartzeaz gain, iragangaitzetan sortzen diren bi multzo horiek propietate sintaktiko eta morfologiko diferenteak dituztela, nahiko modu koherentean ageri direnak hainbeste hizkuntzatan. Eta hortik sortu dira bi multzoak: ''inakusatiboak'' eta ''inergatiboak''. Inakusatiboek argumentu bakarra dute, eta ''jasalea'' edo ''gaia'' ere deitzen da. Eta hor sartzen dira ''Jon gaixotu da'' bezalakoak. Aldiz, inergatiboen argumentua egilea da, eta multzo horretakoak dira ''Jonek eskiatu du'' bezalakoak. Honek sortzen du lehenbiziko zailtasuna euskaldunentzat, zail egiten baitzaigu ergatiboa agerian duen ''Jonek eskiatu du'' bezalako bati inergatibo deitzea. Egokiago da, hortaz, euskararen kasuan, ''ergatibodun iragangaitzak'' deitzea ‘inergatibo’ direlakoei eta ''absolutibodun iragangaitzak'' deitzea, berriz, ‘inakusatiboei’, gorago proposatu dugun gisan. Hori dela eta, baliokideak dira, gure terminologian inakusatiboak eta absolutibodun iragangaitzak batetik, eta inergatibo edo ergatibodun iragangaitzak, bestetik.
 
{| class="wikitable"
|inakusatibo —> absolutibodun iragangaitz
|-
|inergatibo —> ergatibodun iragangaitz
|}
 
Desberdintasun gehiago ere badira: kasu absolutiboa/inakusatiboa/jasalea eta kasu ergatiboa/inergatiboa/egilea ez datoz beti bat. Hola, ''Miren gaixotu da'' perpausa inakusatiboa baldin bada ere, ''Miren mintzatu da'' inergatiboa litzateke, bi perpausetan rol tematikoa aski desberdina baita: jasalea batean, egilea bestean (''Miren mintzatu da'', eta ''Mirenek hitz egin du'' aski parekoak dira, bietan eragilea da argumentua). Eta alderantziz ere gauza bera gertatzen da: ''Jonek eskiatu du'' inergatiboa bada ere, ''Jonek sufritu du'' esaten badugu ez da hor borondatezko egilerik, subjektu gisa dagoen argumentuak hartzen duen rol tematikoa esperimentatzailearena baita, esan bezala.
 
{| class="wikitable"
! colspan="2" |Perpausak
|-
|'''Iragankorrak'''
|''irakasleak eskola eman du''
|-
|'''Iragangaitzak'''
|''irakaslea gaixotu da''
|-
| -'''Absolutibodun iragangaitzak'''
|''neska esnatu da''
|-
| -'''Ergatibodun iragangaitzak'''
|''neskak eskiatu du''
|}
 
Esan dezagun, hortaz, eta laburtuz, euskaraz baditugula perpaus iragankorrak (''irakasleak eskola eman du''), alde batetik, eta iragangaitzak (''irakaslea gaixotu da''), bestetik. Orobat, iragangaitzen artean baditugu absolutibodun iragangaitzak (''neska esnatu da''), eta ergatibodun iragangaitzak (''neskak eskiatu du''). Sailkapen hau ez dator bat ez orain arte euskal gramatikek (EGLU barne) egin duten sailkapenarekin, ez eta hizkuntzalari askok egin duten inakusatiboen eta inergatiboen arteko sailkapenarekin. Utz dezagun kontua oraingoz hemen, beste nonbait hobeki azaltzeko kontu hau.
 
==Izen-sintagmak==