Saguzar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
gau-enara guztiei marratxoa kendu (hiztegi batuaren arabera)
Etiketak: Ikusizko edizioa Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
tNo edit summary
8. lerroa:
* [[Microchiroptera]]
}}
'''Saguzarrak''' edo —[[Ipar Euskal Herria]]n— '''gauenarak''' ('''Chiroptera''') [[ugaztun]] hegalariak dira. Saguzarren aurreko besoak [[hegal (argipena)|hegal]] gisa garatu dira eta horregatik hegan egiteko gai diren ugaztun bakarrak dira, planeatzeko gai diren beste batzuekin alderatuta. Hegan egiteko modua [[hegazti]]ena ez bezalakoa da, ez baitituzte besoak mugitzen, baizik eta hatzak. Hatzen artean mintz fin bat dago, [[patagio]] izenekoa. Chiroptera izena [[greziera]]tik dator: χείρ, ''txeir'', «esku», eta πτερόν, ''pteron'', «hegal».
 
Kalkulatzen da saguzarren 1.100 bat espezie daudela mundu osoan, hau da, ugaztun guztien % 20 gutxi gorabehera. Gorputzaren zati handi bat hartzen duen bihotz erraldoia dute, hegan egiteko energia ugari behar baitute. Euskal Herrian 25 espezie inguru daudela estimatzen da. Txikienek 29-33 mm. artean neurtzen dute eta 2 gramoko pisua dute; handienek berriz 1,5 metroko tamaina eta 1,2 kilogramoko pisua. Landare tropikal batzuek behar-beharrezkoa dituzte saguzarrak, saguzarrak direlako landare horiek beren haziak hedatzeko duten bide bakarra.