Euskal Pizkundea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
20. lerroa:
 
== Literatura ==
Hego Euskal Herriko literatura foruzale berria eta nazionalista, horren ondorengoa dena, biak gehienbat gaztelaniaz idatziaz, XVI., XVII. eta XVIII. mendeetako eta XIX. mendearen lehen erdiko euskararen aldeko tradizio apologetikoaren jarraipena da, ez euskarazko literatura jatorrarena ([[Sabino Arana]]<nowiki/>k, nazionalismo politikoaren sortzaileak, adibidez, Axular ez zuen ezagutzen ere, XX. mende arte izan zen idazlerik hoberena). Mugimendu horretako egileek, gehienak oso kaxkarrak baziren ere, lagundu egin zuten Euskal Herrian nortasun berezi bat zabaltzen, azken buruan, euskara berraurkitu eta lantzeko balioko zuena, bereziki XX. mendeko hirugarren hamarkadatik aurrera, Primo de Riveraren diktaduran eta Espainiako Bigarren Errepublikan, hain zuzen ere.
 
Lehen erdialdean, [[Grazian Adema]] ("Zaldubi"), [[Txomin Agirre]], [[Felipe Arrese Beitia|Felipe Arrese]], [[Evaristo Bustintza]] ("Kirikiño"), [[Joan Batista Elizanburu]], [[Pablo Fermin Irigarai]] ("Larreko"), [[Francisco Navarro Villoslada]] eta [[Antonio Trueba]] idazleak nabarmendu ziren, besteak beste.