Saguzar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
gau-enara guztiei marratxoa kendu (hiztegi batuaren arabera)
Etiketak: Ikusizko edizioa Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
8. lerroa:
* [[Microchiroptera]]
}}
'''Saguzarrak''' edo '''gau-enarakgauenarak''' ('''Chiroptera''') [[ugaztun]] hegalariak dira. Saguzarren aurreko besoak [[hegal (argipena)|hegal]] gisa garatu dira eta horregatik hegan egiteko gai diren ugaztun bakarrak dira, planeatzeko gai diren beste batzuekin alderatuta. Hegan egiteko modua [[hegazti]]ena ez bezalakoa da, ez baitituzte besoak mugitzen, baizik eta hatzak. Hatzen artean mintz fin bat dago, [[patagio]] izenekoa. Chiroptera izena [[greziera]]tik dator: χείρ, ''txeir'', «esku», eta πτερόν, ''pteron'', «hegal».
 
Kalkulatzen da saguzarren 1.100 bat espezie daudela mundu osoan, hau da, ugaztun guztien % 20 gutxi gorabehera. Gorputzaren zati handi bat hartzen duen bihotz erraldoia dute, hegan egiteko energia ugari behar baitute. Euskal Herrian 25 espezie inguru daudela estimatzen da. Txikienek 29-33 mm. artean neurtzen dute eta 2 gramoko pisua dute; handienek berriz 1,5 metroko tamaina eta 1,2 kilogramoko pisua. Landare tropikal batzuek behar-beharrezkoa dituzte saguzarrak, saguzarrak direlako landare horiek beren haziak hedatzeko duten bide bakarra.
34. lerroa:
 
== Ehiza eta desplazamendua ==
Gutxi gorabehera gau-enarengauenaren % 70 [[intsektujale]]ak dira (halakoxeak ditugu [[Europa]]ko espezie guztiak); eta beste gehienak, [[fruitujale]]ak. Oso espezie gutxi dira [[haragijale]]ak. Intsektujale direnek, harrapakinen alde gogorrak bota egiten dituzte, eta usu saguzar kolonia baten pean horrelako hondakinak ageri dira.
 
Ehizatzeko eta mugitzeko [[ekolokazio]]a edo [[ekokokapen]]a deitzen den [[sonar]] sistema natural bat baliatzen dute. Kiropteroak [[ultra-soinu]]ak bidaltzen ditu ahotik edo, espezie batzuen kasuan sudurretik ([[Ferra-saguzar handi]]ak, adibidez). Uhin horiek inguruko objektuetan islatzen dira atzera gau-enararengauenararen belarrietara itzuliz; honek hiru-dimentsiotako mapa bat sor dezake bere buruan uhinek itzultzeko behar izan duten denbora distantziak neurtzeko erabiliz. Saguzarrak sortutako ultrasoinu horiek ez dira entzungarriak gizakiarentzat, eta espezieen arabera iraupena eta frekuentzia aldatu egiten da. Halere, gai da gizakiak entzun ditzakeen moduko soinuak eta garrasitxoak sortzeko, baina horien helburua arrunt ezberdina da (kexazko oihu sozialak, plazerezkoak, ama eta umearen artekoak, oldarkorrak, defentsazkoak, limurtzaileak eta abar). Harrapakina ehizatzeko ahoa erabiltzen dute edo bestela hegoak, [[salabardo]]ak bezala. Ehiza eremuak 3 [[kilometro]]tik 25 km-ra heda daitezke, espeziearen arabera. Saguzar batek 3000 intsektu harrapa ditzake gau bakar batean; [[arratoi-belarri]]ak kilo 1 intsektu inguru harrapatzen du martxoa eta azaroa artean.
 
Ehiza moduak espeziearen arabera aldatzen dira:
47. lerroa:
Espezie ezberdinek ehiza-eremu eta harrapakin ezberdinak dituztenez, ez dute elkarrekiko lehiarik. Harrapakin mota ugariek erabilitako eremu naturalen aniztasuna adierazten digute: [[kakalardo]]ak, [[eltxo]]ak, [[diptera|euliak]], gaueko [[tximeleta]]k, [[armiarma]]k, [[matxinsalto]]ak...
 
== Gau-enaraGauenara baten urtea ==
* Udazkena: kiropteroak bitarteko edo aldiuneko biziguneetan hartzen dute aterpe. Hibernazio garairako koipe erreserba ugaria behar dutenez, asko ehizatzen dute. Ugaldu ere udazkenean egiten dira.
* Negua: intsektujaleak diren saguzarrek (Europako guztiek, beraz) [[hibernazio]]a egiten dute neguan, janari eskasiak bultzaturik. Hibernazioa azaro erditik goiti hasten da eta beti tenperatura berdina duten toki lasai, heze eta ilunak hautatzen dituzte (lurpeko [[harrobi]]ak, [[harpe]]ak, [[haitzulo|leizeak]]...). Sabaitik eskegita hibernatzen dute, paretetan finkatuak edo haien gorputza harriarekin kontaktuan egoteko aukera ematen dieten tarte estuetan bestela. Hibernazio edo negutze garaian, bihotzaren taupadak geldotu egiten zaizkie (450 taupadatik 20 taupadara pasatuz), arnasaldiak moteldu egiten dira eta batzuetan ordu bateko arnas gelditzeak gertatzen dira. Horrez gain, gorputzaren tenperatura apaldu egiten da. Espezie batzuetan, indibiduoak batak besteen kontra tinko-tinko jartzen dira berotasun jaitsiera mugatzeko ([[termo erregulazio sozial]]a deitzen zaio) eta multzo bereizgarriak osatzen dituzte. Negutze erdian esnatu ezkero, haien bizia arriskutan jartzen dute energia xahutze handia suposatzen duelako horrek. Hori dela eta, esku-argiekin argitzea, mugikorrak erabiltzea, oihukatzea edo mugimendu bortitzak egitea kaltegarria da saguzar koloniarentzat. Udazkenetik, emeek arren [[ernal-hazi|esperma]] beren barnean gordea dute.
* Udaberria: martxo aldera, gau-enarakgauenarak ehizan eta aldiuneko aterpeetan bizitzen hasten dira berriz. Ernaldia orduan hasiko da eta 55-75 eguneko iraupena ukanen du espezieen arabera.
* Uda: ekainetik goiti, emeak erditze kolonietan biltzen dira (adibidez, [[Sarako leizeak|Sarako leizeetako]] gaineko galeria beroetan), arrak bazter utzita. Ekain amaieran eta uztaila hasieran, emeak kume bakar batez erditzen dira ([[saguzar arrunt]]ak eta [[gau-saguzar]]rak izan ezik, horiek bikiak izan baititzakete). Sortzean, txikia amaren hegalei atxikia da; amak plazenta jaten du, eta zilbor-hestea mozten. Ondoren, emeak kumea milikatzen du, eta kumeak txilio indartsua botatzen du, etorkizunean ama errazago aurkitzeko. [[Edoskitze]]ak hilabete irauten du gutxi gorabehera.
 
56. lerroa:
Saguzarrak galzorian daudela eta, babestutako animaliak dira. Hauek dira kiropteroek izaten dituzten arrisku nagusiak:
 
* Gai toxikoak: tratamendurako produktuak irensteak norbanako zein kolonia oso batzuen heriotza eragin lezakeela ohartu gara. Animaliak pestizidek edo/eta ongailu kimikoek intoxikatutako intsektuak jatean, pozoia gantzean edo amaren esnean geratzen da. Hori dela eta, batez ere hibernazio garaian (haien koipea soilik kontsumitzen dutenean) eta edoskitze garaian (amaren pozoitutako esnea edaten dutelarik) hiltzen dira gau-enarakgauenarak. Bestalde, behiei ematen zaizkien [[zizare]]en aurkako botikak, digestio aparatuan dauden [[bizkarroi|parasitoak]] akatzen dituztenez, behi kakan aurkitzen dira eta saguzarrek jaten dituzten intsektuak kutsatu litzakete.
 
* Behar ez denean iratzartzea: neguan edo egunez esnatuz gero, energia xahutzeak kiropteroa asko nekatzen ditu, eta heriotza eragin diezaioke.
 
* Biziguneetako zuloak ixtea: eraikuntza zaharren berrikuntzak, irekidurarik nahiz sotorik ez duten eraikin modernoen garapenarekin eta ganbarak edo ganerrak logela bihurtzearekin, saguzarrei usaian erabiltzen dituzten eremuak kendu zaizkie (teilatupeak, eliz dorreak, ganbarak, zubiak...). Meatze eta harrobien lurpeko zatiak segurtasunagatik ixten dituztenean, haitzulotar espezieek bizitokia galtzen dute. Era berean, zuhaitz zaharrak eta basoak mozteak zuhaitzetan bizi diren gau-enareigauenarei bizilekua kentzen die.
 
* Ingurumenaren aldaketa: intsektuentzat lagungarri diren [[biotopo]]en desagertzeak (hesiak, eremu hezeak, zuhaiztiak...) saguzarrei beharrezkoa zaien janari iturria murrizten du. Erretxina duten landareak eta zuhaitzak landatzeak eragin berdina du.