Jose Maria Iparragirre: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
16. lerroa:
1834. urtean karlisten gudari talde batean sartu zen, Gipuzkoako lehen batailoian, 1839 arte. Lehen Karlistaldia amaituta, atzerrira joan zen, beste karlista asko bezalaxe. Frantzian jauntxo baten babesa izan zuen, eta [[Caroline Duprez]] abeslariarekin jardun zuen musika eta kantua ikasten, horretarako zituen berezko dohainak jorratzen. 1848an, frantziar agintariek erbesteratu egin zuten, [[1848ko iraultzak|1848ko iraultzen]] giro nahasian jendaurrean ''[[Marseillesa]]'' abestu zuela eta.
 
[[Frantzia]], [[Italia]], [[Suitza]] eta [[Alemania]]n barrena ibili ondoren, [[Londres]]en azaldu zen 1851n, abeslari. [[Francisco Mazarredo|Mazarredo]] jeneralak abesten entzun zion, eta zigorrik gabe sorterrira itzultzea proposatu. Bilbora iritsi eta Madrila joan zen. Hantxe abestu zuen lehen aldiz, [[1853]]. urtean, [[San Luis ostatua|San Luis kafetegian]], [[Juan Maria Blas Altuna]] piano-jotzailea lagun, bezperan konposaturiko ''[[Gernikako arbola (abestia)|Gernikako Arbola]]''.
[[Fitxategi:Batzar Iparraguirre.jpg|thumb|right|175px|[[Gernikako Batzarretxea]]ren Beirateen Aretoan dagoen Jose Maria Iparragirreren irudia.]]