Jose Maria Iparragirre: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
14. lerroa:
[[Urretxu]]ko (Gipuzkoa) antzinako kale nagusiko [[Altzola etxea (Urretxu)|Altzola etxea]]n jaio zen, 1820. urtean. Aita gozoki denda baten jabea zen. [[Zerain]]en maisu ziharduen osaba batekin egin zituen lehen ikasketak. Hamaika urterekin [[Gasteiz]]a bidali zuten gurasoek ikastera, baina laster itzuli zen. Hamahiru urte zituela gurasoak [[Madril]]a aldatu ziren, baina berehala, 1833. urtean, [[Lehen Karlistaldia]] piztu zen, eta gurasoei ezer esan gabe osabaren etxera joan zen.
 
1834. urtean karlisten gudari talde batean sartu zen, Gipuzkoako lehen batailoian, 1839 arte. Lehen Karlistaldia amaituta, atzerrira joan zen, beste karlista asko bezalaxe. Frantzian jauntxo baten babesa izan zuen, eta [[Caroline Duprez]] abeslariarekin jardun zuen musika eta kantua ikasten, horretarako zituen berezko dohainak jorratzen. 1848an, frantziar agintariek erbesteratu egin zuten, [[1848ko iraultzak|1848ko iraultzen]] giro nahasian jendaurrean ''[[Marseillesa]]'' abestu zuela eta.
 
[[Frantzia]], [[Italia]], [[Suitza]] eta [[Alemania]]n barrena ibili ondoren, [[Londres]]en azaldu zen 1851n, abeslari. [[Francisco Mazarredo|Mazarredo]] jeneralak abesten entzun zion, eta zigorrik gabe sorterrira itzultzea proposatu. Bilbora iritsi eta Madrila joan zen. Hantxe abestu zuen lehen aldiz, [[1853]]. urtean, Café[[San deLuis ostatua|San Luis kafetegian]], [[Juan Maria Altuna]] piano-jotzailea lagun, bezperan konposaturiko ''[[Gernikako arbola (abestia)|Gernikako Arbola]]''.
[[Fitxategi:Batzar Iparraguirre.jpg|thumb|right|175px|[[Gernikako Batzarretxea]]ren Beirateen Aretoan dagoen Jose Maria Iparragirreren irudia.]]