San Tomas jaia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
91.226.28.102 (eztabaida) wikilariaren 6500549 berrikuspena desegin da (bandalismoa)
Etiketa: Desegin
1. lerroa:
[[Fitxategi:San tomas donostia 2012.jpg|thumb|300px|'''San Tomas jaian''', egun horretan ohikoak diren jantzi tradizionalekin.]]
 
'''San Tomas jaia''' [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] hiri eta herri askotan [[abenduaren 21]]ean —[[Tomas (apostolua)|San Tomas]] egunez— egiten den baserritarren azoka eta jaia da. [[Donostia]]n, [[Bilbo]]n, [[Lekeitio]]n, [[Zaldibar]]ren, [[Azpeitia]]n eta beste herri batzuetan ospatzen da. [[Arrasate]]n ere jai handiak dira [[Santamasak]], eta jatorria XIV. mendekoa baino lehenagokoa da.
 
Historian baserri azokaren eguna zen, baina egun euskal [[baserri]] kulturaren jai bat bihurtu da, non baserriko produktuak erakutsi eta salgai jartzen diren kalean bertan jarritako salmenta-postuetan. Baserri-produktuen lehiaketak ere izaten dira. Ohikoa da, San Tomas jaian, [[txistor]]ra eta [[talo]]a dastatzea, [[sagardo]]arekin batera. Halaber, jaia ospatzeko jantzi tradizionalak janzten dituztenak asko dira; haurrak eta gazteak bereziki, eta hiritarrak barne.
 
== Historia ==
 
Feriak [[XIX. mendea]]n du jatorria. Baserritar asko maizter bizi ziren euren baserrietan, eta aldiro errenta ordaindu behar zioten nagusi edo jabeari. Errenta ordaintzeko eguna [[San Martin]] ([[azaroaren 11]]) izaten zen, baina azkenean San Tomas eguneraino luzatzen zen epea. Egun horretan baserritarrak hirira jaisten ziren errenta ordaintzera, eta, bide batez, euren produktuak (barazkiak, kapoiak, oilaskoak...) saldu eta beste batzuk erosten zituzten. Gainera, hietan bizi zirenek, gabonetan zehar jango zituzten jakiak erosten zituzten. Denborarekin, lehiaketak eta guzti antolatzen ziren, zein baserrik gaztarik, txakolinik edo txerririk hoberena zuen ikusteko.
 
{{Kultura zirriborroa}}
 
==Ikus, gainera==
*[[Santamasak]] (Arrasate)
 
== Kanpo loturak ==
* Joseba Aurkenerena: Santomasak neguaren atarian. [http://www.naiz.eus/eu/iritzia/articulos/santomasak-neguaren-atarian]
{{commonskat}}
 
[[Kategoria:Euskal Herriko jaialdiak]]