«Subdukzio»: berrikuspenen arteko aldeak

312 bytes added ,  Duela 2 urte
Orokorrean, konposizio kimikoa dela eta, [[Lurrazal ozeaniko|lurrazal ozeanikoa]] kontinentala baino dentsoagoa da. Lurrazal ozeanikoa arroka mafiko eta ultramafikoz eratua dago, hala nola, gabroz, dunitaz eta basaltoz (burdina, magnesio, kromo eta beste elementu pisutsuetan aberatsak direnak); hortaz, [[Lurrazal kontinental|lurrazal kontinentala]]<nowiki/>rekin konparatuta, askoz pisutsuagoa da ozeanikoa. Lurrazal kontinentala bitarteko arrokez eta arroka azidoez eratua dago, adibidez, andesitaz, granitoz eta erriolitaz (sodio, potasio eta aluminioan aberatsak direnak).
<br />
 
[[Fitxategi:Oceanic-oceanic convergence Fig21oceanocean.gif|thumb|plaka ozeaniko-plaka ozeaniko]]
 
== Subdukzio motak ==
 
'''Plaka ozeaniko-Plaka ozeaniko:'''
[[Fitxategi:Oceanic-continental convergence Fig21oceancont.gif|thumb|plaka ozeaniko-plaka kontinental]]
 
Bi [[Plaka ozeanikoa|plaka ozeanikok]] talka egiten dutenean, magmak sortzen dira. Magma horiek hondoratzen ez den plakan sortutako arrakaletatik gora egitean, sumendiak era ditzakete. Sumendi horiek itsas mailatik gora igotzen badira, sumendi-uhartez osatutako arku bat eratzen dute.
 
 
Kasu honetan bi plakak trinkoak direnez, plaka bat ez da mantura hondoratzen eta bi plakak talka egiten dute. Talka honen ondorioz, mendikateak sortzen dira.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Plaken tektonika|hizkuntza=en|url=https://www.slideshare.net/iribar/plaken-tektonika-27181272|aldizkaria=www.slideshare.net|sartze-data=2018-12-02}}</ref>
[[Fitxategi:Continental-continental convergence Fig21contcont.gif|thumb|plaka kontinental-plaka kontinental]]