«Subdukzio»: berrikuspenen arteko aldeak

1.268 bytes added ,  Duela 2 urte
== Subdukzio motak ==
 
 
 
Lehen esan bezala subdukzio eremuetan bi plakek elkar jotzen dute, eta haietako bat tolestu eta bestearen azpian sartzen da subdukzio bat sortuz, eta mantuan hondoratzen da azpiko plaka.  Segun eta ze plakek egiten duten talka, hiru subdukzio mota bereizten dira:
 
'''Plaka ozeaniko-Plaka ozeaniko:'''
 
Bi [[Plaka ozeanikoa|plaka ozeanikok]] talka egiten dutenean, magmak sortzen dira. Magma horiek hondoratzen ez den plakan sortutako arrakaletatik gora egitean, sumendiak era ditzakete. Sumendi horiek itsas mailatik gora igotzen badira, sumendi-uhartez osatutako arku bat eratzen dute.
 
 
'''Plaka ozeaniko-Plaka kontinental:'''
 
 
Plaka ozeanikoa, [[plaka kontinentala]] baino trinkoagoa eta meheagoa denez, plaka kontinentalaren azpian hondoratzen da. Hondoratze hontan, lurrazal sedimentarioaren tolesdura bat sortzen da eta horrela mendiak sortzen dira.
 
'''Plaka kontinental-Plaka kontinental:'''
 
Kasu honetan bi plakak trinkoak direnez, plaka bat ez da mantura hondoratzen eta bi plakak talka egiten dute. Talka honen ondorioz, mendikateak sortzen dira.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Plaken tektonika|hizkuntza=en|url=https://www.slideshare.net/iribar/plaken-tektonika-27181272|aldizkaria=www.slideshare.net|sartze-data=2018-12-02}}</ref>
 
 
'''1-Angelu altuak:'''
 
Angelu mota hauek, 90 gradu izatera iritsi daitezke eta lurrazaleko baldintza oso espezifikoengatik sortzen dira. Angelu mota honen adibiderik ezagunena, [[Pazifikoko plaka|Pazifikoko]] eta [[Filipinetako plaka|Filipinaseko plakek]] talka egitean sortutako subdukzioa da. Subdukzio honen behe abiadura, abiadura horizontala baino handiagoa da eta honek [[Pazifikoko plaka|Pazifikoko plakak]] atzera egitea eragiten du, [[Ozeano dortsal|dortsal ozeanikoak]] eragiten duen bultzadaren kontrako noranzkora. Honen ondorioz, arku-arroa sortzen da. Limite aktiboko angelu altuko eremu honek, subdukzio eremuak forma ganbila hartzea eragiten du.
 
'''2-Angelu baxuak:'''