«Subdukzio»: berrikuspenen arteko aldeak

3.248 bytes added ,  Duela 2 urte
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
 
== Subdukzio-angelua ==
Subdukzio baten angelua, lurrazalaren ezaugarrien araberakoa da. Esan genezake, subdukzio baten angelu normala 30 gradutakoa dela (Chileko subdukzioaren antzera) eta angelu hau aldatzen denean, bi angelu mota bereizten direla:
'''1-Angelu altuak:'''
 
Angelu mota hauek, 90 gradu izatera iritsi daitezke eta lurrazaleko baldintza oso espezifikoengatik sortzen dira. Angelu mota honen adibiderik ezagunena, [[Pazifikoko plaka|Pazifikoko]] eta [[Filipinaseko plakek]] talka egitean sortutako subdukzioa da. Subdukzio honen behe abiadura, abiadura horizontala baino handiagoa da eta honek [[Pazifikoko plaka|Pazifikoko plakak]] atzera egitea eragiten du, [[Ozeano dortsal|dortsal ozeanikoak]] eragiten duen bultzadaren kontrako noranzkora. Honen ondorioz, arku-arroa sortzen da. Limite aktiboko angelu altuko eremu honek, subdukzio eremuak forma ganbila hartzea eragiten du.
 
'''2-Angelu baxuak:'''
 
Mota honetako angeluak, azpian geratuko den plakaren [[Erliebe (geografia)|erliebearen]] ondorioz sortzen dira. Adibidez, [[Nazcako plaka|Nazkako]] eta [[Hego Amerikako plaka|Hego Amerikako plaken]] artean, subdukzio angelu hau sortzen da. Aspaldiko [[Puntu bero|puntu beroek]] (gaur egun inaktiboak) Nazkako plakan sortu dituzten kresta ozeanikoek, subdukzioaren angelua txikitzea eragiten dute. Angelu mota honek [[arku magmatikoaren]] lodiera sortzen du, Ande zentraletan gertatzen den bezala eta [[Altiplanoa|altiplanoak]] sortzera iristen da (Ad. altiplano andinoa).
 
 
Esan beharra dago, subdukzio baten angelua, zuzenki erlazionatua dagoela lurrikarekin eta mendien altuerarekin. Chileko subdukzio eremuak adibidez, lehen esan bezala 30 graduko angelua du eta honen ondorioz magnitude handiko lurrikarak sortzen dira, angeluaren ondorioz, subdukzioa lurrazaletik oso gertu dagoelako eta tamaina erdi-altuko mendikateak sortzen dira. [[Himalaia|Himalaian]] berriz, subdukzio angelua ia 90 gradukoa da eta honen ondorioz, magnitude handiko lurrikarak sakonera handian gertatzen dira eta gutxi dira lurrazalean sortzen direnak. Gainera, subdukzio mota hauetan mendikate altuak sortzen dira eta horregatik, Himalaian daude gaur egungo mendirik altuenak (Ad. Everest).
 
<br />
 
 
=== Sismikotasuna eta bolkanismoa ===
<br />Plaken arteko mugimenduek sortzen duten [[Marruskadura indar|marruskaduraren]] ondorioz, [[energia potentzial]] elastikoa pilatu egiten da eta ezin denean energia gehiago pilatu, energia askatu egiten da plano batek banatzen dituen bi blokeen arteko mugimendu erlatibo bezala ([[faila]]). Mugimendu konbergenteak, aktibitate sismiko handieneko guneak dira. [[Japonia|Japon]], [[Txile|Chile]] eta [[Haiti]] oso kaltetuak izan dira subdukzioak eragiten duten sismikotasunaren ondorioz.Subdukzio eremuetan dauden [[Sumendi|sumendiak]], oso sumendi handiak eta altuak dira, eta sumendiak itxura hau dute igotzen den magmaren konposizioarengatik, izan ere, biolentzia handiarekin erupzionatzen baitute (labaren biskositatearen ondorioz). Munduko mapa batean ezaugarri honetako sumendiak kolokatzean argi ikusi daiteke mendikateekiko paralelo daudela eta honen ondorioz definitu dezakegu subdukzio eremu bat bolkanismoaren ondorioz. Bolkanismo mota honen kondizioak eta ezaugarriak oso desberdinak dira beste edozein sumendiekiko (laba fluidoagoak, konposizio basikoa,etab. Ad. Hawaii).
<br />
 
=== Orogenia ===
 
Gailentzen den kontinentearen eta material ozeanikoen arteko talkak eragin gabe ere eragin dezake orogenia subdukzioak. Plaka kontinente baten azpiko angelu baxu batean subduzitzen denean, plakak nahikoa trakzio izan dezake plaka kontinentalaren behealdean gaineko plakan fenomeno desberdinak eragiteko.