San Migel Goiaingeruaren eliza (Gasteiz): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
rv
16. lerroa:
| garaia = [[XIV. mendea]]
}}
'''San MiguelMigel eliza'''<ref>[http://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/http/contenidosEstaticos/adjuntos/33399.pdf Gasteizko Udalaren Turismo Bulegoaren eskuorria, 2010eko udakoa].</ref><ref>Arabako Aldizkari Ofiziala, [http://www.alava.net/botha/Boletines/2010/095/2010_095_05610.pdf 95. zenbakia, 2010eko abuztuaren 23koa], 9917. orrialdea</ref> edo '''Done Mikel goiaingeruaren eliza'''<ref>Euskaltzaindia: ''Santutegiko izen ohikoenak'' (euskara baturako 66. araua). Eliza horren izena ez, baizik eta santuaren izena arautu duenez, ez diogu Euskaltzaindiaren arau horri lehentasuna eman, baina izen deskriptibotzat (eliza hori zein santurena den esateko) bai, aintzat hartu dugu, [[Wikipedia:Politikak|Wikipediako politika baita Euskaltzaindiaren arauei jarraitzea]].</ref> [[Gasteiz]]ko [[eraikin]] erlijiosoa da.
 
[[1995]]eko [[azaroaren 14]]an, [[Eusko Jaurlaritza]]k ''[[kultura ondasun]]'' izendatu zuen tenplua, ''monumentu'' sailkapenarekin. [[2000]]ko [[abenduaren 19]]an, [[Eusko Jaurlaritza]]k ''monumentu'' izendatu zuen [[erretaula]] nagusia.
 
== Ezaugarriak ==
San MiguelMigel eliza [[Gasteiz]]ko [[Alde Zaharra (Gasteiz)|Alde Zaharraren]] hegoaldean dago eta bere fatxada nagusiak [[Andre Maria Zuriaren plaza]]ren aldera ematen du, beste alde batek [[Aihotz plaza]]ra.
 
Elizaren oina laukizuzen formakoa da eta launa tramotako hiru nabe desberdin ditu, zortzialdeko burualdea dauka eta [[abside]]aren aldeetan bi kapera. Ezkerraldeko paretan hiru [[kapera]] eta bi solairutako lokal bat daude. Eskuinaldekoan, berriz, lau kapera, [[ate]] nagusia eta arkupea eta [[sakristia]]. Hastialean elizara sartzeko beste ate bat dagoela ikus daiteke «Puerta del Solar» izenekoa. [[Mikel (goiaingerua)|Done Mikel goiaingeruaren]] elizaren eraikuntza hainbat garaitakoa da. Zatirik zaharrena [[gotiko (argipena)|gotikoa]] da ([[XIV. mendea|XIV. mendeko]] bukaera eta [[XV. mendea|XV. mendeko]] hasierakoa). Zati horretatik, lehenengo tarteko bermeak eta ate nagusi moztua gelditzen dira. «[[Euskal gotikoa]]» izeneko estilotik ([[XV. mendea]]) habe borobilak, koilare-[[kapitel]]ak, [[ganga]]k eta «Puerta del Solar» izenekoa gelditzen dira. [[Plateresko]]ak dira, [[XVI. mendea|XVI. mendeko]] hasierakoak, [[koru]]a, arkupea eta [[kapera]] nagusian dagoen arkosolioa. [[XVI. mendea|XVI. mendeko]] erdialdekoa, [[Pizkundea|Pizkunde]] garaikoa beraz, kapera nagusia. Mende horren bukaeran dorrea eraiki zen, besteak beste.
34. lerroa:
[[Erretaula]] nagusian agertzen diren irudiak, irizpide barrokoak kontuan izanik, oso adierazkor eta naturalak dira. [[Polikromia]], ia-ia, erretaularen garai berekoa da. [[Kontrarreforma]]ko arauak betetzen ditu: haragi-koloreak mateak dira eta estofatuek ehunaren itxura dute. Araban mantendu den eta oso-osorik Gregorio Fernandezena den lan bakarra da. Penintsulako iparraldean erretaula-egileen arteko punta-puntako eskultorea izan zen Fernandez. Erretaula [[XVII. mendea]]ren lehenengo erdian ([[1624]]-[[1636]]) egin zuen. Igaroaldiko erretaula klasizista da. Predela eta hiru gorputz ditu. Goiko gorputzek zokalo historiatua daukate. Azpiko solairuek bost kale dituzte eta goikoak hiru. Kutxak [[laukizuzen]]ak dira. Erdiko kaleetan mukuluak dituzte eta erliebeak muturretako alboetako kaleetan. Alboetako kalearteetan eta lehen gorputzeko erdiko kalean nitxoak dituzte, erdi-puntuko arkuarekin. Predelan eta goiko zokaloetan [[erliebe]]z egindako pasarteak ikus daitezke. Pasarte horiek apaindurarako erliebeak dituzten lauki laukizuzenaren barruan daude. Aipaturiko irudi horiek erretaularen muturretako alboetan dauden zutabeen basamentuen gainean daude. Lehenengo bi gorputzetan, kaleak bereizteko enbor ildaskatuak dituzten zutabe korintiarrak erabili dira. Goiko gorputzean ordena konposatua duten zutabeak jarri dituzte. [[Friso]]ak landare-motiboez eta [[erlaitz]]ak figura dentikulatuez apaindu dituzte. Alboko kutxetan, kalearteetan, badira [[girlanda]]z apainduriko txartelak. Alboetako kaleetan, karteladun aingerukoteez apaindu dituzte txartelak. Kale nagusiaren gainean, bigarren gorputzean, santu nagusiaren kutxak frontoi ebakiaz egindako errematea dauka. Hortxe Espiritu Santuaren irudia dago eta bere aldamenean, kasetoiaren alboetan, bi aingeru ikus daitezke. Goiko pisuaren errematearen alboetan aletoiak badira eta erdian [[pilotaleku|frontoi]] kurbatu ebakia. Frontoian, apaingarri, figura etzanak daude ikusgai. Errematean frontoi triangeluarra dago eta, alboetako zutabeen gainean, eskulturak daude.
 
Azpiko predeleko tronaduretan, ezkerrean "Deikundea" eta "[[Errege Magoak|Errege magoen jaurespena]]" erliebeak ikus daitezke. Eskuinean "[[Maria|Andre Mariaren]] aurkezpena" eta "Ikustaldia". Lehenengo gorputzean, nitxo kurbatuaren azpian, Sorkunde Garbia dago. Haren azpian dagoen [[idulki]]an aingeruen buru batzuk ikus daitezke eta idulkiaren alboetan gorputz osoko bi aingerukote daude. Alboetako nitxoetan [[Petri (apostolua)|San Petri]] eta [[Paulo Tarsokoa|San Paulo]] daude. Alboetan, muturretan, "Jaiotza" eta "[[Erdainkuntza]]"ren erliebeak daude. Bigarren gorputzaren zokaloan ebanjelariak, jesarrita, eta mendebaldeko lau eliz irakasleak ikus daitezke. Bigarren gorputzean erretaularen santu nagusia dago eta bere alboetan [[San Sebastian]] eta San Filipe apostolua. Tronaduretan, Gargamo mendian goiaingeruaren agerraldiaren pasarteko bi irudi ikus daitezke. Azken gorputzaren predelan bertute kardinalak ikus daitezke eta pisuan "Kalbarioa". Haren ondoko hormakonketan [[Joan Bataiatzailea|San Joan Bataiatzailea]] eta Santiago Txikia daude. Erremateko eskulturak San Gabriel eta San Rafaelenak dira eta frontoian Aita Betikoaren figura dago.
<br />
 
== Galeria ==