Gustave Courbet: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t bizialdia
7. lerroa:
Errealismorako joera eta zaletasuna [[1848]]-[[1857]] bitarteko urteetan nagusitu zen Courbeten obran. Haren margolaritzaren eta pentsamoldearen bilakaeran eragile asko dira aipagarriak, baina bereziki azpimarratzekoa da Iraultza, eta, orobat, [[Pierre-Joseph Proudhon|Proudhon]] filosofo [[anarkismo|anarkistaren]] ideiak, zeinak artearen balio soziala ilustratzeko Courbeten obrak erabili baitzituen. Lehenengo obra errealista nagusiak ''Ilunabarra Ornansen'' (1848-49, [[Lille]]ko museoa), ''Ehorzketa Ornansen'' (1850, Louvre, Paris) eta ''Flageyko nekazariak azokatik itzuleran'' (1850, [[Besançon]]go museoa) dira, 1848-1850 bitartekoak guztiak. Halako xehetasun harrigarriez irudikatu zituen nekazariak eta burgesak koadro horietan, ezen ordura arte genero pinturatzat hartu ohi zena pintura historiko bihurtu baitzuen berak. Aurrerantzean gero eta egiatasun biziagoz islatu zuen errealitatea (''Lantegia'', Louvre, Paris; ''Harginak'', hondatua gaur egun).
 
[[1860ko hamarkada]]n emakumezko biluzien irudi bikainak egin zituen, errealismoaren joerari jarraituz horiek ere. [[1853]]an eskandalu handia sortu zuen, ''Bainu-hartzaileak'' obrarekin, eta [[1875]]ean, berriz, ''GazteakEmakume gazteak Senaren ertzean'' margolanarekin. Bigarren obra horretan inpresionismoaren ezaugarrien iragarle izan zen Courbet, eta joera horren beraren erakusgarri izan ziren azken hamarraldian margotu zituen paisajeak, itsasertzeko eszenak, ehiza irudiak eta animaliak.
 
== Irudi galeria ==