«Metamorfismo»: berrikuspenen arteko aldeak

2.765 bytes added ,  Duela 1 urte
Informazioa eta irudi bat gehitu
(Informazioa eta irudi bat gehitu)
== Metamorfismoaren P-T baldintzen ebaluaketa kualitatiboa: ==
XIX. eta XX. mendeetan arroka metamorfiko baten ezaugarriak determinatzen zituzten faktoreak ez zeuden oso argi, nahiz eta tenperatura eta presioa eragina zutelaren susmoa egon. [[Goldschmidt]] egindako hainbat ikerketen ondorioz metamorfismoaren ikaskuntzan [[termodinamika]]<nowiki/>k zuen garrantzia zabaltzen hasi zen. Hori dela eta, tenperatura eta presioaren garrantziak finkatu ziren. Honi esker, arroken konposizio kimikoen aldaketa eta arroka bakoitza garatzen zituen mineralak aztertzeko aukera zabaldu zen.<ref>{{Cite web|url=https://www.u-cursos.cl/usuario/c19094b1ea89f1f08e243796b671e2e5/mi_blog/r/Metamorfismo-Apuntes.pdf|izenburua=Apuntes de la asignatura Petrología Endógena II|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
<nowiki/>[[Fitxategi:NuevoDocumento 2018-12-01 13.03.14.pdf|thumb|Gradu metamorfikoen mugak. Winkler-en argitalpenetik(1976) moldatua. Aluminosilikatoen egonkortasun-eremuak  ageri dira.<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Mineralogiaren hastapenak|urtea=|abizena=Nesse|izena=William|orrialdeak=|orrialdea=197|argitaletxea=|ISBN=978-84-9860-870-0}}</ref>]]
 
[[Fitxategi:NuevoDocumento 2018-12-01 13.03.14.pdf|thumb|Gradu metamorfikoen mugak. Winkler-en argitalpenetik(1976) moldatua. Aluminosilikatoen egonkortasun-eremuak  ageri dira.<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Mineralogiaren hastapenak|urtea=|abizena=Nesse|izena=William|orrialdeak=|orrialdea=197|argitaletxea=|ISBN=978-84-9860-870-0}}</ref>]]
 
 
 
==== Gradu metamorfikoa ====
Gradu metamorfikoa erabiltzen da metamorfismoaren intentsitatea oro har deskribatzeko. Irudian tenperatura-presio (T-P) banaketa bat egiten da: metamorfismoaren gradu oso baxua, baxua, ertaina eta altua. Arroka pelitikoetan eta beste batzuetan , graduak mineralogia jakinekin identifikatu dira, baina, berez, ''gradu'' terminoa orokorrean erabiltzen da, hain zuzen, tenperatura- eta presio-kondizioei erreferentzia egiteko.<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Mineralogiaren hastapenak|urtea=|abizena=Nesse|izena=William|orrialdeak=|orrialdea=196|argitaletxea=|ISBN=978-84-9860-870-0}}</ref><br />
 
==== Faziesa ====
Fazies metamorfiko batek, ondo definituta dagoenean, informazio hau ematen du: mineral elkarte metamorfikoen sorta bat, espazioan eta denboran behin eta berriz lotuak, halako moldez non aurreikus daitekeen erlazio konstante bat baitago mineralaren konposizioaren eta rrokarenarrokaren konposizio kimiko osoaren artean. Fazies kontzeptua fisikako eta kimikakprintzipioetankimikako printzipioetan oinarrituta dago, arroken mineralogia tenperaturari eta presioari erantzuteko aldatzen delako. Dena den, fazies terminologia aplikatzea zaila izan da. Azaleratze bateko konposizio desberdineko arroka guztiak fazies berekoak dira, eta fazies hori arroka mota bakoitzaren berariazko mineralogian oinarrituta definitzen da. Baina beste azaleratze batean [[litologia]] batek, mineralaren erreakzio metamorfiko baten ondorioz, beste mineral-elkarte bat badu, arroka horiek guztiak beste fazies batekoak dira, mineral-elkarteak desberdinak direlako. Arroken konposizio posibleak asko direnez, eta mineral-elkarte desberdinak ematen dituzten mineral-erreakzio metamorfikoak ere asko direnez, fazies posibleen kopurua handiegia da. Gainera, tenperatura- eta presio-kondizio berdinak jasaten dituzten arrokek, fluidoaren izaeraren arabera, mineralogia desberdinak dituzte. Horregatik faziesak [[Arroka mafiko|arroka mafikoen]] mineralogian oinarrituta definitu izan dira, gainerako arroka motak,oro har, alde batera utzita.<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Mineralogiaren hastapenak|urtea=|abizena=Nesse|izena=William|orrialdeak=|orrialdea=197|argitaletxea=|ISBN=978-84-9860-870-0}}</ref>
 
==== Mineral-zonen mugak eta isogradak ====
[[Fitxategi:NuevoDocumento 2018-12-01 14.39.08.pdf|thumb|Zona metamorfikoak, Coloradoko Front mendi handiaren ipar-ekialdeko Proterozoikoko arroka metamorfiko pelitikoetan (itzaleztatu gabe). Biotita-zonako arrokak, gutxien metamorfizatuak, hego-ekialdean daude. Klorita-zonako arrokak ez daude agerian. Mineral zonen muga hauek marraztu dira: granate-agerpena (+G), estaurolita-agerpena (+St), anadaluzita-agerpena (+A), sillimanita-agerpena (+S) eta feldespato potasiko + sillimanitaren agerpena (+Ks). Metamorfismoak iraun bitartean, +M mugaren gradu altuko aldeko arrokek urtze partziala jasan zuten. Sillimanitaren muga andaluzitaren galerari lotua dago, eta feldespato potasikoarena, berriz, muskobita primarioaren galerari. Faila- eta zizaila-zonak marra lodien bidez adierazi ditugu.]]
Arroka multzo jakin batean, mineral jakinen lehen agerpena zehazten duen muga (gradu metamorfiko igotzean) landan bertan identifika dezakete noiznahi terrane metamorfikoen mapak egiten dituzten geologoek; Mineral horiek '''mineral indizeak''' dira. Ezaugarri horien mapa egin, eta '''mineral-zonen mugak''' lortzen dira; agertzen den mineral indizean oinarrituta izendatzen dira muga horiek. '''Isograda''' ere baderitze muga horiei. Mineral-zonen ondoz ondoko bi mugen arteko arrokak '''mineral-zona''' batean daude. Antzeko mugak defini daitezke mineralak azkenekoz agertzen direnean. Muga horiek desagertzen den mineralaren izenean oinarritura izendatzen dira (adibidez, klorita-desagerpena eta andaluzita-desagerpena).
 
== Erreferentziak ==